lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fE3S

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

17/02/2017 :: Nafarroa

Absoluzioa Sarasateko 12entzat!

x Ernai
Sistema kapitalista heteropatriarkalak gazteon bizitzaren esparru guztietan prekarizazioa eragiten du.

Absoluzioa Sarasateko 12entzat!

Urrian hIREKIn kolektiboak egin zuen etxebizitzaren inguruko aldarrikapen eta ekimenaren ondoren, huste bortitz eta hiru atxiloketaren ondoren, beste bederatzi gaztek deklaratu beharko dute ostiral honetan epaitegian. Akusazioak eta zigor eskaerak: autoritateari atentatua, usurpazioa eta erresistentzia. Kartzela arriskua.

Etxebizitzaren inguruan gazteok bereziki bizi dugun problematikaren aurrean egindako ekimen eta ekintza honek ondorio hauek izatea ez dugu onartzen. Hainbat elementu azpimarra ditzakegu zentzu honetan. Batetik, egun hartan udaltzaingoak izan zuen jarrera bortitza, onartezina izan zena, urrian adierazi genuen bezala. Aldaketa batzuk eman diren arren (borra luzagarriak debekatzeko erabakia, kasu), nahikoa ez dela uste dugu eta pausu irmoagoak, sakonagoak eta ausartagoak eman behar direla argi dugu, Erregimenaren polizia eredua aldatuko bada. Bestetik, epailearen jarrera salatu nahi genuke: UPNren garai ilunenak gogorarazten dizkigu bere eginmoldeak, eta egoera politiko honetan aparatu judizialek politikoki eragiteko duten gaitasuna irmoki salatzen dugu. Erregimenaren aparatuak bizirik jarraitzen du, eta gaitasuna eta boterea dituela erakusten digu honek guztiak.

Aldaketaren diskurtso hegemonikoaren aurrean, gazteok honelako ekimen eta ekintzak egitea hiriaren eredu soziopolitikoaren eraldaketarako tresna ere badirela ulertzen dugu, eta beraz, aldaketa gauzatzera bidean aurrerapausoak direla. Honelakoek erregimenaren eskemak apurtu eta aldaketa gure esku ere, iruindarron esku ere, badagoela erakusten dute, hauek baitira aldaketa integrala emateko berme bakarrak, herritarron inplikazioa, alegia.

Sistema kapitalista heteropatriarkalak gazteon bizitzaren esparru guztietan prekarizazioa eragiten du. Horren erakusle da, esaterako, etxebizitzaren merkantilizazioaren eraginez gazteon oinarrizko behar bat ukatua zaigula, eskubidea izan beharko lukeenean. Ezinbestekoa da gazteon antolakuntza, problematika honi zuzenean erantzuteko eta aurre egiteko eta alternatiba errealak bilatzeko. Beraz, okupazioa guztiz zilegia da.

Herri aske baten alde lan egiten dugunontzat horrelako ekimenek paper garrantzitsua jokatzen dute; bizitzaren esparru guztietan eraikuntzan dihardugunontzat, sistemaren logika zalantzan jartzen duten ekimen desobedienteek bestelako eredu baten alde lan egiteko aukera ematen digute. Herri eredu berria eraikiz prozesu eratzailea martxan jarri nahi dugun honetan, gure bizitzaren gaineko burujabetza, boteretzea eta bizi eredu berriak sortzea ezinbestekoa da.

Basakeria honen aurrean, gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu Sarasateko 12ei eta haien hurbilekoei, eta guztien absoluzioa exijitzen dugu. Otsailaren 17an eta 28an 11tan Iruñeko auzitegien aurrean eginen diren kontzentrazioetan parte hartzera deia egiten diegu gazteei.

Antola gaitezen gure bizitzen jabe izan nahi dutenen aurrean eta borrokatu dezagun Euskal Herria aske, sozialista eta feministaren bidean.

Gazte boterea eraikitzen jarraituko dugu!

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fE3S

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal