lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/10/2016

Aletxu eta Ibon Valencetik atera dituzte

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
[Euskara]Los presos políticos Aletxu Zobaran e Ibon Goieaskoetxea han sido trasladados finalmente de la prisión de Valence(Francia) tras la protesta que mantuvieron 73 días

Protesta moduan zigor geletan 73 egun eman ostean, Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoak Valenceko sarraski espetxetik atera dituzte, Saint Martin de Ré eta Arlesera, hurrenez hurren. Denbora horretan zehar bisitak edukitzeari ere uko egin diote.


Abuztuaren 8an, kartzela horretara heldu eta gutxira, abiatu zuten borrokaldia Aletxuk eta Ibonek sakabanaketa eta urruntzearen aurka, izan ere ordura arte inoiz ez baitzen preso politikorik egon Valencen, ez oraingo kartzelan zein kartzela zaharrean ere ez.
Honi gehitu behar zaio Valenceko kartzela berria Europa osoan ezarri nahi duten espetxe eredu berri baten prototipoa dela, muturreko segurtasunean oinarritzen dena. Kartzelako bizi baldintzek probokatu zuten, hain zuzen ere, irailaren 25ean Valenceko kartzelan eztanda egin zuen matxinada. Egun horretan hainbat presok kartzelako solairu oso bat hartu zuten kontrolpean eta hainbat ziega erre, tartean Aletxu Zobaranena (bi preso politikoak zigor ziegetan zeuden) bere ondasun gehienak barruan zeudelarik.


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Mugimendutik Aletxu eta Ibon zoriondu nahi ditugu erakutsitako ausardia eta duintasunagatik, haiek baitira espetxearen eta borrokaldiaren zamari lehenengo pertsonan eutsi behar izan diotenak. Amnistiaren eguna eta Euskal Herriaren askatasuna eskuratu dugunekoa urrun daude oraindik, baina garaipen honek erakusten digu, beste batzuetan ikusi ahal izan dugun moduan, borroka egiteak emaitza positiboak ematen dituela. Borroka da bide bakarra!


Bukatzeko, Euskal Herria animatu nahi dugu kartzeletan borroka pizten den bakoitzean, kaletik borroka horiek lagundu eta bultzatzera. Zentzu horretan, gogora ekarri nahi dugu preso gaixoen askatasunaren aldeko dinamika bat dagoela martxan, lehenago Huelvan eta orain Kordobako kartzelan. Jon Kepa Preciado preso politikoak 5garren eguna betetzen du gose greban, 64 egun betetzen dituen txandakako gose grebaren baitan. Ez ditzagun bakarrik utzi.
Euskal Herrian, 2016ko urriaren 20an.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal