lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fE4s

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

24/02/2017 :: Nacionales E.Herria

Ante la detención de Ángel Mari Telleria

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Nuestro movimiento quiere denunciar la actividad represiva de México y del Estado español y reivindicar el derecho de Ángel a vivir libre

Angel Mari Telleriaren atxiloketaren aurrean


Angel Mari Telleria euskal militanteak Mexikon pairatutako atxiloketaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:


Gure mugimenduak Mexikoren eta Espainiako estatuaren jarduera errepresiboa salatu nahi du eta Angelek Mexikon zein Euskal Herrian libre bizitzeko daukan eskubidea aldarrikatu. Hori dela eta, Angelen berehalako askatasuna exijitzen du.

Angelen atxiloketak agerian uzten du, beste behin ere, nolako egoera bizi duten Euskal Herritik ihes egin behar izan duten euskal militanteek. Guretzat ezaguna da haien egoera erregularizatuta daukaten iheslari politikoen egoera gogorra, baina oharkabean pasatzen zaizkigu klandestinitatean bizi direnek sufritu behar dituzten miseriak.

Dokumentazio legalik gabe, iheslariek ez daukate lan duin baterako sarbiderik, ez osasun zerbitzuetarako, ezta egonkortasun minimo batez bizitzeko aukerarik ere. Esan beharrik ez dago edozein momentutan atxilotuak izateko mehatxu etengabearen pean bizi direla, Angelen kasuak erakusten duen moduan.

Hiru hamarkada baino gehiago igaro eta gero Angel atxilotu izanak frogatzen du amnistiarik gabe euskal militante politikoen aurkako jazarpenak ez duela etenik izango. Era berean, atxiloketa honek zerbait gehiago ere frogatzen digu, kezkagarria bezain gordina: iheslari askoren adina eta leporatu nahi dizkieten zigorren tamaina ikusita, haietako asko hil arteko kartzelaldiak pairatzeko arrisku erreala izan dezaketela.

Nazio askapena eta sozialismoaren alde gehien eman dutenak kartzeletan hiltzen ikusi nahi ez baditugu, behingoz barneratu beharko dugu amnistiaren aldeko lana ez dela aukera politiko soila, militante iraultzaile ororen betebehar saihestezina baizik. Hori dela eta, errepresaliatu politikorik gabeko Euskal Herri aske baten alde antolatzeko eta borrokatzeko deia egiten dugu. Jo ta su amnistia lortu arte!

Euskal Herria, 2017ko otsailaren 24a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

_______________________

Ante la detención de Ángel Mari Telleria


Ante la detención en México del militante vasco Ángel Mari Telleria, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere expresar lo siguiente:


Nuestro movimiento quiere denunciar la actividad represiva de México y del Estado español y reivindicar el derecho de Ángel a vivir libre tanto en México como en Euskal Herria, y por consiguiente exigimos su inmediata liberación.

La detención de Ángel deja al descubierto, una vez más, cuál es la situación que viven los militantes vascos que han tenido que huir de Euskal Herria. Conocemos la dura situación de los refugiados y refugiadas que tienen regularizada su situación, pero nos pasan desapercibidas las miserias que sufren quienes viven en la clandestinidad.

Sin documentación legal, los refugiados no tienen acceso a un trabajo digno, ni a los servicios de salud, ni tampoco la posibilidad para vivir con un mínimo de estabilidad. Ni qué decir que viven bajo la incesante amenaza de ser detenidos en cualquier momento.

La detención de Ángel más de tres décadas después es la prueba de que sin amnistía la persecución contra los militantes políticos vascos no tendrá fin. Igualmente, esta detención también nos demuestra algo tan preocupante como crudo: que en vista de la edad de muchos huidos y de la magnitud de la condena que les quieren imponer, muchos de ellos están en peligro real de ser encarcelados hasta el día de su muerte.

Si no queremos ver morir en las cárceles a quienes más han dado por la liberación nacional y el socialismo, debemos interiorizar de una vez por todas que el trabajo a favor de la amnistía no es una mera opción política, sino que es el deber inexcusable de todo militante revolucionario. Es por ello que hacemos un llamamiento a organizarse y luchar por una Euskal Herria libre y sin represaliadas políticas. Jo ta su amnistía lortu arte!

En Euskal Herria, a 24 de febrero de 2017.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fE4s

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal