lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/12/2014

Comienza un ayuno rotativo de 11 dias por los derechos de pres@s y refugiad@s

La Haine - Euskal Herria
Dentro de la dinámica 'Denok ala inor ez' Ernai ha organizado las jornadas de ayuno para reivindicar los derechos de pres@s y refugiad@s

Ayer comenzaron en Aiaraldea las jornadas de ayuno que durante 11 dias recorrerán Euskal Herria para protestar por la situación de los pres@s y refugiad@s por el conflicto político. Las jornadas serán rotativos y recorrerán distintos pueblos de Euskal Herria llevando el mensaje de la solidaridad con pres@s y refugiad@s.

Ernai se marca como prioridad acabar con la dispersión y recuerda los distintos pasos llevados a cabo por el Colectivo de Presos Políticos Vascos (EPPK) y por el Colectivo de Refugiados. Las jornadas acabarán el día 30 con una marcha a la cárcel de Topas

Comunicado de Ernai (Euskara):

11 konpromiso, askatasunerantz!

 

Euskal Herrian 480tik gora preso politiko daude eta iazko urtean hainbat iheslarik etxera itzultzeko hautua egin bazuten ere, badira oraindik ere hamaika kide deserrian bizitzera kondenatuak.

Preso eta iheslariak herri honek bizi duen gatazka politikoaren parte eta ondorio diren heinean, konponbide prozesuan ezinbesteko agente dira.

Zentzu horretan, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboa urratsak ematen hasia da konponbidean aurrera egin ahal izateko.

Kartzeletan bahituta dauden preso politikoak ahalik eta gehien zigortu asmoz, mendekuan oinarritutako espetxe politikak darabiltzan salbuespen neurriakin amaitzea da lehen urratsa.

Bide horretan, dispertsioarekin amaitzeak dauka lehentasuna. Euskal preso politikoen dispertsioak euren agente izaera ukatzen du elkarrekiko, senide eta lagunekiko eta Euskal Herriarekiko isolamenduaren bitartez. Gainera euren senide eta lagunak zigortu asmo ditu.

Salbuespen neurriekin amaitzea , preso politikoak etxera ekarri bitarteko pausu gisa kokatzen dugu, azken helburua guztien askatasuna lortzea izanez.

Presoen etxeratzea konponbidearen baitan eman beharreko urratsa da, ez baita gatazkaren konponbide osorik izango guztiak etxean izan arte

Horretarako eta baita presoen egungo errealitatea gainditzeko denok gara beharrezkoak. Herritarron borrokaren bidez ekarriko ditugu etxera.

Denak ala inor ez leloak dioen moduan, azken preso eta iheslaria etxean izan arte borrokan jarraituko dugu eta hori lortzeko ezinbestekoa da gazte guztion konpromiso eta ekarpena. Konpromiso txiki zein handi, guztion indarraz lortuko dugu preso eta iheslariak etxeratzea.

“Denok Ala Inor Ez” dinamikarekin gazteria preso eta iheslarien etxeratzearen alde konpromisoak hartzera animatu nahi dugu. Edozein motatako konpromisoak direlarik; banderola bat jarri etxean, senideei bisitak egitera lagundu, mobilizazioetan parte hartu, gutunak idatzi...

Dinamika gazteria osoari zabalik dago, herriz herri garatzekoa eta formatu ezberdinetan. Gazteok ere konponbidearen eraikuntzan pausuak ematea beharrezkoa da. Bide horretan preso eta iheslariak gatazka konpontzeko ezinbesteko agente direla ulertzen dugu eta hori izango da gure borrokaren oinarria.

Dinamikaren barruan “11 konpromiso, askatasunerantz!” lemapean, 11 eguneko baraualdiak antolatu ditugu. Abenduaren 19tik 30era bitarte Euskal herriko herri zein auzotan barauldiak eta ekimen desberdinak egingo ditugu. Abenduaren 30ean espetxera egingo dugun martxarekin bukatuko dugu.

Gure leloak dioen bezala, denak etxean izan arte borrokan jarraituko dugu!

Egitaraua:
AIARALDEA

ALGORTA

ARRATIA

DONOSTIA
EZKERRALDEA

GASTEIZ

HEGO URIBE

LIZARRA
SEGURA

ZUIA

ZUMAIA

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal