lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/07/2017

David askatu! (G-20)

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Ante la detención de David Rincón, vecino del barrio bilotarra de San Inazio , durante las protestas contra el G-20 en Hamburgo

 

San Inazioko Gazte Asanbladak eta Sare Antifaxistak jakinarazi dutenaren arabera, David Rincon San Inazioko (Bilbo) auzokidea Hanburgon atxilotua izan zen atzo G20-aren aurkako protestetan.


Atxiloketa honen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere elkartasuna adierazi nahi dio atxilotuari eta bere askatasuna eskatu. Era berean, Alemaniako poliziak, errepresio moldeetan ere munduko lehen postuetan dagoena, manifestarien kontra etengabe erabili duen indarkeria salatu nahi dugu.

Ostiral eta larunbat honetan mundu osoa merkatuen diktadurapean mantentzen duten estatu inperialisten arduradun nagusiak Hanburgon ari dira biltzen. Bertan, luxuzko etxeetako itzal azpitik benetan agintzen duten botere ekonomikoen ordezkaritza egingo dute Trump, Merkel, Rajoy, Macron eta gisako faxistek. Bertan, munduko langileria pobreziaz hiltzen eta baliabide naturalak ustiatzen dituzten politika kapitalistak aztertu eta berrindartuko dituzte.

Gure mugimenduarentzat, langileak eta herriak zanpatu eta erailtzen dituen kapitalismoaren aurkako borrokak zilegitasun osoa dauka, Euskal Herrian zein munduko edozein tokitan. Hori dela eta, bera suntsitzeko zuzenduta doazen borroka guztiak defendatuko ditugu. David askatu!

Euskal Herria, 2017ko uztailaren 8a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal