lahaine.org
Nacionales E.Herria, Nacionales PP.Catalans :: 02/10/2015

Dos pobles una lluita!

Ernai
Doakiola besarkada iraultzailea Kataluniar herriari eta bereziki urratsez urrats prozesuaren akuilu den ezker independentistari.

Kataluniako herriak bere etorkizuna erabakitzeko hautua egin du. Urteetako sumisio eta zapalkuntzen aurrean etorkizuna erabakitzeko subjektu aktibo bilakatu da, Madrilera begira egotea alferrekoa izanik, gakoa herri borrokan eta antolakuntzan dagoela argi geratu da. Baita ere Unió eta Euskal Herriko bere aliatu autonomistek babesten duten hirugarren biderik ere ez dela existitzen agerian geratu mundu osoaren begitan.

Zalantzarik gabe, Kataluniar herriko langile eta herri sektoreak izan dira bultzada hau eman dutenak. Mas buru duen burgesia katalanak hartu du protagonismoa eta Convergència Democràtica de Catalunya mugitu ezean prozesua ez litzatekeela aurrera joango esaten da, ez behintzat egun iritsi den agertokira. Egun Diadaren egunean  kamera aurrean irribarretsu eta gidari paperean jartzen diren politikariak, duela urte batzuk etxean gelditzen ziren. Argi dago CDC ez litzatekeela mugituko urte luzez herri mugimendu eta herri sektoreek egindako borrokagatik ez balitz, herria kalera atera ez balitz. Askatasuna ez baitago politikoen esku herritarren esku baino.

Indar konstituzionalistek agortua dagoen Estatu ustel, zaharkitu eta zapaltzaileari nola hala eutsi nahian jarraitzen dute, urdin, gorri, laranja ala more kiratsa berbera da, ukazioaren kiratsa. Baina jada ez dago atzera bueltarik, alferrekoak izango dira jarriko dituzten trabak eta alferrekoa zabaldu nahi duten beldurra. Kiratsa haize freskoarekin kenduko baitugu, Katalunian hala Euskal Herrian, Estatuei begira egon gabe.

Bidea ordea hasi besterik ez da egin, Herrialde Katalan osoaren askatasuna zerumugan, herritarron ahotsaz prozesua ezkerretik garatzeko erronka da eskuartean dagoena. Eta bide horretan etsaiak aurrean jarriko dituen muga eta legeei desobedientziaz erantzuteko erronka dugu herriok. Erronka horretan, ezinbesteko papera dugu gazteok. Irudimenaz eta errebeldiaz prozesua gidatuko duen motorra etengabeko elikatu eta martxan jarraitzea bermatu behar dugu.

Doakiola besarkada iraultzailea Kataluniar herriari eta bereziki urratsez urrats prozesuaren akuilu den ezker independentistari. Bakoitza bere bidetik, irakaspenak gordez baina ispiluari begira egon gabe, beraien borroka gurea ere badelako; Per la independència, el socialisme i el feminisme, dos pobles una lluita!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal