lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/04/2015

El internacionalismo que quieren ilegalizar (Parte IV- 2002/2007)

Askapena
4º Video que repasa la historia de Askapena, organización internacionalista vasca en riesgo de ser ilegalizada por el fascismo judicial español

Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (IV)

2010eko irailean, bortxaz askapenako 8 kide atxilotu zituzten. Lau urte beranduago Espainiar Estatuaren benetako asmoa zein den argitu da; Askapenaren eta beraz, euskal herriko mugimendu internazionalistaren ilegalizazioa.

Baina zer da debekatu nahi dutena? Zein da ilegalizatzerainoko beldurra ematen dien proiektu iraultzailea?

Orain 28 urte 1987an militante internazionalistok antolatu eta Askapena sortu genuen, internazionalismoa herri honen askapen borrokaren baitatik egin zedin (1987-1992)

Denborak aurrera egin ahala ikusi eta ikasi ahal izan genuen herrien arteko, asistentzialismotik urrun, elkartasun internazionalistak politikoa behar zuela izan (1992-1997)

Eta inperialismoaren oldarraldi eta errepresioaren aurrean, Palestinan, Kurdistan edo eta estaturik gabeko herriotan, beti tinko eutsi diogula ikusi dugu (1997-2002)

Borroka internazionalistak berak erakutsi digu elkartasunetik haratago urrats bat eman eta herrion askapen borrokan konpromisoak hartzea zein beharrezkoa eta garrantzizkoa den. 2002-2007 urteen artean hain zuzen, Kolonbiako langileen aldarriak heldu ziren gurera eta Euskal Herrian, beste eragileekin batera eta elkartasun internazionalistaren bidez Coca Colaren aurkako boikot kanpaina abian jarri genuen

Garai berdinean, urte luzeetan zehar, norbanako zein kolektibo ezberdinek Euskal Herriarekiko eginiko elkartasun lana aintzakotzat hartuz, Euskal Herriaren Lagunak sarea osatzen da. Gaur egun, EHL sareak Euskal Herriko askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan beraien konpromisoa berretsi eta lanean dihardu.

Gora euskal herria internazionalista!

#AskapenaAurrera

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal