lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/04/2015

[Video] El internacionalismo que quieren ilegalizar (V)

Askapena
Quinto y último vídeo sobre la historia de Askapena, organización internacionalista vasca en riesgo de ilegalización por el fascismo español

Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (V)

 

Azken urteetan Kapitalismoaren ofentsiba berriak nabarmen eragin duEuropa eta Euskal Herrian. Eta honekin batera baita mobilizazio eta grebakere.

Eremu politikoan aldaketa estrategiko bat eman bazen ere inperio espainiarrak bere ildo errepresiboan sakondu eta gogor jotzen jarraitzen du Euskal Herri independiente, sozialista, feminista eta internazionalista baten alde lanean dihardutenen aurka. Tartean Askapena.

Euskal Herriarekiko elkartasunak ez du etenik izan ordea, eta bidean bakarrik ez gaudela gogorarazten digute kalera ateratzen diren bakoitzean Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek.

 

Baina zein da debekatu nahi duten internazionalismoa?

Orain 28 urte 1987an militante internazionalistok antolatu eta Askapena sortu genuen, internazionalismoa herri honen askapen borrokaren baitatik egin zedin (1987-1992)

Denborak aurrera egin ahala ikusi eta ikasi ahal izan genuen herrien arteko, asistentzialismotik urrun, elkartasun internazionalistak politikoa behar zuela izan (1992-1997)

Eta inperialismoaren oldarraldi eta errepresioaren aurrean, Palestinan, Kurdistan edo eta estaturik gabeko herriotan, beti tinko eutsi diogula ikusi dugu (1997-2002)

2002-2007 urteen artean Kolonbiako langileen aldarriak heldu ziren gurera eta Euskal Herrian Coca Colaren aurkako boikot kanpaina abiatu zen. Garai berdinean, urte luzeetan zehar, norbanako zein kolektibo ezberdinek Euskal Herriarekiko eginiko elkartasun lana aintzakotzat hartuz, Euskal Herriaren Lagunak sarea osatzen da.

Gora euskal herria internazionalista!

#AskapenaAurrera

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal