lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fE2Q

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

13/02/2017 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Movimiento Pro Amnistía ante las graves declaraciones de Otegi

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Son verdaderamente graves las acusaciones realizadas por Arnaldo Otegi, ya que colocan a nuestro movimiento directamente en el punto de mira de la represión

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Otegiren deklarazio larrien aurrean

[Euskara]


Arnaldo Otegi Sortuko Idazkari Nagusiak pasa den otsailaren 10ean Euskadi Irratiko Faktoria saioan Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari zuzendutako akusazio larrien aurrean, gure mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

1. Antiguon gertatutakoaren inguruko informazio guztia eman genuen urtarrilaren 29an, hain zuzen ere Antiguon bertan emandako prentsaurrekoaren bitartez, eta horregatik ez gara horren inguruko azalpen gehiagotan luzatuko. Gertatutakoa kontatzeko orduan mugimenduak bere izena erabili du bere jarrera argi eta garbi azalduz. Sortu izan da goitik behera kontrolatzen duen txosna batzorde baten sinadurapean ezkutatu dena aurpegia ez emateko.

2. Egun gutxiko epeaz Sortuko bi arduradun nagusiek, Arkaitz Rodriguezek eta Arnaldo Otegik alegia, gezurti deitu diote Amnistiaren Aldeko Mugimenduari. Gure ibilbideak, ordea, beharrezkoak diren sinesgarritasuna eta zilegitasuna eman dizkigu, are gehiago horrelako eztabaida batek Sorturekin aurrez aurre jarri gaituen bakoitzean guk karta guztiak mahai gainean jarri ditugunean, beraiek bere militantzia eta Euskal Herri osoari informazioa ezkutatzen zioten bitartean. Halaxe izan da Antiguoko kasuan ere bai.

3. Azken 10 urteetan Otegik eta Rodriguezek egia esan duten kasik aldi bakarra “Bateragune auzia” izenez ezagututakoaren epaiketan Audientzia Nazional espainolaren aurrean hitz egin zutenekoa izan da. Bertan, epaileei kontatu zieten ordura arte Ezker Abertzaleko militantziari ezkutatzen ziotena. Bertan onartu egin zuten Ezker Abertzaleak erabakitakoaren kontrako lobbya osatu izana.

4. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua 2014an jaio zen desagertzear zegoen amnistiaren aldarriari hauspoa emateko. Orduko eta gaurko egoerak alderatuta, argi dago eztabaida kalera ateratzeko lehenengo urrats hori gauzatzea lortu egin dugula.

5. Gure mugimenduak ez du inoiz ukatu amnistiaren defentsa ildo politiko jakin baten baitan kokatzen denik, ildo horrek preso, iheslari eta deportatuen izaera politikoa eta haien duintasun militantearen defentsa, herri borrokaren eta gatazkaren historiaren inguruko manipulazioen saihespena eta errepresaliatuen aldeko borroka sustatzea bultzatzen duelarik.
Bestalde, amnistiaren aldarrikapenaren bazterketa edota bera asimilatzeko bultzatutako dinamikek guk defendatzen dugunaren kontrako ildoa elikatzea bilatzen dute. Kontrajarrita daude errepresaliatu politikoen ibilbide historiko eredugarria eta Alderdien Legearen asperdurara arteko onarpena edo AVT eta enparauekin epaiketetan akordio politikoak egitea. Sortuk errepresaliatu hauen despolitizazioaren beharra dauka sisteman integratzen jarraitu ahal izateko.

6. Amnistiaren Aldeko Mugimendua ez da borroka armatua praktikatzeko jaio, eta zentzu horretan Arnaldo Otegik egindako deklarazioak benetan larriak dira, gure mugimendua errepresioaren jo puntuan zuzen-zuzenean kokatzen baitu. Ez da lehenengo aldia Otegik antzeko deklarazioak egiten dituela. Biharko egunean gure mugimenduaren aurkako prozesu judizial bat abiatuz gero, zer egingo du Otegik fiskaltzak lekuko gisa deitzen baldin badu? Komunikabideetan esandakoan berrestea?
Faktoria irratsaioan esandakoak bi kalifikatzaile posible baino ez ditu Otegirentzat: esan duena egia ez balitz, gezurtiaren izendapenaren merezidun izango litzateke. Esan duena benetan sinetsiko balu oraindik izendapen larriago batena, salatariarena hain zuzen ere. Otegik berak aukeratu dezala zein gustatzen zaion gehien.


7. Bukatzeko aspalditik luzatuta dagoen gonbidapen bat Otegi eta bere alderdiari: “umekerietan” ibiltzeari utzi nahi diozunean, hemen daukazue amnistia eta errepresaliatuen inguruan termino politikoetan nahi bezain beste eztabaidatzeko prest dagoen mugimendua.
Euskal Herria, 2017ko otsailaren 13a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

__________________________________

[Castellano]

Ante las graves acusaciones realizadas por el Secretario General de Sortu, Arnaldo Otegi, en el programa Faktoria de Euskadi Irratia el pasado 10 de febrero, el Movimento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere manifestar lo siguiente:

1. El 29 de enero dimos toda la información sobre lo sucedido en Antiguo mediante una rueda de prensa realizada en ese mismo barrio, y es por ello que no nos vamos a extender más en explicaciones sobre ello. A la hora de narrar lo que ocurrió el movimiento ha utilizado su nombre para explicar claramente su posición al respecto. Ha sido Sortu quien se ha escondido tras la firma de una comisión de txosnas que controla de arriba abajo para no dar la cara.

2. En el plazo de pocos días los dos máximos responsables de Sortu, Arkaitz Rodríguez y Arnaldo Otegi, han llamado mentiroso al Movimiento Pro Amnistía. Nuestro recorrido, sin embargo, nos ha dado la credibilidad y legitimidad necesarias, y más aún cuando cada vez que una disputa de este estilo nos ha situado cara a cara con Sortu hemos sido nosotros y nosotras quienes hemos puesto todas las cartas encima de la mesa mientras ellos ocultaban información a su militancia y a toda Euskal Herria. También en el caso de Antiguo ha sido así.

3. Casi la única vez que Otegi y Rodríguez han dicho la verdad en los últimos 10 años ha sido cuando hablaron frente a la Audiencia Nacional española en el juicio del conocido como “caso Bateragune”. En él le contaron a los jueces lo que hasta entonces ocultaban a la militancia de la Izquierda Abertzale. En él reconocieron haber formado un lobby contra lo decidido por la Izquierda Abertzale.

4. El Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión nació en 2014 para dar fuelle a la reivindicación de la amnistía, que estaba a punto de desaparecer. Comparando las situación de entonces con la de ahora está claro que hemos conseguido llevar a cabo ese primer paso de llevar el debate a la calle.

5. Nuestro movimiento nunca ha negado que la defensa de la amnistía se sitúe en una línea política concreta, siendo ésta impulsora de la defensa del carácter político y de la dignidad militante de presos, refugiados y deportados, de la oposición a la manipulación histórica sobre la lucha popular y el conflicto, así como también es una línea política que impulsa la lucha a favor de los represaliados y represaliadas.

Del otro lado, la marginación de la reivindicación de la amnistía o las dinámicas impulsadas para asimilarla buscan alimentar la línea contraria a la que nuestro movimiento defiende. El digno recorrido histórico de los represaliados políticos está contrapuesto con la aceptación hasta el aburrimiento de la Ley de Partidos o con hacer acuerdos políticos con la AVT y compañía. Sortu necesita de la despolitización de estos represaliados para poder integrarse en el sistema.

6. El Movimiento Pro Amnistía no ha nacido para practicar la lucha armada, y en ese sentido son verdaderamente graves las acusaciones realizadas por Arnaldo Otegi, ya que colocan a nuestro movimiento directamente en el punto de mira de la represión. No es la primera vez que Otegi hace declaraciones parecidas a ésta. Si el día de mañana se inicia un proceso judicial contra nuestro movimiento, ¿qué hará Otegi si la fiscalía le llama como testigo? ¿Reafirmarse en lo dicho en los medios de comunicación?
Sus declaraciones sólo dejan dos calificativos posibles para Otegi: si lo que dijo no fuera cierto, sería merecedor del apelativo de mentiroso. Si de verdad creyera lo que dice merecería un apelativo más grave, concretamente el de chivato. Que el propio Otegi elija cuál le gusta más.

7. Para terminar, una invitación que hace tiempo que les venimos haciendo a Otegi y a su partido: cuando queráis dejaros de “chiquilladas”, aquí tenéis un movimiento dispuesto a debatir en términos políticos tanto como queráis sobre la amnistía y las represaliadas.

En Euskal Herria, a 13 de febrero de 2017.

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fE2Q

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal