lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fD2l

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

23/12/2016 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast]Zer egiten duzue poliziarekin hizketan? / ¿Qué hacéis hablando con la policía?

x Sendoa Jurado García
Quiero hacerles una pregunta clara a los dirigentes de Sortu: ¿Qué ostias hacéis hablando con la policía sobre los movimientos populares?

[Euskara]

Zer egiten duzue poliziarekin hizketan?

Orain dela bederatzi hilabete «Egia eta gezurrei buruz» izenburua zeraman artikulua idatzi nuen. Bertan, beste gauza askoren artean, Sortuko buruzagiek Rodolfo Aresekin izandako bilera bat aipatu nuen, Ares Ertzaintzaren arduradun politiko nagusia zen garaian egindakoa.

Bilera hartara Aresek zerrenda bat eraman zuen, Euskal Herrian betidanik «zerrenda beltz» izendatu dugun horietako bat, eta bertan Ezker Abertzaleko hainbat militanteren izenak agertzen ziren. Aresen arabera pertsona horiek garai haietan gertatutako hainbat sabotajerekin zerikusia izan zezaketen. Beranduago, zerrenda horretan agertzen ziren militanteekin bildutako Sortuko kidearen arabera, sabotaje gehiago gertatuz gero, «Beraiek (Ertzaintzari erreferentzia eginez) etxeko pasabideraino sar zitezkeela kasurik onenean, ala Guardia Zibila sukalderaino, behar izanez gero» esan zien, betiere Aresek bilera hartan esandakoari erreferentzia eginez.

Sortuk, zerrenda horren existentzia publikoki salatu beharrean, zenbait militanteri mehatxu egiteko erabili zuen haien jarduera politikoa baldintzatzeko asmoz, eta honako mezua helarazi zien zerrendan agertzen zirenei: «Gaur zuek atxilotzera etorriko balira, zuek babestera aterako garela esan diogu Aresi. Baina horrelako ekintza bat gehiago gertatuz gero, jakin bakarrik egongo zaretela». Era horretan, gainera, Aresen akusazioak ontzat ematen zituzten.

Garaian, Sortu eta Aresen arteko bilera honi lehenengo aldiz erreferentzia egin nionean, batzuek (ez askok) gezurretan ari nintzela esan zuten, baten batek CNI-k zabaldutako informazio faltsu baten amua irentsi nuela bota zuen eta, gehienak, isilik geratu ziren, kaka mugituz gero kirats handiegia aterako ote zen beldur.

Baina Ares eta Sorturen arteko bilera horren berri ez datorkigu CNI-tik, ezta Aresengandik ere. Sortuk zerrendan agertzen zirenekin konpartitu zuen informazio hau, bazekielako, leporatu nahi zietenaren aurrean, militante hauek isiltasuna gordeko zutela. Oso larria Sortuko buruzagien portaera, errepresioak sortzen duen beldurra erabili baitzuten haien apustu politikoa ezartzeko erraztasunak erakarriko zizkiolakoan.

Honaino «Egia eta gezurrei buruz» artikuluan aipatu nuen bileraren nondik norakoak, baina hau baino gehiago ere badago, eta horren berri eman zigun abenduaren 17an Luis Rodriguez Aizpeoleak, El Pais egunkariko «País Vasco» ataleko zuzendariak, «Los brotes violentos en la Universidad alertan al Gobierno vasco» artikuluan. (http://politica.elpais.com/politica/2016/12/17/actualidad/1481975415_665186.html)

Bertan Amnistiaren Aldeko Mugimendua kriminalizatzeko eta Sorturen jarrera baketsua azpimarratzeko joera da nagusi, eta horretan ere tematzen da Ertzaintzaren Erne sindikatuko Idazkari Nagusia Roberto Seijo: «Sortu politikagintzan dago. (…) Sortu Leioako gertakizunetatik desmarkatu zen eta bere ordezkarietako batzuekin izan ditugun kontaktuetan erabiliak ez izateko konpromisoa adierazi digute. Oso garrantzitsua da hau adieraztea, kale borrokaren garaietan, jarduera hau babesten zutenean, Ezker Abertzalearekin inongo kontakturik ez geneukanean konparatuta bestelakoa delako jarrera hau». Artikuluak ez du zalantzarako tarterik uzten: Sortuk kontaktuak mantentzen ditu Ertzaintzaren ordezkariekin herri borrokaren adierazpide ezberdinetatik desmarkatzeko.

Artikuluan Sorturen jokaera ulertzen laguntzeko interesgarriak diren beste klabe batzuk agertzen dira, adibidez Urkulluri eskatzen diola PPren Gobernuari presio egin diezaion presoen aferan zerbait alda dezan, «ATA»-ren influentzia ahuldu aldera («batzuek zuhaitza mugi dezatela guk intxaurrak batu ditzagun»), edo Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren lana estaltzeko Kalera Kalera! ekimena martxan jarri behar izana. Tristea benetan zure ekimenak, ustez defendatzen dituzun helburuak babesteko izan beharrean, beste batzuen lana estaltzeko erabiltzen dituzunean.

Baina gaur, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren ondare politikoaren oinordekoak direla dioten horiek poliziarekin horrelako kontaktuak mantentzearen larritasuna azpimarratu nahi dut, ibilbide hori beste toki batzuetan ere ikusi egin dugulako eta emaitza berbera izaten delako beti, eta banago Sortuk hartu duen noranzkoak atzera bueltarik ez daukalakoan.

Nire buruari askotan galdetzen diodan zerbait da pazientzia, batzuen kasuan, infinitoa izango ote den. Hainbeste sufrikario pairatu dituzten hainbat preso ohi, senide eta ezaugarri guztietako militanteei begiratzen diet eta honen aurrean ahotsa altxatzen ez dutenean pentsatzen dut ostrukarena egiten ari direla, hori pentsatzea nahiago dudalako euren izenean jokaera salatariak mantentzen dituztenen portaera onartzen dutela pentsatzea baino.

Norbaitek esango du ea El País bezalako egunkariaren edukia sinetsi behar dudan, baina Sorturen jarrerek eta Aizpeoleak dituen kontaktuen kopuru handiak, Sorturekin dituenak barne, zalantza gutxirako lekua uzten du. Ez naiz ni Aizpeolearen ibilbidea goraipatzen hasiko dena baina artikulua interes minimo batekin irakurrita erreza da ondorio argiak ateratzea.

Gaiarekin nagoela aprobetxatuz, ez dut aipatu gabe utzi nahi bukatzear dagoen urte honetako urtarrilean Cuatro telebista kate espainolak emandako informazio baten edukia. Bertan Sustraia izeneko dokumentu bati buruz hitz egiten zuten, Cuatroren esanetan «disidenteek» borroka armatura itzultzeko planteatzen ari zirela zioena. Telebista kate horren arabera aipatutako dokumentua entregatu zien Sortuko buruzagi batek Ajuria-Eneko inkilinoei, PNV talde hauen existentziaren jakitun izan zedin.

Albistea ezagutu eta berehala nire lehenengo erreakzioa sinesgarritasunik ez ematea izan zen, eta hala adierazi nien nire inguruan nituenei, Cuatro eta Telecinco (haiek ere eman zuten albistea), etxe berekoak biak, ez baitira fidagarriak niretzat. Horregatik espero nuen Sortu albistea erabat gezurtatzera aterako zela, eta atera, atera egin zen, baina ez guztiz gezurtatzera. Sortuk albistea partzialki baino ez zuen ukatu, oso ondo neurtutako esaldi baten bitartez: PNVri ez diote «borroka armatura itzultzea planteatzen ari den inongo talderi buruzko informaziorik eman». Noski, borroka armatura itzultzea proposatzen duen talderik ez delako existitzen, eta hemen ñabardura bakoitzak garrantzia hartzen du, izan ere esaldi horrek kanpoan uzten baititu borroka armatura itzultzea proposatu ez duten gainontzeko talde guztiak, existitzen diren guztiak beraz. Sorturen erreakzio anbiguoa izan zen niregan zalantzak piztu zituena, eta ez Cuatroren albisteak.

Puntu honetara helduta eta gehiago luzatu gabe, galdera zuzen eta argia egin nahi diet Sortuko agintariei: ze ostia egiten duzue poliziarekin herri mugimenduei buruz hitz egiten? Eta nahita nahiez beste galdera bat Sortuko oinarri soziala osatzen duten guztiei ere: noiz arte jarraituko duzue dekadentzia moral honen konplizeak izaten? Espero dut erantzuna ez dadila isiltasuna izan oraingo honetan ere.

Sendoa Jurado, Ezker Abertzaleko militantea.

 ________________

[Castellano]

¿Qué hacéis hablando con la policía?

Hace nueve meses escribí un artículo titulado Sobre verdades y mentiras. En él hablaba, entre otras muchas cosas, de la reunión mantenida por dirigentes de Sortu con Rodolfo Ares, por aquel entonces máximo responsable político de la Ertzaintza.

Ares llevó a aquella reunión una lista, una de esas a las que en Euskal Herria siempre hemos llamado «listas negras», y en ella aparecían los nombres de varios militantes de la Izquierda Abertzale. Según Ares esas personas podrían haber participado en varios sabotajes ocurridos por aquella época y, según el militante de Sortu que posteriormente se reunió con quienes aparecían en esa lista y siempre haciendo referencia a lo dicho por Ares, este le había dicho que si ocurrían más sabotajes, «podían entrar ellos hasta el pasillo en el mejor de los casos (en referencia a la Ertzaintza), o la Guardia Civil hasta la cocina si era necesario».

Sortu, en vez de denunciar públicamente la existencia de esa lista, la utilizó para amenazar a los militantes que aparecían en ella con la intención de condicionar su militancia política, y les hizo llegar el siguiente mensaje: «Le hemos dicho a Ares que si hoy vinieran a deteneros, vamos a salir a apoyaros. Pero si vuelve a ocurrir otra acción de ese tipo, que sepáis que vais a estar solos». De esa manera, además, dieron por buenas las acusaciones de Ares.

En su día, cuando hice referencia a la reunión de Ares y Sortu por primera vez, algunos (no muchos) dijeron que yo estaba mintiendo, alguno dijo que me había tragado el anzuelo de una información falsa difundida por el CNI, y la mayoría se quedaron callados, no fuera a ser que al remover la mierda oliera demasiado.

Pero la información de aquella reunión entre Ares y Sortu no nos viene del CNI, ni tampoco de Ares. Fue Sortu quien compartió esta información con quienes aparecían en la lista, porque sabía que, ante las acusaciones que formulaban contra ellos, estos militantes iban a guardar silencio. Muy grave el comportamiento de los dirigentes de Sortu, que utilizaron el miedo que produce la represión con el convencimiento de que ello les ayudaría a imponer su apuesta política.

Hasta aquí los pormenores de la reunión que mencioné en el artículo Sobre verdades y mentiras, pero hay más que esto, y sobre ello nos habló el 17 de diciembre Luis Rodríguez Aizpeolea, director de la sección «País Vasco» del diario El País, en el artículo titulado «Los brotes violentos en la Universidad alertan al Gobierno vasco». (http://politica.elpais.com/politica/2016/12/17/actualidad/1481975415_665186.html)

En él predomina la tendencia a criminalizar al Movimiento Pro Amnistía y a destacar la actitud pacífica de Sortu, y también en ello hace hincapié el Secretario General del sindicato de la Ertzaintza Erne, Roberto Seijo: «Sortu está en la política (…) Sortu se desmarcó de los incidentes de Leioa y en los contactos que hemos mantenido con algunos de sus representantes nos han manifestado su compromiso de evitar que les utilicen. Es muy importante constatarlo pues contrasta con los tiempos de la kale borroka en que no teníamos ningún contacto con la izquierda abertzale cuando respaldaba esa actividad». El artículo no deja lugar a la duda: Sortu mantiene contactos con representantes de la Ertzaintza para desmarcarse de las distintas expresiones de la lucha popular.

En el artículo aparecen otras claves que son interesantes para entender el comportamiento de Sortu, por ejemplo que le pide a Urkullu que presione al Gobierno del PP para que haga algún cambio en el tema de los presos para «restar influencia a ATA» («que unos muevan el árbol para que otros recojamos las nueces»), o que hayan tenido que poner en marcha la dinámica Kalera kalera! para tapar el trabajo del Movimiento Pro Amnistía. Triste de verdad que tus iniciativas, en vez de para apoyar los objetivos que supuestamente defiendes, sean para tapar el trabajo del resto.

Pero hoy quiero destacar la gravedad de que aquellos que dicen ser los herederos del legado político del Movimiento de Liberación Nacional Vasco mantengan contactos de ese tipo con la policía, porque ese recorrido ya lo hemos visto antes en otros sitios y el resultado siempre es el mismo, y estoy convencido de que el rumbo que ha tomado Sortu no tiene vuelta atrás.

Algo que muchas veces me pregunto a mí mismo es si la paciencia, en el caso de algunos, será infinita. Miro a muchos ex presos, familiares y militantes de todas las características que han pasado por tantos sufrimientos y cuando veo que no levantan la voz ante esto pienso que están haciendo la del avestruz, porque prefiero pensar eso a creer que aceptan los comportamientos soplones que mantienen quienes hablan en su nombre.

Alguien dirá que si acaso me voy a creer el contenido de un diario como El País, pero las actitudes de Sortu y la cantidad de contactos que maneja Aizpeolea, incluido los que mantiene con Sortu, dejan poco lugar a la duda. No seré yo quien empiece a ensalzar la trayectoria de Aizpeolea pero leyendo el artículo con un mínimo de interés es fácil sacar conclusiones claras.

Aprovechando la ocasión, no quiero dejar sin mencionar el contenido de una información publicada por la cadena de televisión española Cuatro en enero de este año que acaba. En ella se habla de un documento de nombre «Sustraia» que, según Cuatro, recogía que los «disidentes» estaban planteando volver a la lucha armada. La cadena de televisión afirma que un dirigente de Sortu habría entregado dicho documento a los inquilinos de Ajuria-Enea para que el PNV supiera de la existencia de ese grupo.

Mi primera reacción al conocer la noticia fue la de no darle credibilidad, y así se lo expresé a las personas que estaban a mi alrededor, porque no considero de fiar ni a Cuatro ni a Telecinco, que también dio la noticia, ambas de la misma casa. Por eso esperaba que Sortu saliera a desmentir tajantemente la noticia, y salir salió, pero no a desmentirla en su totalidad. Sortu solo negó la noticia parcialmente por medio de una frase muy bien medida: al PNV no le han entregado «ninguna información sobre ningún grupo que proponga volver a la lucha armada». Claro, porque no existe ningún grupo que este proponiendo volver a la lucha amada, y aquí cada matiz toma importancia, ya que esa frase deja fuera a todos los que no proponen volver a la lucha armada y, por lo tanto, a todos los que existen. La reacción ambigua de Sortu fue la que encendió mis dudas, y no la información de Cuatro.

Llegados a este punto y sin extenderme más, quiero hacerles una pregunta clara a los dirigentes de Sortu: ¿Qué ostias hacéis hablando con la policía sobre los movimientos populares? Y obligatoriamente debo hacer otra pregunta a todas esas personas que forman la base social de Sortu: ¿Hasta cuándo vais a seguir siendo cómplices de esta decadencia moral? Espero que en esta ocasión la respuesta no vuelva a ser el silencio.

Sendoa Jurado, militante de la Izquierda Abertzale.

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fD2l

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal