lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/06/2016

[Euskara] Abuztuak 13: Amnistiaren aldeko manifestazioa Donostian.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Arrazoi hauek direla medio, gaur egun, 2016. urtean, inoiz baino beharrezkoa ikusten dugu amnistiaren aldarria zabaltzearen eta honekin batera hau gauzatzearen beharra

Euskal Nazio Askapeneko Mugimendua eratu zenetik, milaka izan dira Gipuzkoako herri desberdin zein hirian zehar amnistiaren alde egindako manifestazioak, gehienbat Amnistiaren Aldeko Batzordeen sorrera dela medio. Batzorde hauexek izan ziren Euskal Herrian amnistiaren aldarria leku guztietara hedatzeaz arduratu ziren erakunde garrantzitsuenetarikoak.


Diktadura Frankistan, Euskal Herri Langilearen eta Espainiar zein Frantziar burgesien arteko kontraesana bere gordintasun guztiaz azaleratzen zen. Milaka ziren torturatu zein atxilotuak, beste hainbeste erailak izan zirenak. Testuinguru honetan, eta erakunde desberdinen lanketa dela medio, 1977an amnistia juridiko bat eman zen; hau noski ez zen “zerutik erori”, langileriak zein Herri Langileak lortu dituen hobekuntza guztiak bezala borrokatuz lortu zen. Baina esan bezala, amnistia juridikoa izan zen, eta handik egun gutxitara atxilotu gehiago egon ziren.

Hau horrela izanik, Euskal Nazio Askapeneko Mugimenduak, amnistiari esanahi politikoa txertatuz argi eta garbi azaldu zion Herri Langileari amnistia juridikoa izatez erreformista dela, ez duela ezertarako balio gatazkaren ondorioak gainditzen ez badira; testuinguru honetan KAS Alternatiba planteatu zen.

Arrazoi hauek direla medio, gaur egun, 2016. urtean, inoiz baino beharrezkoa ikusten dugu amnistiaren aldarria zabaltzearen eta honekin batera hau gauzatzearen beharra. “Elkarbizitza”, “bakea”, “adiskidetasuna”… bezalako terminologia anbiguoek gure kideen izaera politikoa deuseztatzen dutela uste baitugu. Hitz desklasatuak izango balira bezala erabiltzen dira, kideak zapaldu kondiziotik at utziaz; interes kontrajarriak terminologian ere ikusten direla ahaztuz. Argi eta garbi azaldu nahi dugu espetxean, sasian zein deportaturik dauden kideak Euskal Herri Langileak pairatzen duen zapalkuntza estrukturalaren ondorio direla, honen kontziente izanik borroka molde desberdinak (guztiak politikoak) erabili izanagatik daudela egoera honetan. Argi azaldu nahi dugu, Euskal Herrian gatazka honen ondorio diren biktimak ez direla zaku berean sartu behar, badakigu nahi gabe sortu diren biktimak ere daudela, baina arlo politikoan (klase gatazka azaleratzen den eremuan) bi biktima bereizi ohi dira: Herri Langilearen borroka bururaino eraman izanagatik bidean gelditu zein errepresioa pairatu (eta pairatzen) dutenak eta Espainiar zein Frantziar burgesiaren frakzio desberdinenak; bai eta Euskal burgesia kolaborazionistarenak, bakoitzak bere klase-interesekin. Guk argi dugu nortzuk diren gure kideak, eta inolako konplexurik gabe euren izaera politikoa azpimarratu eta azalduko diogu Herriari. 

Lehen aipatu bezala, amnistiak izaera politiko indartsua du. Amnistiak preso zein iheslarien etxeratzea ez ezik gatazkaren gainditzea suposatzen baitu, asimilazio prozesu honetan faktore garrantzitsua gure ustetan. Funtsean, Herri Langilearen garaipen bat da, Espainiar zein Frantziar Estatuen logikatik kanpo dagoena, ez da asimilagarria. Asimilagarria ez dela aipatzen dugu, 3. gradua onartzearekin zein etsaien moralismoan erortzearekin kontrajarria delako; honek 77ko amnistia juridikoaren logika bera jarraitzen baitu eta hortaz, ezingo litzateke garaipen moduan hartu. Honez gain, etorkizunean ere ondorio lazgarria eduki dezake eta Estatuak arma politiko moduan erabili.
Amaitzeko, eta Gipuzkoak borroka honetan eduki duen garrantziaren kontziente izanik, abuztuaren 13an 19:30etan Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestaziora joateko deia luzatzen dugu. Gehien eman dutenei zor diegulako, Herri honek merezi duelako, batu borrokara!


PRESO, IHESLARI ETA DEPORTATUAK ETXERA!AMNISTIA OSOA!
Gipuzkoan, 2016ko ekainaren 23a.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal