lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/04/2016

[Euskara] Todo 11 tiene su 13

Askapena
14 urte dira jada Venezuelako herri langilea kalera bota zenetik eta nazioarteko ultra-eskuinak antolaturiko kolpe saiakerari aurre egin ziola

14 urte dira jada Venezuelako herri langilea kalera bota zenetik eta nazioarteko ultra-eskuinak antolaturiko kolpe saiakerari aurre egin ziola, munduko eskina hortan etengabeko borrokan emandako urteak izan dira 14 urte hauek baina eraso bortitzez beteriko urteak ere.

XX. mendearen bukaeran Venezuelan Iraultza bolibartarrak piztu zuen sua Latinoamerika eta Karibetik zabaldu zen eta, internazionalismoaren oinarriari jarraituz, hasiera bateko su isolatu hori sute indartsu bilakatu zen. Bolivian, Ekuadorren, Brasilen eta hainbat lekutan Estatu Batuen morroi ziren gobernuak erortzen joan ziren eta iraultza bolibartarren babesean gobernu aurrekoi berriak garatu ziren. Baina Hegoamerikan emandako aurrerapausu bakoitzak eskuin neolibaralaren erantzuna izan du,  oligarkia lokalak hain zorrozki “defendatzen” duen sistema demokratikotik kanpoko erantzuna gainera.

Urte hauetan zoritxarrez inperialismoak mota guztitako Estatu kolpe eta kolpe saiakerak emateko gai dela erakutsi digu, era honetan estatu kolpe klasikoa, biguna, parlamentarioa eta beste hainbat adibide ezagutu izan ditugu. Ekuador, Bolivia, Paraguay, Honduras edo behin baino gehiagotan Venezuela bera  honen adibide izan dira.

Behin Argentinako gobernua erorita, azken hilabeteetan inperialismoaren jo puntua Brasilen eta Venezuelan dagoela dirudi. Duela bi urte Venezuelan 43 hildako eragin zituen estatu kolpe saiakeraren bidetik aurrera egiten jarraitzen du hango oposizioa, eta Brasilen berriz, eskuinak bultzatutako auzi eskeak eta manifestazioak dira hango oligarkiak aukeratutako bidea.

Inperialismoak eragindako erasoak etengabeak eta latzak direla aski dakigu, baina 2002ko apirilaren 11n Venezuelan emandako kolpeak bi egun beranduago jaso zuen herriaren erantzun bortitzak asko ikasteko eman zuen mundo osoan. Inperialismoaren urrezko ametsa ametzgaizto bihurtu zuen apirilaren 13an kalera bota zen herri langileak, Chavezen mitoa handiagotu zen Estatu kolpe saiakera deuseztatu zen egun horretan eta betirako irakaspena apuntatu genuen iraultzaren liburu gorrian: Todo 11 tiene su 13.

Beraz, zalantza egun hauetan gure borrokan tinko mantendu gaitezen inoiz baino gehiago kontuan edukiko dugu Venezuelan 2002an sortutako esaera:



TODO 11 TIENE SU 13
GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!!
GORA HERRI BOTEREA!!!
JO TA KE, IRABAZI ARTE!!!!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal