lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fH3D

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

08/07/2017 :: Nacionales E.Herria, Euskal Herria

Faxismoak eraildako 36ko militanteen bigarren heriotza. Jose Plazerren kasua.

x Antxon Gomez Lorente, Alberto Muñoz Zufia eta Txarli Gonzalez Llorente.
Hau da gaur hemen Jose Plazerren ideologiari egin nahi diogun gogorapen-omenaldia “Zurikeria” guztien gainetik, Oroimen Historikoak gaur egungo borroken tresna behar du izan.

Hainbat talde soziopolitiko historikoen zein herri mugimenduen hamarkadetako lan eskerga eta ahaztuaren bidez, “Oroimen historikoa” gure jendartean “modan” jartzen ari da azkenean. Gauzak horrela, denbora luzez gaiari jaramon handirik egin gabeko hainbat erakunde eta politikarien protagonismo nahia ekarri du. Protagonismo pertsonal eta politikoaren plataforma bilakatu da Oroimen historikoa. Promozio pertsonal, politiko eta kasu batzuetan ekonomikorako bidea. Baita gaur egungo jarrera politikak zuritzeko tresna, garai bateko borrokak eta sakrifizioak egungo utzikeri eta uko egiteak justifikatzeko modua.

Dena, errepresaliatutako militanteen oroimen soziopolitikoaren manipulazio lotsagarriaren bidez.
Oroimen historiko “zuri” eta “politikoki zuzena” eraikitzen da horrela, militanteen izaera independentista, iraultzailea, libertarioa, gorria … ezkutatuz, egungo “askatasun demokratikoen”, eta “garai berrien” izenean. Alegia, gaur egun daukagun “autonomia eta askatasunagatik”, “bakeagatik”, … hil zituztela militanteak. Beraien erailketak ez dira justiziarako eta beraien borreroak eraikitako sistema kapitalista, ustel eta zapaltzailea borrokatzeko akuilua, baizik eta “adiskidetze eta bakezkoa egiteko” eredua.

Ezin “jan” militante horiek iraultza sozial eta nazional batean murgildurik zeudela, eta faxismo espainolak eta kapitalismoak, Eliza Katolikoaren laguntzaz, gerra bat piztu zutela Herri Iberikoen edozein aurrerapen sozial edo nazionala odolez itotzeko; ezin “jan” Espainiar Erresumaren erreformak Frankismo soziologikoaren eta bere botere egitura guztien irautea ekarri zuela; ezin “jan” Frankismoak gizateriaren krimen ugari burutu eta estatu terrorismoaren hamarkada luzeak inposatu zituela, eta PSOEk eta EAJ-PNVk bultzatutako 1977ko Amnistiaren legeak, guzti horren gaineko inpunitatea ezarri zuela; ezin “jan” batzuek desitxuratu nahi duten Euskal Gatazka, egun ere, haren ondorioa zuzena dela; ezin “jan”, finean, hildakoak beraien erakundeetako militanteak zirela; …

Gauzak horrela militantea bi aldiz eraila izaten da. Aurrena duela 80 urte faxisten aldetik, eta urteak pasata, bigarren aldiz, batzuek antolatutako bere aldeko “omenaldi ekitaldietan”, militantearen oroimen soziopolitikoa erabat desitxuratu eta manipulatua gertatzen denean.

Militanteek, familia biologikoaz gain, familia soziopolitiko bat dute, askotan beraiek militatzen zuten taldea bera. Baina ekitaldi hauek antolatzen dituzten talde politikoentzat, funtsezkoa da “omentzen” dituzten militante komunista, ekintzale edo anarkistaren familia soziopolitikoari ahotsa ez ematea. Horretarako oso baliagarria da haientzat ekitaldi instituzionaletan hildako militantearen senideei ahotsa ematea (kasu askotan hildakoaren ideologiatik oso urruti egon daitezken senideak), familia soziopolitikoari kasurik ez egin, eta gero hildako militantearen ideologiaren irakurketa beraiek egin, ura beraien egungo ideologiaren eta jarrera politikoaren errotara ekartzeko. Gaur, hori gertatu da Barrundian EAE-ANVko militantea izan zen Jose Plazerrekin.


Batzuek eta besteek ahanzten dute, kasualitatea balitz, Jose Plazerrek bere militantzia eman zuen alderdia, EAE-ANV, legez kanpo dagoela egun. Beraz berak defenditutako ideologia, faxisten eskutik guardia zibilen fusilamendu pikete baten aurrean heriotza zigorra ekarri ziona, legez kanpo dagoela. Honek hausnarketa sakona ekarri beharko luke bere aldeko omenaldia antolatu dutenengan, eta haren salaketa egin. Baina jakina, batzuen “garai berrien” sinfoniak desitxuratzen du “anekdota” honek.

Ekintzaleen familia politikoak, hamarkadak daramatzagu eroritako gure militanteen oroimen soziopolitikoa gordetzen. Horregatik, hemen ere, bi gauzatxo aipatu nahi ditugu egun honetan. Bata, Eusko Indarrako gudariek, Jose Plazerren agindupean, Gipuzkako Erretretan Izarraitzeko tontorrean kantatzen zuten kopla beraien ideologia aldarrikatuz:
“Euskadi libre ha de ser / porque de ello tiene fama / no nos mandan los curas/ ni tampoco las espadas. / Con el fusil en el monte / con el porrón en la tasca / Nunca pierden el humor/así son los de Acción Vasca.”

Eta bestea, Ezker Abertzaleko Alderdi Historikoak 36ko gerraren aurrean “Tierra Vasca-Eusko Lurra” egunkarian, 1936ko abenduaren 10ean hartutako konpromisoa:


“Libre ha de quedar Euzkadi y muerto ha de quedar en nuestra Patria el sistema capitalista, causante único -no nos cansaremos de repetirlo- de esta y de todas las desdichas y agresiones … seremos revolucionarios entusiastas y decididos hasta deshacer todo el sistema capitalista, arrancar de raíz para que no vuelva a retoñar, ese árbol del mal, cuyo fruto es, y ha sido siempre, lo mismo en Euzkadi que en todas las demás naciones, explotaciones inicuas de trabajadores, miserias colectivas y agresiones brutales como la que ahora estamos padeciendo.”

Hau da gaur hemen Jose Plazerren ideologiari egin nahi diogun gogorapen-omenaldia “Zurikeria” guztien gainetik, Oroimen Historikoak gaur egungo borroken tresna behar du izan.

Antxon Gomez Lorente, Alberto Muñoz Zufia eta Txarli Gonzalez Llorente. EUSKO LURRA FUNDAZIOAko kideak.
Euskal Herria, 2017ko uztailaren 8an

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fH3D

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal