lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/04/2015

Internazionalismoa ez delako delitu bat, Askapena aurrera!

Komite Internazionalistak
Estatuaren biolentzia eta errepresio indiskriminatuaren kiribilaren harira orain Askapena erakundeari tokatu zaio.

Askapena elkartasun internazionalistarako erakunde bat da. Beraien helburua eta zeregina edonongo justiziaren aldeko borrokarekiko elkartasuna lantzea besterik ez da. Herrien eta pertsonen arteko ehuna jostea zerbait ederra eta gogobetegarria ez ezik, ezinbestekoa eta premiazkoa ere bada.

Azken hamarkadetan Askapena elkartasun sare hori sortzeko elementu oso garrantzitsua izan da eta Euskal Herrian hamaika pertsonak parte hartu dute. Zergatia ondo uler daiteke Ernesto Guevararen esaldi ezagunean: “Izan zaitez beti gai,  edozein injusticia edonoren aurka munduko edozein lekutan zuen baitan sentitzeko. Hori da iraultzaile baten ezaugarri ederrena.”

Askapenako gure lagunak erasotzen dutenean gu ere erasotzen gaituzte. Epaitzen eta kondenatzen dutenean, gu ere epaituak eta kondenatuak sentitzen ditugu gure buruak. Oso harro gaude Askapenako adiskide guztiak bidelagun ditugulako eta besarkada beroena eta gure babes osoa adierazi nahi dizkiegu.

Gora Internazionalismoa!
Gora herrien arteko samurtasuna!
Gora Askapena!

Horregatik Komite Internazionalistatik Askapenak sustatutako elkartasun internazionalistarako manifestuarekin bat egiten dugu, eta epaiketa politikoen amaiera exijitzen dugu. Larunbatean Zaurautzen egongo gara "Herrion suak bizirik darrai" ekiltaldian gure babesa emateko Askapenako lagunkidei.

Manifestu honi atxikimendua adierazi dio Komite Internazonalistak erakundeak Euskal Herriko hainbat eragile, antolakunde, alderdi eta sindikatuekin batera:

Internazionalismoa ez da delitua

Espainiako fiskalak Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke ilegalizatu eta Walter Wendelin, Aritz Ganboa, David Soto, Unai Vazquez eta Gabi Basañez euskal internazionalistak 6 urtez espetxeratzeko eskariaren aurrean, behean sinatzen dugun Euskal Herriko eragile, antolakunde, alderdi eta sindikatuok hurrengoa adierazi nahi dugu:

Lehenik, eskaera hau, pertsona bezala dagozkigun funtsezko eskubide sozial eta politikoen kontrako eraso berri bat dela salatu nahi dugu. Hain zuzen, onartezina eta antidemokratikotzat jotzen dugu Estatu Espainolak, interes partidario eta politikoen arabera besterenezineko eskubideak mozteko duen enpeinua, baita antolatzeko eskubidea bera ere.

Fase berri batean gaudela ohartarazi nahi dugu, eta gaur inoiz baino gehiago Euskal Herriak ez du ulertzen, ezta onartuko ere, errepresio, ilegalizazio eta herritarren espetxeratzean oinarritzen den dinamikan preso jarraitzea. Fiskaltzaren erabakia gure funtsezko eskubideen kontrako eraso bat bezala ulertzen dugu, eta aldi berean, gatazkaren konponbide demokratikorako oztopo arduragabea.
Hau honela, auziperatu eta ilegalizazioarekin mehatxatutako antolakundeei gure elkartasuna helarazi nahi diegu. Eragile hauen ekinbide politikoa, elkartasun internazionalistaren eremuan, gure herriaren eraikuntzan ekarpen handia dela aintzakotzat hartzen dugu. Hain zuzen, brigaden urteroko antolaketa, munduan zehar emantzipazio bidean dauden prozesuen gaineko elkartasun kanpainak edo eta potentzia inperialista handiek burututako eskubide indibidual eta kolektiboen urraketen salaketak gure herriko kultura politikoaren barnean kokatzen diren jarduerak dira. Urte luzeetako lan guzti honek, beste herri batzuekin elkartasunezko eta errespetuzko harremanetan sakontzeko aukera eman digu, errealitate ezberdinak gerturatuz baina mundu justu eta parekide bat lortzeko borroka berdin batean batuz.

Honegatik guztiagatik, Euskal Herria internazionalista baten alde lan egiteko beharra eta eskubidea, eta herri burujabeen arteko elkartasunezko harremanetan eraikiko den mundu bat aldarrikatu nahi dugu. Pertsona eta antolakunde internazionalista hauek modu eredugarrian garatu duten ezinbesteko lana eta horregatik, gure lan eremuetatik lagunduz, elikatuz jarraitzeko konpromisoan berresten gara.

Errepresiorik ez!
Gora Euskal Herria internazionalista!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal