lahaine.org
Nafarroa :: 15/03/2017

Larunbateko atxiloketa eta espetxeratzeen aurrean

ELEAK-LIBRE mugimendua
Salbuespen legediak eta epaitegiak bertan behera geratu behar dira. Aski da!

Iragan larunbatean, Iruñean burutu zen errepresioari autodefentsa manifestazioan burututako atxiloketa eta ondorengo espetxeratzeen aurrean, ELEAK-Libre mugimenduak ondorengoa adierazten du:

– atxiloketa eta ondorengo espetxeratzeak gogor salatzen ditugu. Atxilotuekiko zein euren lagun eta senideekiko elkartasuna adieraztearekin batera.
– gazteen berehalako askatasuna exijitzen dugu.

Bost urte igaro dira jada Euskal Herrian jasaten dugun ageriko biolentzia politiko antolatu bakarra estatuarena eta administrazioarena dela. Azken urteetan tresna errepresibo berriak sortu badira ere, mozal legea edo kode penalaren erreforma kasu, ezin dugu ahaztu frankismotik gaur egunera garatu den armategi errepresiboak indarrean jarraitzen duela.

Horrela ikusi dugu Altsasuko kasuan, non 3 lagunek espetxean jarraitzen duten oraindik eta 8 epaiketaren zain dauden, edo Oreretako gazteen espetxeratzearekin. Horregatik, ezin gara konformatu gatazka armatuaren urteetan salbuespen politikoa ezartzeko garatu ziren bitartekoak ez aplikatzearekin edota horiek malgutzearekin. Salbuespen epaitegiak, legedi antiterrorista, inkomunikazioa… horiek guztiak ordenamendu juridikotik desagertu behar dira! Hauek desagertu ezean, salbuespen legeak aplikatzeko arriskuan aurkituko gara.

Honekin batera, Iruñeko epaitegiak kasua Audientzia Nazionalera eramatea ere gogor salatu nahi dugu. Ezin dugu ahaztu, gure eskubide zibil eta politikoak behin eta berriz urratzen dituzten salbuespen epaitegiak direla biak ala biak. Beraz, antolatu gaitezen gure eskubide zibil eta politikoen defentsan! Salbuespen legeeen aurka! LIBRE IZAN ARTE!

Salbuespen legediak eta epaitegiak bertan behera geratu behar dira.
Aski da!

ELEAK-Libre mugimendua
2017ko Martxoaren 13an

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal