lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/09/2016

Manifestación por la Amnistia en Donostia

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Ehunka pertsona batu dira gaur Donostian Amnistiaren Aldeko Mugimenduak “Preso gaixoak kalera! Amnistia osoa!” lelopean deitutako manifestazioan parte hartzeko.

Ehunka pertsona batu dira gaur Donostian Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak “Preso gaixoak kalera! Amnistia osoa!” lelopean deitutako manifestazioan parte hartzeko.


Hasieratik bukaerara arte etengabeak izan dira manifestarien oihuak. “Presoak kalera, amnistia osoa!”, “Borroka da bide bakarra!”, “Jo ta ke irabazi arte!” eta “Preso gaixoak kalera!” izan dira lelorik errepikatuenak. (Bideoa ikusi hemen sakatuz @antitxistu-ri esker)
Manifestazioaren amaieran Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek hartu du hitza eta jarraian datorren agiria irakurri du:
“Urte mordo pasatu dira amnistia aldarrikatzeko estropadetako azken manifestazioa egin zenetik. Urte pilo pasatu dira Azkarragak eta Balzak debekatu eta biolentziaz apurtu zituzten azken manifestazio horietatik, zipaioen bitartez Ezker Abertzaleko militantzia beste behin jipoitu zutenetik preso, iheslari eta deportatuen askatasunaren aldeko aldarria kaleetatik kolpeka ateratzeko helburuarekin.
Baina hementxe gaude, aurreko astean Guardia Zibilak Etxarrin burututako kargek eragindako zauriek, beldurra baino, borrokan tinko jarraitzeko grina indartu egin dutela adierazteko, okupazio indarrek eta eusko labela duten polizia autonomiko espainolek ez dutelako geldituko errepresaliatuen askatasunaren alde egin nahi dugun bidea, gure borroka kolore ezberdinetako bi hankadun txakurrak txakurtegira bidaltzeko borroka ere badelako.


Somos un movimiento humilde y con pocos medios, pero somos el movimiento que ha vuelto a dar al pueblo de Euskal Herria la posibilidad de retomar el camino de la desobediencia ante las injusticias, le hemos dado la posibilidad de anteponer la dignidad a las imposiciones fascistas mediante las que los estados español y francés pretenden atemorizarnos y amordazarnos.
Somos ese movimiento que se planta ante las citaciones de la Audiencia Nacional española, que se manifiesta por encima de las prohibiciones de Delegadas del Gobierno español con complejo de Caudillo. Y sí, somos ese movimiento que no va a dejar de salir a la calle aunque haya quien, mes y medio después de que lo hiciera nuestro movimiento, convoque manifestaciones en el mismo sitio y a la misma hora que la nuestra.
Kartzeletatik argi adierazi digute borroka garaia dela, argi adierazi digute garaipenak ez direla zerutik etorriko, eta argi adierazi digute ezin dugula ardura guztia gatibu daudenen bizkar gainean utzi, are gutxiago gatibu horiek gaixotasun larriak pairatzen dituzten herri honetako seme-alabak direnean. Huelvako presoek hala adierazi digute dagoeneko 25garren egunean sartu den txandakako gose grebaren bitartez: borroka esparru nagusia kalea da.
Hari horretatik tiraka ikusi ahal izan dugu gure mugimenduko hainbat militantek egun luzez burutu duten eta bukatu berri den Etxarriko gose greba, amnistia helburu jarrita preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko, ezin garelako besoak gurutzatuta gelditu gure anai-arrebak pixkanaka eta krudelki espetxeetan akabatzen dituzten bitartean. Benetan sinesten badugu guregatik egin zutela, egin dezagun egin beharreko guztia zulo horietatik bizirik eta ahalik eta lasterren ateratzeko.


Borrokan diraute ere Valneceko kartzela frantziarrean, benetako sarraski espetxe horretan, Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoek. 34 egun zigor ziegetan eta komunikazio greban sakabanaketa eta urruntzearen aurka. Este movimiento nació con la vocación de traer a todos y todas las represaliadas políticas vascas a una Euskal Herria libre de cualquier tipo de opresión, pero también con la de ayudar cualquier tipo de lucha que se lleve a cabo para mejorar las condiciones de vida de los presos y presas política vascas. Es por ello que el 24 de septiembre viajaremos hasta la cárcel de Valence a apoyar a Ibon y Aletxu y a decir a los responsables de su situación que los presos políticos vascos no están solos. Hacemos un llamamiento a Euskal Herria a participar en esta marcha y a hacer llegar nuestros gritos de solidaridad hasta las celdas de castigo en las que se encuentran estos dos compañeros.
Bukatzeko, herriari amnistiaren aldeko borrokan murgiltzeko deia egin nahi diogu, amnistia integrala izango delako gatazkaren sorburuan dagoen zapalkuntza soziala eta nazionalaren gainditzearen bitartez, ez orain ez etorkizunean ere, preso gaixorik zein beste inolako errepresaliaturik ez egotea bermatuko digun aterabide bakarra. Jo ta ke irabazi arte!”
Donostian, 2016ko irailaren 11n.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.



 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal