lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 15/04/2015

Manifestazioa: "Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin"

La Haine - Euskal Herria
Manifestazioa: "Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin" Maitzaren 1ean, 17:00etan. Deustuko zubitik

BILBO. Manifestazioa: "Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin" Maitzaren 1ean, 17:00etan. Deustuko zubitik

Bilboko gizarte eta herri mugimenduetako ordezkari askok "Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin" izeneko manifestua prentsaurrekoan aurkeztu dugu. Agiri horren bidez gure jarrera langileentzako data historiko horren aurrean azaldu nahi izan dugu. Daukagun asmoa jatorrizko esanahia berreskuratzea da eta berriro errebindikazioa lehengo lerroan ipintzea Maiatzaren Lehen honetan.


Manifestua: Bilbo  industria  hiria  izan  da  historikoki.  Bere  itsasadarraren  ertzean  ikaragarrizko  azpiegitura industrialak eraikitzen ziren, eta milaka izan ziren nekazalguneetatik gure hirira migratu zutenak, errealitate langile hori eta hamarkadetan gure hiribildua ezaugarritu duen klase identitate indartsua garatuz. 80 hamarkadak birmoldatze industriala ekarri zuen, eta baita Estatu espainiarrak Kapitalaren Europaren agintaritza gero eta neoliberalagoaren aurrean erakutsitako mendekotasuna ere. Ekoizpenaren sektore  estrategiko  bat  suntsitzeaz  gain,  birmoldatze  honek  langile  mugimendu  artikulatu  eta borrokalaria erraustu zuen, zeina mugimendu sozialetan eta herri mugimenduan sustraitua zegoen.
Gaur egun, nekez aurki dezakegu gure hiriaren jatorri langilearen arrasto sinbolikorik.  Lekuko zein nazioarteko interes kapitalistak irudikatzen dituen erakusleiho turistiko bat da Bilbo. Langileria konsziente eta antolatu hartatik oroitzapena baino ez da gelditzen. Estatua eta bere egitura errepresiboek eta Europa neoliberal horren aurrean gero eta modu ageriagoan makurtzeak, besteak beste, langileriaren zatiketa eta desmobilizazioa eragin dute, ordezko moduan hiritar anonimo eta esanekoak geratu direlarik.
Maiatzaren Lehenak, borroka egun bat izan beharko lukeenak, klase identitatearen zori eta bilakaera bera jasan du. Modu progresiboan, sistemaren barruan integratzeko prozesu bat jasan du, eduki politikoa eta borrokarako grinaren ezaugarria baztertuz, testuinguruz kanpo geratzen den ospakizun bat bihurtu delarik, zeinetan ez zaien zapaltzen eta esklabu bihurtzen gaituzten egiturei modu errealean aurre egiten.
Manifestu hau sinatzen dugun antolakundeok ordezkatzen dugun mugimendu sozial eta herrikoiaren aldetik, errealitate honen aurka agertu nahi dugu, egun egitura kapitalistei aurre egiteko inoiz baino baldintza gehiago daudela gogoraraziz. Ezin dugu ahaztu egitura kapitalista hauek egiturazko krisi honetaz baliatu direla bortizki kolpatzen gaituzten austeritate neurriak inposatzeko, are prekarioagoa, okerrago  ordaindua  eta  eskubide  gutxiagoduna  den  lanpostu  bat  utziz,  aberatsenek  gure duintasun galera honen kontura beren patrikak puzten jarraitzen duten bitartean. Kapitalak inposatzen ditu arauak, gobernuek gauzatu egiten dituzte eta langileriak pairatu egiten ditu.
Egungo testuinguruan, langileon aurkako mehatxuek etenik ez izateaz gain, izaera esponentzial bat hartzen dute, TTIParekin ikus dezakegun moduan, hau da, Europar Batasuna eta AEBen arteko merkataritza askerako itun bat, zeinak transnazionalen esku uzten duen herrien subirautza, historikoki konkistatu ditugun eskubideak eragotziz. Akordio hau onartzen duten herrialdeetan, enpresek beren baldintzak askatasun osoz eta inolako eragozpenik gabe inposatu ahalko dituzte, honekin talde ekonomiko eta finantza-talde handiek langileen zein herrien eskubideen gain dituzten interesak blindatuz.
Estatu espainiar eta frantsesak euskal langileria itotzen dute, lan-erreforma odolzaleak inposatuz, transnazionalak babesteko enplegua malgutuz eta gure borrokarako gaitasuna mugatuz. Gainera politika errepresiboekin  ere  mehatxatzen  gaituzte,  kasu  mozal  lege  deiturikoa,  zeinak sistemaren  aurkako edozein erantzun politiko zigortzen duen, sindikalista, grebalari eta borrokalari orori, hau da, guztiontzathobeak  izango  diren  baldintzengatik  borroka  egiten  duen  orori  sententzia  eredugarriak  aplikatzen dizkion moduan.
Agertoki politiko eta ekonomiko honek gure eskubideak erasotzen ditu, jadanik ez langile moduan soilik, baizik eta emakume, gazte, migrante, pentsiodun, ekologista, euskaldun, disidente sexual eta abar moduan baizik. Hau guztia dela eta, erantzun bat eman beharra dago, egun bakoitza Maiatzaren Lehena bihurtuz eta Maiatzaren Lehena gure borrokaren momentu eredugarri bat bihurtuz. Gure Euskal Herri Langile izaera berreskuratu behar dugu, hortik egiteko aurre inperialismo estatubatuar eta europarretik zein euskal burgesiatik Euskal Herriaren subirautzaren eta langileriaren aurka gauzatzen diren erasoei.
Gure eskubideak defendatzeko modu bakarra hauek gauzatzea dela erakutsi beharra dago. Maiatzak 1 honetan erakutsi diezaiegun kalean gure amorrua, gure haserrea eta seinala ditzagun espainiar zein frantziar  Estatuak  eta  euskal  burgesia  Euskal  Herriko  interes  inperialisten  ordezkari  eta,  beraz, egiturazko etsai gisa.
Gauzak horrela, Maiatzaren 1a mobilizazio eta hausnarketarako data bihurtzea proposatzen dugu. Apirileko azken astean, jardunaldi batzuk egingo ditugu (laster emango dugu informazio gehiago). Era berean,  Maiatzaren 1ean, Deustuko Zubitik 17.00etan egingo den manifestaziora dei egiten dugu.
KAPITALISMOAREN AURKA, MAITZAK 1 EGIN CONTRA EL CAPITALISMO!
Atxikimenduak:Ikasle Abertzaleak, BUIA, Elkartzen, Uribarritzen, Zirikatzen, Askapena, Komite Internazionalistak, Boltxe, Kitzikan, Reconstrucción Comunista, Sare Antifaxista, Burdinezko gerrikoa.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal