lahaine.org
Nafarroa, Nacionales E.Herria :: 13/03/2017

Valoración de la dinámica "Errepresioari Autodefentsa" de la movilización de ayer

La Haine - Euskal Herria
[Euskara]Mediante un comunicado, la dinámica "Errepresioari Autodefentsa", ha dado a conocer su valoración de la movilización de ayer y la respuesta que tuvo la represión

Balorazioa M11

"OSTIRALEAN MOBILIZAZIOAK EUSKAL HERRIKO HIRI ETA HERRIETAN.

ATXILOTUEKIN ELKARTASUNA

Lehenik eta behin, Iruñean egon ginen guztioi zorionak. Milaka pertsona , errepresioari autodefentsa parametrotan erantzuteko prest. Hasi gara jada, autodefentsa mekanismoak garatzen eta lortu dugu jada, lehen erantzun masiboa materializatzea. Errepresioaren inguruko irakurketa politiko integrala beti erroan, hilabete oso batez dinamikaren berri eman dugu eta orain, mekanismo hauen eraikuntzan eta egonkortzean jardungo dugu. Honengatik, berriro ere herri mugimendu zabalari deitzen diogu sortuta dauden eta sortzeke dauden mekanismo horietan lan egiteko.

Honen harira eta jardun politikoari ahalik eta zabalpen handiena emateko asmoz, atzoko Bilboko manifestazioari buruz ohar bat. Elkartasun osoa adierazi nahi diegu Euskal Herrian torturak jasan behar izan duten guztiei eta larunbatekoan, torturaren salaketa irmoa egin zen heinean gure babesa ere adierazten diogu mobilizazioari. Edozein errepresio forma dela eta, honen kontrako edozein herri iniziatiba babestuko dugula eta indartzen saiatuko garela argi utzi nahi dugu.
Horrela, aurrerantzean konexioa sustatu beharko dugu asteburu honetan gertatu dena ez errepikatzeko, bi mobilizazio egonda egun bakar batean.

Atzoko manifestazioa, errepresio formen eta kontrol sozialerako mekanismoen aurkakotasun adierazpen bat besterik ez da izan. Atzo bildu ginen pertsona guztiek, momentu batez behintzat, lege aparatageei eta haiekiko sumisioari uko egin genion.
Kalea, denok konpartitzen dugun espazio fisiko hori, bi interes antagonikoren espresioa besterik ez zen izan. Kalea hartu genuen, azken hilabete eta urtetan, erasotu dituzten kide guztien izenean eta eguerokotasunean gure sumisioa baldintzatzen duen horretan gure nazka eta gorrotorik handiena bideratuz. Poliziak izandako jarrera, poliziak bete beharreko papera da. Sumisio osoa bermatu behar du poliziak eta hortik kanpo kokatzen den edozein, berbideratu.

Hori bera da, gure funtzioa. Ez gara utziko berbideratzen, eta horregatik mekanismo antierrepresiboen eraikuntza. Hala ere, azpimarratu nahi dugu errepresioa konfrontatuko dugula, baino errepresioa zapalkuntza estrukturaletatik askatzen garen arte hor egonen da. Horregatik gure zeregina, zapalkuntza horietatik askatzeko jarduten dugun eragileoi bidea erraztea izango da, guztion inplikazioaz. Herri Mugimendua, negazioaren espresiorik formalena dela esan dezakegu. Errepresioa baldin badago gauzak ongi egiten ari garelaren seinale! Zenbait interes zalantzan jarri ditugularen seinale! Eta batez ere, langile interesen alde borrokan jarraituko dugularen seinale, errepresio guztien gainetik!

Gaur oraindik, 3 gazte atxilotuak jarraitzen dute, eta atzo adin gabekoa aske geratu zen. Gure elkartasunik beroena haiei eta senide lagunei. Honen aurrean datorren ostiralean Euskal Herriko hiri, herri, unibertsitate eta instituto guztietan mobilizazioak antolatzeko deia egiten dugu.

 

 

BORROKAK EZ DU ETENIK!

 

 

"

argazkia:ekinklik.org

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal