lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ4J

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

12/11/2017 :: Nafarroa

3.000 lagun inguruk tren publiko eta sozial bat aldarrikatu dute AHTren aurkako manifestazioan

x Berria.eus/Ahotsa.info
Plataformako kide Julio Villanuevak iragarri duenez, datozen asteetan protesta ekintza gehiago egingo dituzte.

Herri eta eskualdeak lotuko dituen trena eskatu dute gaur arratsaldean, Trena bai, AHT ez. Herriak erabaki! lelopean, Trenaren Aldeko Ekinbideak plataformak antolatutako manifestazioan. Plataformako kide Julio Villanuevak iragarri duenez, datozen asteetan protesta ekintza gehiago egingo dituzte.

Arratsaldeko bostak pasatuta atera da, Gazteluko plazatik, abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa. Herritarrez gain, zenbait alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek ere hartu dute parte, tartean, EH Bilduko parlamentari Adolfo Araiz, Ahal Dugu-ko idazkari nagusi Eduardo Santos, Ezkerrako Marisa de Simon eta ELAko Nafarroako koordinatzaile Mitxel Lakuntza.

"Amalurra defenda dezagun" eta "Trena bai, AHTrik ez" oihukatuz osatu dute Gazteluko plazatik Merindadeetara eta ondoren Sarasate pasealekurainoko bidea. Rakel Alvarez Tafallako EH Bilduko zinegotziak irakurri du manifestazioa antolatu dutenen artean adostutako adierazpena. Azaldu duenez, abiadura handiko trenaren aurka egiteko "hamaika arrazoi" daude. "Pribilegiatu batzuk trenean minutu gutxi batzuk lehenago iristeko, gizartearen zati handi batek pairatu beharko ditu murrizketak", ohartarazi du. Hala, oraindik proiektua bertan behera uzteko "garaiz" daudela iritzita, Nafarroako Gobernuari eztabaida soziala ahalbidetzeko galdegin dio. Izan ere, jakinarazi du eskualdeak modu "eraginkor eta merkean" lotuko dituen trena behar dela.

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ4J

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal