lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fH3E

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

09/07/2017 :: Nacionales E.Herria

A cuenta de la decisión del Colectivo.

x Jon Iurrebaso Atutxa ETAko euskal preso politiko ohia
Esta decisión de acatar y acogerse a la legislación de nuestros enemigos marca un antes y un después pero también condiciona de alguna manera el futuro

[Euskara]

Kolektiboak hartutako erabakiaren inguruan

Alderdiek, kolektiboek edo espetxean nahiz “kanpoan” dauden militanteek hartutako jarrera politikoen aurrean dugun iritzia edozein dela ere, ideia, kokatze eta dinamika politikoei buruzko eztabaida, gure ustetan, gutxieneko irizpide batzuei loturik egon beharra dago.

Dimentsio publikoari dagokionez, errepresioak baldintzatzen badu ere, hurrengo hauek dira, gure aburuz, eztabaida politiko orok izan beharko lituzkeen premisa eta betebeharretako batzuk: edozein mintzakideren aurrean iritzia emateko buruaren jabe izatea, ados ez gaudenekiko errespetua, kritika eta autokritika egiteko prest izatea, ikuspuntuak adierazteko mugarik ez jartzea, norberaren jarreraren kasuan nahiz hirugarrenei egiten zaizkien kritiken kasuan.

Esanak esan, EPKK-ren gehiengoak hartutako erabakiaren inguruko aipamen bat edo beste egingo dugu modu laburrean bada ere, bada, Espainia eta Frantziako espetxe-politikari heltzeko banakako hautua egin dute, espetxe-onurak eskuratzeko edo, hala badagokio, kartzelatik banaka ateratzeko.

Praktikan eta erabakiaren mamiari erreparatuz gero, ez dira Amnistiaren parametroak kontuan hartzen, bai zentzu taktikoan (errepresaliatu guztiak etxera itzultzea) bai zentzu estrategikoan (Euskal Herriaren eskubide nazionalak eta sozialak aitortzea). Ondorioz, errepresioaren noriak biraka segituko du gelditu gabe eta, lehenbiziz, ez diogu aurre egiten Euskal Herriarentzako independentziaren eta sozialismoaren, hau da, Amnistiaren aldeko borroka erabiliz.

Horrez gain, ez da soilik kartzelei dagokien kontu bat, izan ere, badela denbora, Sortu indarrezko legalitatean kokaturik dagoela, eta ETAk jarduna bertan behera utzi duela eta beraren armagabetzea gertatu egin dela. Estatuei aurre egiteko zirkulu politikoa itxi egin da. Hemendik aurrera Ezker Abertzale Ofizialak, eta bere mendean dagoen orok, espainiar eta frantses legalitatearen parametroen pean jardungo du soil-soilik.

Gure etsaien legeriari men egin eta heltzeko erabakiak iraganaren eta geroaren arteko mugarria ekartzeaz gain, etorkizuna baldintzatzen du nola edo hala, alegia, Euskal Herria sozialistaren alde borrokatzeagatik espetxeratuak izango diren euskal militante berrien etorkizunaz ari gara.

Halako erabakiak hautsi egin du EPPK kolektiboaren batasuna, eta hemendik aurrera norberaren lehentasuna modu indibidualean kartzelatik ateratzea izango da, baterako borroka-dinamikak edo borroka-dinamika kolektiboak galaraziz.

Era berean, halako erabakiak solidaritate eza itzela izan da barruan egoerarik kaskarrenean dauden Euskal Preso Politikoentzat. Jakin ondo dakigu Espainiako (Frantziako) Barne Ministerioak eta haren menpeko Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak errepresioaren edo kontzesioen erritmoa markako dutela, hau da, “zuri hauxe emango dizut eta zuretzat, ordea, hauxe kenduko”. Halako egoera ikusita, zer gerta daiteke? Gure iritzirako, etsaiaren legalitatean oinarritzen den edozein estrategia politiko etsaiaren beraren menpe egongo da beti, inolako salbuespenik gabe. Baldin eta etorkizunean Euskal Herria sozialista ikusi nahi badugu, amnistia dugu horretarako aukera bakarra.


Dena eman behar dugu bide horretatik, kaletik, eta indar guztiak jarri behar ditugu amnistiaren aldeko borrokan. Horixe izan behar du gure elkargune eta, guztion gogoak batuta, hortxetik abiatu behar dugu irtenbidearen bidean, baina borrokak bakarrik ekarriko digu behin betiko amaiera, nahiz eta, lortutakoa defenditzearren, biharamunean borrokari eutsi behar diogun.


Jon Iurrebaso Atutxa ETAko euskal preso politiko ohia

________________

[Castellano]

A cuenta de la decisión del Colectivo.

Independientemente de la opinión que nos merezcan las actitudes políticas tomadas por partidos, colectivos o militantes, estén estos últimos encarcelados o en “libertad”, pensamos que el debate de las ideas, de los posicionamientos y de las dinámicas políticas tiene que estar sujeto a unos mínimos criterios.

Estas son, en nuestra opinión, algunas de las premisas y obligaciones que debiera tener todo debate político si bien condicionado, en su dimensión pública, por la represión. Soberanía para opinar ante cualquier interlocutor. Respeto para con quienes discrepamos. Disposición a la crítica y a la autocrítica. No hay límites a la hora de exponer los planteamientos de cada cual en cuanto a posición propia como en cuanto a crítica a terceros.

Dicho esto, vamos a comentar siquiera brevemente la opinión que nos merece la decisión de la mayoría del Colectivo de PPV de acogerse individualmente a la legislación penitenciaria española y francesa para obtener beneficios penitenciarios o en su caso la excarcelación individual.

En la práctica y en el núcleo de la decisión, no se contemplan los parámetros de la Amnistía, tanto en su sentido táctico (vuelta a casa de todos los represaliados) como en su sentido estratégico (reconocimiento de los derechos nacionales y sociales de Euskal Herria). En consecuencia, la noria de la represión seguirá girando sin parar y por primera vez no la enfrentamos con la independencia y el socialismo para Euskal Herria, es decir, con la Amnistía.

Y no es una cuestión que ataña solo a las cárceles pues ya antes Sortu se acomodó a la legalidad vigente, así como ETA entregó su posición y sus armas. Se cierra el círculo político de enfrentamiento con los Estados. De aquí en adelante la Izquierda Abertzale Oficial, y todo lo que a ella se supedita, actuará exclusivamente bajo los parámetros de la legalidad española y francesa.

Esta decisión de acatar y acogerse a la legislación de nuestros enemigos marca un antes y un después pero también condiciona de alguna manera el futuro. El futuro de nuevos y nuevas militantes vascos y vascas que serán encarcelados por defender y luchar por una Euskal Herria socialista.

Esta decisión rompe la unidad del Colectivo de PPV. De aquí en adelante cada cual tendrá como prioridad su propia dinámica para su excarcelación y ello hará imposibles otras dinámicas conjuntas, colectivas, de lucha.

Esta decisión es profundamente insolidaria para con los PPV que en peor situación mantengan los Estados. A nadie se le escapa que es España (Francia) con su Ministerio del Interior y su Dirección General de Instituciones Penitenciarias quien va a marcar el ritmo de la represión o de las concesiones. El ritmo de “a ti te doy esto y a ti te lo quito”. Y en esa tesitura ¿qué ocurrirá? Pensamos que no hay estrategia política que sustentándose fundamentalmente en la legalidad de nuestro enemigo, se salve de la sumisión al mismo. Si nuestro futuro tiene que ver con una Euskal Herria socialista, la única alternativa posible es la amnistía.

Y es ahí donde, desde la calle, tenemos que dar todo en la lucha por la amnistía. Ahí es donde tenemos que unir y reunir voluntades en el camino hacia una solución que solo la lucha la hará definitiva. Aunque al día siguiente tengamos que seguir luchando para defenderla.

Jon Iurrebaso Atutxa ETAko euskal preso politiko ohia


compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fH3E

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal