lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 27/05/2021

[Euskara] Deusto Amnistiaren alde

La Haine - Euskal Herria
Deustuko Amnistiaren Aldeko Antolakundeak kontzentrazioa burutu du.

JARDUN koordinadoraren partaide den, Deustuko Amnistiaren Aldeko Antolakundeak deituta 50 pertsona inguru bildu dira Done Petri plazan antolatutako amnistiaren aldeko kontzentrazioan. Gauzak horrela, Deustuko Amnistiaren Aldeko Antolakundeak pasa den hilabetean hilabeteko azken ostegunean kontzentrazioa egiteko hartutako konpromisoari eutsi dio.

Era berean, kontzentrazio amaieran igande honetan Gernikako Astra aurrean 13:00etan Askatasun Haizeak Joan Carles Monteagudo eta Jon Erezuma omentzeko deitutako ekitaldian parte hartzeko deia luzatu dute. Honekin batera, Deustuko auzokide batek hitza hartu du auzokide talde batek “XXI. mendeko droga den” apustu etxeak Deustun irabazten ari diren presentzia salatzeko abiatutako kanpainaren berri emateko. Izan ere, bere hitzetan anbulategiko “etengabeko arreta gunea” ixten duten bitartean, auzoan irekitzen ari diren apustu etxe guztien aurrean mezu argia erakutsi beharra dago kaleetan.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal