lahaine.org
Nacionales PP.Catalans, Nacionales E.Herria :: 07/09/2017

Herrialde Katalanak aurrera!

Askapena
[Euskara[ Momentu historikoa bizi dute Herrialde Katalanetan. Hurrengo hilabeteetan, Printzipateko etorkizuna dago jokoan

. Datorren urriaren 1erako dago deituta erreferenduma eta hilabete honetan zehar xake partida honetako fitxa guztien posizioak argituko dira Katalunian estatu bat eskuratzeko borroka horretan.

Herrialde Katalanen zati batean autodeterminazio eskubidea burutuko den edo ez dago mahai gainean, baina hau ez da soilik neurtzen erreferendumaren egikaritzean. Autodeterminazioa bururaino eramango da prozesu independentista bururaino eramaten denean, hau da, Kataluniak bere baitan burujabetzarako tresna ekonomiko, politiko, militar zein kulturalak eskuratzen dituenean.

Historiak erakutsi digu, ordea, espainiar estatua ez dela herrialde demokratiko bat, ez duela herrion autodeterminazio eskubidea aintzat hartzen eta beraz, bere konstituzioak agintzen duen bezala, bere lurraldearen osotasuna bermatzeko dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu galdeketa ekiditeko. 1936an zein 78an sortu ziren erregimenak, biak ala biak urte luzeko biolentzian oinarritu direnak, garaile eta garaituen logikan eraikiak, ez dute inondik inora ere herrion burujabetza onartuko. Beraz, hauek gainditu gabe, ezinezkoa izango da autodeterminazio prosezua bururaino eramatea.

Horregatik, da garrantzitsua desobeditzea. Zapaltzaileek eraikitako arkitektura legal, politiko, ekonomiko eta militarra gainditu gabe, ezin izango da herria autodeterminatu. Hausturak borrokarako determinazioa exijitzen du eta herria horretarako prestatu gabe, zaila izango da prosezua bururaino eramatea. Independentziak, haustura exijitzen du eta hausturak desobedientzia.

Askapenatik, Herrialde Katalanek bizi duten momentu historiko honen garrantziaz jabetuta, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu prozesu independentista bururaino eraman nahi duten indar guzti horiei. Eta nola ez, desobeditzeko prest zaudeten milaka eta milaka lagunei. Zuekin gaude! Zentzu horretan, Herrialde Katalanen askatasunaren bidean momentu historiko honek duen garrantziaz jakitun, dei egin nahi diegu euskal internazionalista guztiei Herrialde Katalanei elkartasuna adierazi diezaioten. Herriak astinduz, elkartasuna emanez, haiekin gaudela senti dezaten.

Per canviar-ho tot,
desobedientziaz, herriok burujabe!

Herrialde Katalanak aurrera!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal