lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/06/2023

Jazarpen juridiko administratiboa

ASKE
Jazarpen administratibo eta judiziala kontrol zuzeneko jazarpen forma da

Jazarpen administratibo eta judiziala kontrol zuzeneko jazarpen forma da. Burgesiak inposatutako eta beren interesei erantzuten dieten marko juridikoaz eta honen aplikazioaz arduratzen diren instituzioez osatuta dago, horien artean, epaitegiak eta espetxeak Instituzio hauek apli katzen dituzten kode legalen xedea da burgesiaren pribilepoet eustea, gobernuaren aurka aritzea delitu edota krimen bilakatuz eta zigorra disuasio elementu gisa baliatuz. Logika oso erraza da legea urratuz gero, kartzelara joango zara.

Aintzakotzat hartu behar da klase bakoitzak bere interesen araberakoak diren eta eurek sortutako arauen arabera zigortzen duela, hau da, legislazioa klase interesen arabera eraikia dago. Egungo sistema penalaren arabera, denbora da zigorrak neurtzeko aplikatzen den unitatea. Era horretan, instituzio judizialek eta legediek sarekadak eta tortura era sistematikoan gauzatzea ahalbidetzen dute, jazarpenari babesa emanez eta askatasuna ukatuz. Era horretan uler daiteke bakarrik, estatuak era sistematikoan baliatzen dituen eta legediaren urraketa suposatzen duten jazarpen praktiken aurrean, instituzio judizialek mantentzen duten isiltasuna eta askotan lankidetza. Aurretik aipatu bezala, argi izan behar da etsaiarengandik ezin dela bidezko traturik espero, euren egia ez baita gurea.

Izaera penaleko zigorrez aparte, gizartea arautu eta praktika politiko ezberdinak zigortzeko eta oztopatzeko izaera administratiboko balio ekonomikoan neurtzen diren zigorrak ere badaude. mugimendu politikoak ekonomikoki itotzera edota beharrezkoak zaizkien diru-iturriak xahutzera bideratuta daudenak. Gaur egun, isunen bitarteko zigorra bilakatu da kaleko aktibismoa jazartzeko tresna nagusia Mozal legearen bitartez. Isunek langileriaren erantzun apalagoa eragiteaz gain, militanteak anulatzeko orduan izan duten eraginkortasuna agerikoa da. Horren erakusgarri argiena da etsaiak isunak sistematikoki baliatzearen eskutik eman den isun kopuruaren gora kada.

Bestalde, espetxea disidentzia politikoa eta indarrean dagoen sistemarekin bat egiten ez dutenak zigortzera bideratutako tresna da, hauek fisikoki nahiz psikologikoki suntsitzea duena helburu. Zigorrera bideratutako instituzio totala dugu espetxea. Instituzio totala da, bertan pertsona talde batek egoera berdinean gizartetik denbora tarte garrantzitsuan isolatuta giltzaperatzea eta egunerokotasuna partekatzen dituztelako. Jazarpen penitentziarioa judizialaren baitan kokatzen da, bertara bideratzen baitira legearen aurka aritzen diren elementuak. Espetxeak bertan preso daudenen artean hiru printzipio sustatzen ditu:

• Diziplina • Obedientzia • Tentsioa

Espetxearen helburua da, askatasunaren ukapenaren bitartez, preso dauden borrokalariak neutralizatzea. atxikitzea eta ikusezin bilakatzea. Hori dela eta, estatuentzat arriskutsuak diren elementuak zokoratzeko lekua da, hauen isolamendua lortzeko eta, era berean, kanpoko munduarekin apurtzerakoan euren arroztasuna sustatzeko. Are gehiago, espetxea estatuek militante politikoen eta langile klasearen aurka baliatzen duten biolentziaren jarraipena da. Izan ere, espetxeratzearen esperientzia bera biolentoa da, presoa bere familiarengandik eta mundutik aldentzea dakarren heinean eta denbora milimetrora neurtuta dagoen leku batean bizitzera behartuta dagoen heinean, bere bizitzaren jabe izateari uzten dion bitartean.

Era berean, etsaia aurrez aurre topatzen dute preso politikoek, hauengatik kontrolatuak direlarik hauek presoaren bizitzaren gaineko erabateko boterea duten heinean. Hori dela eta, ez da harritzekoa espetxea egungo estatu modernoen kontrol sozialerako mekanismoen baitan kokatuta egotea. Horrela, espetxeak klase burgesaren estrategian paper garrantzitsua betetzen du, orden soziala mantendu eta biolentziaren monopolioa betikotze aldera sinbolikoki eta materialki estatuaren boterearen agiria delarik. Izan ere, funtzio eredugarri garrantzitsua betetzen du jazarpenari dagokionez, gizartearen imajinario kolektiboa baldintzatzea eta zigorraren kontzeptuaren bitartez elkartasuna moztea lortzen duenez gero. Ildo horretabk, espetxeek presoen gaineko informazioaren erabateko kontrola izatea lortzen dute, haren egoera ezkutatu edota ikusezin bilakatzeko galtasuna edukitzeko punturaino. Beraz, ez da harritzekoa espetxe formak bere ustezko intentzionalitateari, hau da, birgizarteratzeari dagokionez porrota izan arren, langile klasearen mehatxu tresna gisa mantendu izana.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal