lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/05/2025

Juan Ignazio Erdozia Larraza "Axio" eusko gudariaren omenez jarri zuten oroitarria erasotu dute

La Haine - Euskal Herria
Faxistek Espainiako bandera bat utzi dute oroitarrian.

JARDUN Koordinadorak sare sozialen bidez salatu duenez, Ignazio Erdozia Larraza "Axio", eusko gudariaren omenez, Lizarrustin, jarri zuten oroitarriak, berriro ere eraso faxista jasan du.

1978. urtean poliziak Iruñean egin ziren atxiloketa batzuen ondorioz, Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes Juan Ignazio Erdozia Larrrazak. Urte bat klandestinitatean eman ondoren, 1979ko lastailean Donostian indar errpresiboekin tiroketa izan zen eta zauritu egin zen etxarriarra. Kideek eraman zuten baina ondoren hil zen eta Lizarrustin utzi zuten.

Duela urte batzuk, JARDUN koordinakundeak oroitarri bat jarri zuen haren omenez eta urtero omenaldi bat antolatzen du bere erailketaren urteurrenarean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal