lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 05/01/2016

CUP-en irakaspenak. Endavant CUP!!!

Gabi Basañez
Mas ez apoiatzeko CUPen erabakiari buruz Euskal Herrian irakurri ditudan idatzi gehienetan injerentzi interesatua somatu izan dut.

Mas ez apoiatzeko CUPen erabakiari buruz Euskal Herrian irakurri ditudan idatzi gehienetan injerentzi interesatua somatu izan dut. Prozesu independentista hondoratu dutela, bere buruaren beste egin dutela, izquierdismoz jokatu dutela, ez direla altuara egon…..

Ez dut batere konpartitzen eritzi horiek, eta gutxiengoan nagoela jakin arren, iruditzen zait batetik mass mediek geroz eta inpaktu gehiago dutela EHn “sortzen” den eritzian, eta bestetik EHn jan ditugun errotarriek pisu handia egiten dutela gure hitzetan.

Gainera uste dut erabaki zail, beharrezko zein interesgarria dela sozialismoa eta independentzia defendatzen dugunontzat.

LEHEN IRAKASPENA: GURE ATZERAPAUSUEN BETAURREKOEKIN BESTEAK IKUSTEA EGOERA DESITXURATZEA DA

Izan ere Esker Abertzalekook giltza izan genuenean, bertoko burgesiaren orduko ordezkarririk gorena,Ibarretxe , inbestitu genuen eta Madrilera bialtzea erabaki genuen, bere lidergoa indartuz.. Mila bider erreferenduma egingo zuela hitz eman zuen arren, Ibarretxek ez zuen egin inolako erreferendumik ez legal, ez ilegalik. Dena engaino handi bat izan zen, porrot itzela. Mugimendu horiek Ezker Abertzaletik independentziaren alde izango zirelakoan egin bagenituen ere, hamar urteren bueltan ez dut onura ikusten. Eta ikusten dut autokritikarako gaitasun gutxi. Segitzen dugu amesten euskal eskumarekin bat egitea, jada bizkarra eman digunean argiki. Eta ezintasun itzela dugu erabakitzearen aldeko erreferenduma aldarrikatzen duten ezkerrekin adostasunak bilatzeko. Bai, Ezker Abertzalearen eritziz duela 4 urte azukre koxkor baten modura desagertuko ziren haietaz ari naiz; bai, gure harridurarako, azken hauteskudeen irabazleak direnak Hego Euskal Herrian.

Kuriosoa da Euskal Herriko egunkarietan zaila dela CUPek berak bere erabakia azaltzeko erabili duen arrazoiketa bere osotasunean topatu, Kuriosoa dela hiru hilabetetan ez dela EHtik nozitu preziorik Junts pel Si-ri bere kandidatua alda zezan (gaur Urizarrek egin duen bezala). Kuriosoa berriz, ugariak izan direla CUPeri keinuak MAS izendatu zezan. Kuriosoa da ikustea titularretan CUP errudun agertzeko hartu den estiloa.

Neure konklusioa da, gutxik irakurritu dugula CUPek, Endavantek eta Poble Lliurek argitaratu dituzten dokumentuak, eta gure atzerapausuen betaurrekoekin guretzat ona omen dena ezarri nahi diegula beste herrietako indar borrokalariei. Geroz eta munduaren zilborrago gara.

BIGARREN IRAKASPENA: INDEPENDENTZIA EZKERRETIK DATOR

Badakizue? Zenbait udalerri katalan CUP eta Podemos- edo antzekoen- adostasuna dela medio euren eskutan daude. Horra beste irakaspen bat: ezkerrera begiratzeko garaiak dira.

Atzo bertan EHBILDUko Urizarrek esaten zuen ezgenuela inolako arazorik izango tesitura berean Urkullu izendatzeko. Zoritxarrez, entzun eta esan arren, ez dugu sinistu nahi PNV-k jada erabaki duela, eta autonomi forala nahi duela, Espainia nahi duela. Ez dugu onartu nahi, jada Gure Eskuk biderik ez duela. Fronte Nazionalaren estrategiak ez duela oinarririk Horregatik, ezinezkoa egiten zaigu CUPen aukeraren arrazoietako bat ulertzea: independentzia ezkerretik dator.

HIRUGARREN IRAKASPENA: SOZIALISMORUNTZ DOAN INDEPENDENTZIA BULTZATU

Txabi Etxebarrietak esan omen zuen independentzia eta sozialismoa txanpo bereko ifrentzu eta aurkia zirela, eta urte Batzuk gerorago, antza, Etxabe “handie”k ezeztatu. Baliteke CUPen erabaki prozesuaN ere, bere baitan, ezker independentista guztietan errekurrentea izan den eztabaida horretan, lehen ikuspegiaren aldera egitea: auzoetako, herrietako , nazional mailako borroka praktikoetan oinarririk ez duen independentzia prozesuek ez doaz sozialismoruntz. Zaila egiten zaigu esker abertzalekooi hori ulertzea, izan ere aspaldi onartu dugulako lehen independentzia behar dugula, nahiz eta transnazionalena izan; gero etorriko dela sozialismoa, badakizue, kontraesan printzipala eta sekundarioarena; hori, nahiz eta jakin gure elikadura dependentzia %96koa dela, eta beraz nahikoa litekela garraioa bi astez gelditu goseak tragata egon gintezen. Independentzia???

CUPen erabakiaren beste irakaspenetako bat izan daiteke korruptoen lidergopean datorren independentzia bat ez dela sozialismozaleentzako ona, desiragarria; ez eta “praktikoa” ere.

LAUGAREN IRAKASPENA: HOBE LIDERGOAN DESOBEDIENTZIARAKO PREST EGON DAITEKEEN SOZIALDEMOKRAZIA, BURGESI KORRUPTOA BAINO

Berriz, agian sozialdemokraziak prozesua lideratzea balitekeela aukera hobea, aukera hori esistitzen denean, burgesia korruptoak berak lideratzea baino. Izan ere, hainbat boto joerari buruzko inkestek omen diote ERC izango dela hauteskundeak aurreratzearen lehen onuraduna, Masek ordezkatzen duen sektorearen ahultzea ekar dezakeen bitartean. Hori egokiera interesgarriago eta sinesgarriagoa izan daiteke espainol errepresioari aurre egin ahal izateko, Ibarretxek bezala erreferenduma prometitu baino egikaritu ez duen Masen gobernua baino. CUPek argi dauka independentzi bideak estatuarekin enfrentamendua ekarriko duela, eta beraz, prestatu behar du desobedientzia garatu dezakeen aukerarik onena.

BOSGARREN IRAKASPENA: HITZ EMAN ETA BETETZEA DAGOKIGU EZKERREKOOI

Kataluniako independentzia ez zen 27an hasi eta ez da amaitu CUPen erabakiarekin. Hauteskundeen aurretik argi eta garbi esan zuten CUPek ez zutela Mas inbestituko. Bere botanteek hori jakin izan dute atzo dimititzen zuen Angel Baños-en ahotik, hauteskundeen aurretik: “decimos no a Mas en todas las declinaciones posibles” eta ostean, 28an bertan: “ entre las lineas rojas que planteamos, una es que no vamos a trabajar con gente que haya participado en los recortes y en la corrupción”. Beraz, CUP botatzen zuena bazekien zer egin behar zuten.

Eta neure eritziz, esandakoa betetzea da berriro edozein ezkerrak, independentista edo ez, berreskuratu behar duen lehen galdutako balorea.

Usterik ere une zaila zabaltzen dela barne kohesioa mantentzeko, ez dut dudarik irakaspenak emateko gaitasuna duen indar politiko honek etorkizun luze, oparo eta borrokalaria duela.

Eskerrik asko irakutsiagatik eta ENDAVANT CUP!!!
Hamaika herri egon arren borroka bakarra dugulako: askatasuna.

 

Gabi Basañez, Askapenako kide eta auziperatua.


 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal