lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fW1k

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

09/01/2021 :: Nafarroa

Crean Haize Berriak, Coordinadora de afectad@s por 5 proyectos de eólicas promovidos por Sacyr

x Haize berriak
Haize Berriak se presenta como coordinadora de las plataformas de varios municipios, afectados por 5 proyectos de parques eólicos promovidos por Sacyr

[Euskara]

Eguesibar, Esteribar, Ezkabarte, Xulapain, Lizoain-Arriasgoiti, Odieta eta Olaibarko bizilagunak lurraldearekin eta bertan bizi diren biztanleekin jasangarria izango den energia trantsizio baten alde batu dira

Haize Berriak Sacyr-ek sustatutako 5 parke eolikoen eraginpean dauden aipatutako herrietako plataformen koordinakunde gisa aurkeztu dute

 urtean zehar, Iruñerriko Iparraldean SACYR enpresak bost parke eoliko eraikitzeko proiektuak aurkeztu ziren, besteak beste. Orotara, 56 haize-sorgailu, bakoitzak 4 MWko potentzia elektrikoa duelarik.

 Harrez geroztik, herritar ugari antolatu dira eta proiektu hauekiko bere desadostasuna erakusteko ekintza ezberdinak egin dituzte: Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Landa Garapenerako Departamentuan ekarpenak aurkeztu, sinadura bilketak, informazio hitzaldiak edota informazio liburuxkak, besteak beste.

 Orain, beste aurrera pauso bat eman eta HAIZE BERRIAK Koordindakunde gisa batu dira, tokian-.tokiko esperientziak partekatu zein ekintza bateratuak sustatzeko asmoz. Koordinakundea aipatutako proiektuen aurka egoteko arrazoi nagusiak, zein egungo egoerari aurre egiteko alternatibak onetsiz aurkeztu da.

 Proiektu hauek ez onartzeko argudioen artean honako hauek nabarmentzen dira: habitaten galera, hauetako batzuk 92/46/EEE Zuzentarauak Europar Batasunerako intereseko habitat gisa izendatuak; faunarengan kalteak, desagertze aurriskuan izendatuak dauden bi espezie (miru gorria eta ugatza) eta hegazti zein kiropteroen migrazio ibilbideak nabarmenduz; paisaiaren gaineko inpaktua, sarbideak eta plataformak eraikitzeko egin behar diren lur mugimenduen, tentsio altuko lineen eta haize-sorgailuak jartzearen ondorio; kutsadura akustikoaren ondorioak osasunarengan; makroproiektu hauen jasangarritasun-eza energia eredu deszentralizatu, eraginkor eta demokratiko batetik urruntzen direnak eta baso-helduen suntsiketa, klima-aldaketarako borrokan ezinbestekoak diren karbono-hustutegiak, Klima Aldaketarako Adituen Gobernu Arteko Taldeak (IPCC) baieztatu bezala.

 Manifestuak klima aldaketa geldiarazteko energia berriztagarri, eraginkortasun eta energia kontsumoaren murrizketaren aldekoak direla baieztatzen du. Horretaz gain, autokontsumo indibidualean, kontsumo kolektiboan eta gertuko energia berriztagarrietan oinarritutako energia trantsizioa sustatzeko beharra azpimarratzen du. Bukatzeko, herriak bizirik jarraitzea bermatuko duen lurraldearen babesa eta tokiko ekonomia sustatzearen alde egiten du, tokiko erakundeek lurraldearen kudeaketaren inguruan hartzen dituzten erabakien errespetua aldarrikatuz.

Manifestua:

HAIZE BERRIAK PLATAFORMEN KOORDINAKUNDEAREN MANIFESTUA
HAIZE BERRIAK plataformen koordinakundeko kideok adierazi nahi dugu, Sacyr enpresak Iruñerriko iparralderako proiektatu dituen bost parke eolikoak eraikitzearen aurka gaudela. Hauek zehazki, Odieta, Xulapain, Ezkabarte, Olaibar, Anue, Eguesibar, Erro, Lizoain-Arriasgoiti eta Esteribar udalerrietan kokatzen dira. 56 haize-sorgailu hauetako bakoitzak, 4 MW-ko potentzia elektrikoa eta 195 metroko altuera du, eta eragin negatibo larria suposatzen dute eskualdean, honako arrazoi hauengatik:
1. Habitaten eta faunaren galera:
Parke eolikoak egiteko azpiegiturak egin behar dira, hala nola, 6 metroko zabalerako errepideak eta sarbide-pistak, 20 metroko diametroko hormigoizko zapatak eta goi-tentsioko lineak. Orohar, obra hauek eragin larria dute ingurumenean. Makroproiektu honen eraginpeko eremuek interes handiko habitatak hartzen dituzte, horietako batzuk 92/46/EEE Zuzentarauak Batasunaren interesekotzat jotzen dituenak. Habitat horietan flora autoktonoko espezieak daude, hala nola pagadi xerofiloak eta basofilo kantauriarrak edo zelai mesoxerofiloak. Halaber, basoko fauna, hemen dagoen biodibertsitatearen adierazlea da, eta, bereziki, galtzeko arriskuan dauden 2 espezie aurkitzen ditugu hemen: miru gorria eta ugatza. Harrapariek habia egiteko erabiltzen dituzten tontorretako harkaitzak, ingurumen-legeriak babestuta. Hegaztien eta kiropteroen migrazio-ibilbideen igarobidea dugu zonaldea, non haize-sorgailuen gurutzeen aurka talka egiteagatik heriotza duten zain. Gainera, kutsadura akustikoak komunikazio-zailtasunak eragiten ditu animalien artean, eta haien bizi-zikloa garatzeko ezinbestekoak diren jarduerak baldintzatzen ditu,hala nola, ehiza (adibidez, gaueko harraparien kasuan), eta horrek kalte egiten die gure haranetan dauden espezieen egungo ugalketari eta banaketari.
2. Paisaian eta osasunean duen eragina:
195 metroko altuera duten haize-sorgailuek eta hauekin lotutako azpiegiturek paisaia-inpaktu handia eragiten dute despopulatzeko arrisku handia duten landa-eremuetako haranetan. Hauetan, natura eta ingurunea dira, hain zuzen, turismorako zein herriak bizileku bihurtzeko erakargarritasun nagusia.
Hurbil dauden herrietan, inpaktu akustiko handia eta ibilgailuen eta makina astunen etengabeko trafikoa aurreikusten da, bai eraikuntza-fasean, bai mantentze-fasean. Horrek, eragozpenak ekarriko dizkie bai bizilagunei eta baita bisitariei ere. Gainera, ibilgailuak eta makinak gaur egun zirkulazio hori debekatuta duten lekuetan sartuko dira. Honek guztiak RENA-n (Nafarroako Naturguneen Sarea) Paisaia Babestu gisa katalogatutako espazioei eragingo die ezinbestean.
Haize-sorgailuetatik hurbil dauden herri hauetan, argi kutsaduraz eta kliskada etengabeaz edo itzal distiratsuaz gain, inpaktu akustikoak osasun arazoak ekar ditzake: zaratak eragindako estresa eta loaren kalitatea galtzea eta abar.
Osasunarekin lotura handia duten ekosistema hauetan, basoek eta landare-formazioek karbono-hustutegi gisa jarduten dute, klima-aldaketaren aurka lan eginez.
Gure mendi eta basoetan oso garrantzitsua da aisialdirako egiten dugun hauen erabilera. Bertan oinez zein txirrindulaz egiteko ibilbideak ditugu, ingurune natural, isil, baketsu eta ederraz gozatzeko. Proiektu horiek, beraz, Iruñerriko Azpiegitura Berdearen Estrategiari eragingo liekete; izan ere, Europa eta Nafarroako Gobernua estrategia hori bultzatzen ari dira, eta estrategia horrek naturak ematen dituen onurak edo "zerbitzu ekosistemikoak" aitortzen eta balioesten ditu.
3. Ez da jasangarria
Makroproiektu hau ez dator bat Europar Batasunak ezarritako jarraibideekin zeinak trantsizio energetikorako Nafarroako Energia Planean jasota dauden. Nafarroako Energia Planak energia-ekoizpeneko sistema deszentralizatuak eta banatuak sustatzen ditu, ekoizpen eta kontsumo-zentroen arteko distantzia murrizteko helburuarekin, ingurumen-inpaktua murriztuz, eraginkortasuna handituz eta energia demokratizatuz. Ondorioz, makroproiektu hau zaharkituta eta iraungita dagoen energia-eredu batean oinarritzen da.
Gainera, karbono-hustutegiak sustatzea klima-aldaketaren aurkako borrokan jarduteko ardatzetako bat da. Zeregin horretan baso helduek ezinbesteko eginkizuna dute; eta baso hauek aipatutako proiektuen eraginpean egongo lirateke.
4. Toki-erakundeen autonomia
Proiektu hauen eraginpean dauden toki-erakunde, kontzeju eta udal askok proiektu horien aurka daudela adierazi dute. Gure ustez, kudeaketa zuzenena eta demokratikoena maila txikian egiten dena da. Arrazoi honengatik kontzejuen eta udalerrien erabakiak balioetsi eta errespetatu behar direla uste dugu, hauek bait dira komunalen kontserbazioa bermatzen dutenak.
Manifestu hau sinatzen dugunok energia garbi eta berriztagarrien alde gaude eta klima-aldaketaren ondorio negatiboak murrizteko bidean konpromiso irmoa dugu. Bide honetan, jakin badakigu ezinbestekoa dela kontsumoa murriztea, energia-eraginkortasuna hobetzea (energia-ekoizpeneko sistema deszentralizatuek funtsezko zeregina dute honetan) eta energia berriztagarriak ezartzea. Horretarako, gure planetako bizitzarekin lotura estua duen elektrifikazio iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu. Azken batean, egungo beharrak bermatuko dituzten elektrifikazio-proiektuen alde egiten dugu, betiere etorkizuneko belaunaldien beharrak arriskuan jarri gabe.
Horregatik guztiagatik, koordinakunde honetatik Sacyrren makroproiektuaren aurka gaude eta, aldi berean, trantsizio energetiko garbia bermatuko duten neurri hauek bultzatzen eta babesten ditugu:
1. Autokontsumo indibiduala, kolektiboa eta hurbilekoa
Europako Batzordeak 2016an aurkeztutako “Energia Garbia europar guztientzat” neurri-sortak komunitateei eta pertsonei aitortzen die beren energia sortzeko, biltegiratzeko, partekatzeko eta saltzeko eskubidea, herritarrek energian parte hartzeko duten ahalmen handia bultzatuz eta, honen ondorioz, gure ekonomiaren deskarbonizazioa bizkortuz.
Testuinguru horretan, autokontsumo partekatu eta hurbilaren alde egiten dugu, bizilagunen komunitateek beren elektrizitatea energia berriztagarriekin sortzeko aukera izan dezaten, lurralde bakoitzeko aniztasuna eta aberastasuna errespetatuz. Autokontsumo horrek klima-aldaketari eraginkortasunez aurre egitea ahalbidetzen du, bizitzarekiko errespetu estua bultzatzen du, belaunaldiz belaunaldi, eta energia biltegiratzeko aukera errazten du.
2. Energia berriztagarrien komunitateak
Energia berriztagarrien komunitateak (mikro sareak) sortzen laguntzea, energia sortzeko eta partekatzeko. Modu horizontal eta solidarioan kudeatu eta parte hartzeko aukera ematen duten eta herritarren esku dauden proiektuak bultzatea, energiaren sorkuntza eta hornidura menderatzen duten bost banaketa-enpresa handietatik independenteak izango direnak: Endesa, Iberdrola, Naturgy, Viesgo E.ON eta EDP.
3. Habitatak, ingurumen-ondarea eta tokiko ekonomia defendatzeko konpromisoa.
Gure bailarak, gure herriak eta ekonomiaren zein gizartearen garapen jasangarria bultzatu eta defendatzea. Lehen sektoreko jardueren alde apustu egitea (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza), lurrarekin, ohiturekin eta ondare material eta immaterialarekin gertu eta errotuta bizitzea ahalbidetuko duena. Lurralde biziak defendatzea, tokiko ekonomiako ekimenen garapena bultzatuko dutenak; gure planetan, gure lurraldean, eta bertako paisaian ondorio konponezin larriak ekarriko dituzten makroproiektuek baldintzatuko ez dituzten lurralde biziak, alegia.
Nafarroan, 2021. urteko urtarrilaren 9an

 __________________________

[Castellano]

Vecinos y vecinas de Eguesibar, Esteribar, Ezkabarte, Juslapeña, Lizoain-Arriasgoiti, Odieta y Olaibar se unen a favor de una transición energética sostenible con el territorio y las personas que lo habitan

Haize Berriak se presenta como coordinadora de las plataformas de los citados municipios, afectados por 5 proyectos de parques eólicos promovidos por Sacyr

Durante el año 2020 se han presentado, entre otros, proyectos de construcción de cinco parques eólicos proyectados por la empresa SACYR para al norte de la Comarca de Pamplona. Estos proyectos engloban un total de 56 aerogeneradores de 4 MW de potencia eléctrica cada uno.

Desde entonces, numerosos vecinos y vecinas de los citados municipios se han organizado y han llevado a cabo actuaciones para mostrar su desacuerdo con estos proyectos: presentación de aportaciones al Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente del Gobierno de Navarra, recogida de firmas, charlas informativas o trípticos informativos, entre otras.

Ahora, han dado un paso más y se han unido en la Coordinadora HAIZE BERRIAK, con el fin de intercambiar las experiencias locales, así como de promover actuaciones conjuntas. La coordinadora se ha presentado suscribiendo un manifiesto que recoge los motivos principales por los que se oponen a los proyectos presentados, así como las alternativas por las que abogan.

Entre las razones para rechazar estos proyectos destacan: la pérdida de hábitats, algunos de ellos catalogados de interés comunitario por la Directiva 92/46/CEE; afecciones a la fauna, destacando dos especies catalogadas en peligro de extinción (Milano real y Quebrantahuesos) y las rutas migratorias de aves y quirópteros; el impacto paisajístico derivado de los desmontes en la construcción de pistas de acceso y plataformas, de las líneas de alta tensión y de los propios aerogeneradores; las consecuencias de la contaminación acústica sobre la salud; la insostenibilidad de macroproyectos que se alejan de un modelo energético descentralizado, eficiente y democrático y la destrucción de bosques maduros, sumideros de carbono imprescindibles en la lucha contra el cambio climático tal y como afirma el IPCC (Grupo Intergubernamental de Expertos sobre el Cambio Climático).

El manifiesto afirma que defienden las energías renovables, la eficiencia y la reducción del consumo energético como medidas para frenar el cambio climático. Insiste además, en la necesidad de promover una transición energética basada en el autoconsumo individual, colectivo y de proximidad de energías renovables. Finaliza abogando por la protección del territorio y fomento la economía local que garantice que los pueblos sigan vivos, sin obviar el respeto a las decisiones de las entidades locales en la gestión del territorio.

Manifiesto:

MANIFIESTO DE LA COORDINADORA DE PLATAFORMAS HAIZE BERRIAK
Los vecinos y vecinas asociadas a la coordinadora de plataformas HAIZE BERRIAK ponemos de manifiesto nuestra oposición a la construcción de los cinco parques eólicos proyectados por la empresa SACYR para al norte de la Comarca de Pamplona; en concreto, en los términos municipales de Odieta, Juslapeña, Ezkabarte, Olaibar, Anue, Valle de Egüés-Eguesibar, Valle de Erro, Lizoain-Arriasgoiti y Esteribar. Estos 56 aerogeneradores de 4 MW de potencia eléctrica cada uno y 195 metros de altura suponen un grave impacto negativo en la zona por los siguientes motivos:
1. Pérdida de hábitats y de fauna:
La ejecución de los parques eólicos trae consigo la ejecución de infraestructuras como las carreteras y pistas de acceso de 6 metros de anchura, zapatas de hormigón de 20 metros de diámetro y líneas de alta tensión. En su conjunto, estas obras tienen un grave impacto ambiental. Las áreas afectadas por este macroproyecto integran hábitats de interés elevado, algunos de ellos catalogados de interés comunitario por la Directiva 92/46/CEE. Estos hábitats albergan especies de flora autóctona como, por ejemplo, los hayedos xerófilos y basófilos cantábricos o praderas mesoxerófilas. También albergan una biodiversidad que destaca por la fauna forestal, y en especial, por 2 especies declaradas en peligro de extinción: el milano real y el quebrantahuesos. Nos encontramos con roquedos en las cumbres donde anidan rapaces protegidas por la legislación ambiental. Zona de paso de rutas migratorias de aves y quirópteros donde les espera la muerte por colisión contra las aspas de los aerogeneradores. Además, la contaminación acústica provoca dificultades de comunicación entre los individuos y condiciona actividades imprescindibles para el desarrollo de su ciclo vital como la caza (por ejemplo, las rapaces nocturnas), afectando así negativamente a la reproducción de las especies presentes y a su distribución actual por nuestros valles.
2. Impacto paisajístico y en la salud:
Los aerogeneradores -de 195 metros de altura- y las infraestructuras asociadas provocan un impacto paisajístico enorme en valles de zonas rurales con un elevado riesgo de despoblamiento, donde la naturaleza y el entorno es el principal atractivo turístico y residencial.
En las poblaciones muy próximas se prevé un fuerte impacto acústico y tráfico continuo de vehículos y de maquinaria pesada, tanto en fase de construcción como en la de mantenimiento, que supondrá molestias tanto para el vecindario como para sus visitantes. Además, se introduciría el tráfico por lugares donde hoy en día está prohibida esa circulación. Todo ello afectará irremediablemente a espacios catalogados en RENA (Red de Espacios Naturales de Navarra) como Paisajes Protegidos.
En estas poblaciones próximas a los aerogeneradores, además de la contaminación lumínica y el parpadeo constante o sombra titilante, el impacto acústico puede derivar en problemas de salud, tales como estrés por el ruido y pérdida de calidad del sueño.
En estos ecosistemas, muy ligados a la salud, los bosques y las formaciones vegetales actúan como sumideros de carbono trabajando contra el cambio climático.
En nuestros montes y bosques cobra importancia su uso recreativo, con paseos peatonales y ciclables en entornos naturales, silenciosos, pacíficos y de gran belleza. Estos proyectos afectarían por tanto a la Estrategia de Infraestructura Verde de la Comarca de Pamplona, que desde Europa y el Gobierno de Navarra se viene impulsando, la cual reconoce y pone en valor los beneficios o “servicios ecosistémicos” que aporta la naturaleza.
3. No es sostenible
Este macroproyecto queda al margen de las directrices actuales marcadas desde la Unión Europea e incluidas en el Plan Energético de Navarra para la transición energética. Dicho plan fomenta sistemas descentralizados y distribuidos de producción energética para reducir la distancia entre centros de producción y de consumo, disminuyendo así el impacto ambiental, aumentando la eficiencia y democratizando la energía. En consecuencia, el planteamiento de este macroproyecto representa un modelo energético desfasado y caduco.
Además, uno de los ejes de actuación en la lucha contra el cambio climático, es el fomento de los sumideros de carbono. En este sentido, los bosques maduros juegan un papel imprescindible; bosques que se verían afectados por los proyectos citados anteriormente.
4. Autonomía de las entidades locales
Muchas de las entidades locales, concejos y ayuntamientos afectadas por estos proyectos han manifestado su rechazo a los mismos. Consideramos que la gestión más directa y democrática es la que se desarrolla a pequeña escala, razón por la que creemos que hay que poner en valor y respetar las decisiones de los concejos y municipios, garantes de la conservación de los comunales.
Quienes firmamos este manifiesto estamos a favor de las energías limpias y renovables y del compromiso efectivo para reducir los efectos negativos del cambio climático, sabedores de que pasa inexorablemente por una reducción del consumo, por la mejora de la eficiencia energética (en lo que juega un papel fundamental los sistemas descentralizados de producción energética) y por la implantación de energías renovables. Para ello, apostamos por una electrificación sostenible que esté estrechamente vinculada a la vida de nuestro planeta. En definitiva, apostamos por unos proyectos de electrificación que aseguren las necesidades del presente sin comprometer las necesidades de las futuras generaciones.
Por todo ello, desde esta coordinadora nos oponemos al macroproyecto de SACYR y al mismo tiempo impulsamos y apoyamos las siguientes medidas para garantizar una transición energética limpia:
1. Autoconsumo individual, colectivo y de proximidad
El paquete de medidas “Energía Limpia para todos los europeos” presentado por la Comisión Europea en 2016, reconoce a comunidades y personas el derecho a generar, almacenar, compartir y vender su propia energía para desarrollar el enorme potencial de la participación ciudadana en la energía y acelerar así la descarbonización de nuestra economía.
En este contexto abogamos por un autoconsumo compartido y de proximidad que permita a las comunidades de vecinos y vecinas producir su propia electricidad con energías renovables, respetando la diversidad y la riqueza de cada territorio. Dicho autoconsumo permite combatir de manera efectiva el cambio climático, impulsa el respeto estrecho a la vida de generación a generación y favorece la posibilidad de almacenamiento de energía.
2. Comunidades de energías renovables
Facilitar la creación de comunidades de energías renovables (microredes) con el objeto de generar y compartir energía. Proyectos en manos de los vecinos y vecinas que permitan gestionar y participar de forma horizontal y solidaria, independientes de las cinco grandes empresas de distribución que dominan la generación y suministro de la energía: Endesa, Iberdrola, Naturgy, Viesgo E.ON y EDP.
3. Compromiso en defensa de los hábitats, el patrimonio ambiental y la economía local.
Impulsar y defender nuestros valles, nuestros pueblos y el desarrollo sostenible de la economía y de la sociedad. Apostar por una actividad primaria (agrícola, ganadera y forestal) que permita vivir de forma estrecha y arraigada con la tierra, las costumbres y el patrimonio material e inmaterial. Defender unos territorios vivos que impulsen el desarrollo de iniciativas de economía local y que no se vean condicionados por la invasión de macroproyectos con efectos negativos en el territorio y que conlleven graves efectos irreversibles en la tierra que habitamos y en su paisaje.
En Navarra, a 9 de enero de 2021

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fW1k

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal