lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fI51

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

31/08/2017 :: Nafarroa

[Eusk/Cast] Desobedientziaz Gaztetxea eraiki!

x Berberpiztu
La Asamblea por un Gaztetxe en Alde Zaharra hemos llegado a la conclusión de que la vía legal abierta con el Ayuntamiento no nos sirve para construir un espacio autogestionado

[Euskara]

2015eko Maiatzean, Iruñearen historia garaikideko jazoerarik garrantzitsuenetakoa bizi genuen. Herri Mugimenduaren lanari esker bereziki, eskuinak instituzioen parte handi baten kontrola galdu zuen. Bide berriak eraikiko lituzkeen politiken aldeko hautua egin zen. Gertakariek ilusioa barreiatu zuten Iruñeako jendartearen gehienagoarengan. UPN-ren faxismoaren aurka borrokatu eta eginiko erresistentziaren ondoren, behingoagatik, erregimen behera zetorren. Alde Zaharreko Gaztetxearen aldeko ekimenean parte hartu dugunok ere gertakari hauen partaide izan eta ilusioarekin bizitu genituen. Ahal bezain laister, eskualde mailako hainbat kolektibotako norbanakoak biltzen hasi ginen Iruñerria Gaztetxez zipriztintzeko xedeaz.

Aldarrikapenez, eragiteaz eta hainbat hilabetetako lan gartsuaren ondoren, lortu genuen. 10 urteren ostean lehen aldiz, Iruñeak Gaztetxea zuen. 2015eko abenduak 5ean, 600 pertsonen artean Nafarroako Gobernuaren propietate abandonatua okupatu genuen, herriarentzat irekia izango den Gaztetxea eraiki aldera. Okupatzea erabaki genuen, ezen eta aldaketa instituzionala lehenetsita ere, argi genuen erregimenaren indarrak bizirik zirauten bitartean bultzaka jarraitzearen beharra genuela. Hala ere, konfidantza handia eskaini genion indar eraldatzaile eta ezkerrekoek politika birbideratzearen aukerari. Horregatik, okupatuta ere, instituzioekin elkarrizketatzearen alde apustu egin genuen espazioaren lagapena adostu ahal zitekelakoan.

Elkarrizketa prozesua bitarte, gutxika gutxika ulertu genuen klase politikoaren jokabide zinikoa. Eta nolanahi ere, espazioa jazten eta eraikitzen jardun genuen dozenaka ekimenekin astero: hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak, denetariko asanbladak. Dozenaka kolektibo parte hartu zuten Gaztetxean. Hilabete eskasetan, Iruñeak merezi duen zinezko aldaketa politiko eta sozialean sakontzea xede zuen (eta duen) kontrabotere proiektu herrikoia eraikitzen hasi ginen instituzioetatik haratago. Eraikin hil hartatik jaiotako biziak erregimenaren (eta ez hain erregimenaren) indarrak asaldatu zituen baina. Eskuinak, Kapitala eta Estatua Gaztetxearen aurkako jazarpenari ekin zioten. Ondorioz, Geroa Baik hasiera eman zion gu espaziotik kanporatzeko prozedurari.

Hustutze mehatxupean (16 pertsonaren identifikazioa barne) eta Udaletxearekin elkarrizketa bidea irekita genuelarik, Gaztetxeko Asanbladak, proiektuaren norabidea betirako baldintzatuko duen erabakia hartu zuen: Udaletxeak eskainitako espazioari baiezkoa eman genion. Bi izan ziren proposamena onartzearen arrazoiak: alde batetik, zeren eskainitako eraikin berriaren ezaugarri fisikoak hobeak ziren Gaztetxearen proiektuarentzat, eta bestetik, zeren “aldaketarekin” arduratsu jokatu behar genuenaz ulerturik, ez geniolako tentsio kaltegarririk sortu nahi honeri.

Proposamena onartu eta berehala ekin genion lanari. Iruñeako Udaletxearekin sarritan bildu ginen espazioaren gestioa, eraikin barnean egin beharreko egokitze lanak eta lagapen kontratuaren nondik norakoak adostearren. Hilabete andana bilera luzetik luzera pasa ostean, konturatzen ginen zein neketsua eta zaila den instituzioen bidea. Guk eginiko proposamenak (kontratuak, lan planoak, etabar) Udaletxeak banan banan gaitzetsi zituen. Egoera honen aurrean, epeen galera, burokraziak sortutako nekadura eta Gaztetxe proiektuaren iraunkortasunaz kezkatuta ginelarik, ultimatuma jakinarazi genien: Ekainak 18an eraikin barnean izango ginela. Berriz ere, eragindako presioak etekinak ekarri zituen bueltan. Ekainak 17an eraikinaren giltzak gure esku ipini zituzten,  gure nahien aurkako kontratua onarraraziz ordea. Bi aukera genituen, kontratua sinatu eta gerora hobetu, edota Udaletxearen eraikina okupatu. Gure erabakia argia izan zen zentzu honetan: elkarrizketaren aldeko apustua egin genuen berriro.

Eraikinean sartu eta hurrengo egunetara, ospatu genuen Gaztetxearen estreinua. Instituzioari espazioa kendu eta autogestioaren bidetik eraldatzeak, ospakizuna merezi duen garaipen herrikoiaren kutsua iradoki zigun. Gerora, Auzoko eta Iruñerria osoko ehundaka gazte urbildu ziren auzolan, asanblada eta antolatutako ekimenetara. Baina mugimendu, aberastasun eta errebeldia honen guztiaren aurrean, eskubi asaldatua agertu zen berriz ere. Euskal eskuinak ere (gatazka askotan espainiar eskuinaren argudiaketen partaide bihurtzen den horrek) kriminalizazio kanpainarekin bat egin zuen. Hartaz, baimenik gabe ekindako egokitzapen lanak aitzaki, aldaketaren blokean hausturak agertu ziren. Ondorioz, Gaztetxearen hustutzea agindu eta honekin batera, auzoko ehun sozialean sustraitzen hasia zen kontrabotere proiektua deuseztatu zuten. Gaztetxearen iraupen laburra dela eta, honek ez zuen betarik izan nahi ahal guztia esan eta egiteko. Proiektua eta asanbladaren gogoa bereziki erabat gainbeheran kausitu ziren. Gaztetxearen hustutzeaz haratago, helarazitako mezua argia eta suntsitzailea izan zen: sistemaren markotik at ez dagoela biderik.

Gertatutakoak gure hasierako tesiak berretsi zituen: instituzioak lege inposatuaren abagune estuak gainditzeko duen ezgaitasuna eta aldiberean, hauek botere herrikoiaz gaindikatzeko halabeharra. Hots, instituzioa eta status quo-a desobeditzeko beharra egoera bidegabeak gainditzearren. Boteredun klaseek haien inguruan eraiki dituzten arkitektura instituzional, judizial, ekonomiko eta ideologikoek haien interesak babestu eta iraunarazten dituzte sistematikoki. Hala nola, langile klasearen esplotazioa eta Euskal Herriko borondatearen jazarpena. Eta baldintza zehatzetan ere, espazio autogestionatuak eraikitzeko bide legala galaraztearekin, erregimena inpugnatu eta iraultzearen xedea ekiditen da. Azken batean, jaunaren etxea ezin baita jaunaren tresneriaz desegin.

Horregatik, Alde Zaharreko Gaztetxearen aldeko Asanbladak hartutako ondorioa zera da: Udaletxeak eskainitako bide legala ezgaia dela espazio autogestionatua eraikitzeko, aitzitik autogestionatzeko nahiak eta errebeldia mugatzeko besterik ez duela balio. Espazio liberatua da ase gaitzaken aukera bakarra. Erabaki honen zergatia ez da soilik epeen berandutzeagatik (hilabeteak mezurik jaso gabe), edota agindutakoa ez betetzeagatik, edota gestio, lan eta epe proposamen argirik egin ez digutelako. Erabateko garrantzia duen zergatia ordea, defendatzen ditugun baloreekin bat egingo duen irtenbidea eskaintzeko ezgaitasunean datza.

Egoera honen aurrean, Alde Zaharreko Gaztetxearen aldeko Asanbladak,  Iruñeako Udaletxearekin batera ekindako bide instituzionala amaitutzat ematea erabaki du. Aldez aurretik, prozesu honetan guztian lagundu eta aurrerantz bultzatu gaituzten guzti horiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Eskerrak eman nahi dizkiegu ere, proiekturik gabeko azken hilabeteotan asanblada ahalegin handiz bizirik mantendu duten kolektibo guztiei. Eskerrak eman ere, zinez proiektuan sinistu eta osotara eramateko ahal bezainbeste egin duten zinegotziei. Ezen argi utzi nahi dugu hau ez dela Gaztetxearen eta Udaletxearen arteko gatazka, baizik eta Autogestioaren eta Kapitalismoaren artekoa. Eta gatazka honetan, inposatutako bidegabekeria gainditzeko mobilizazioa eta desobedientzia besterik ezin dugula erabili. Hortaz, intsumisioaren eta desobedientziaren bidetik bagoaz, Auzoan Gaztetxea irabazteko bidean, Gazte eta Herri Mugimenduak izanik borroka honen erritmo eta mugak marrazten bakarrak.

Autogestioaz Herri boterea eraiki!

 [Castellano]

En Mayo de 2015 Iruñea vivió uno de los acontecimientos más importantes de los últimos años de su historia reciente. Gracias al trabajo realizado fundamentalmente por el Movimiento Popular se consiguió desalojar a la derecha de parte de sus instituciones para intentar desarrollar políticas que caminaran en otra dirección. Este hecho despertó una enorme ilusión entra la mayoría de vecinos de Iruñea, ya que después de años de lucha y resistencia contra el fascismo de UPN, por fin se empezaba a echar atrás al régimen. Las personas que después tomaríamos parte en la iniciativa del Gaztetxe de Alde Zaharra también fuimos participes de estos acontecimientos y los vivimos con especial ilusión. Así que sin mas demora empezamos a juntarnos diversas personas de distintos colectivos de la comarca con una idea en mente: volver a llenar Iruñerria de Gaztetxes.

Después de varios meses de intenso trabajo, de reivindicación y agitación, lo logramos. Por primera vez después de 10 años, Iruñea volvía a tener Gaztetxe. El 5 de Diciembre de 2015 600 personas okupamos un edificio abandonado propiedad del Gobierno de Navarra para transformarlo en un Gaztetxe abierto a todo el pueblo. Y decidimos okuparlo porque teníamos muy claro que aunque se hubiera producido un cambio institucional, las fuerzas del régimen seguían muy vivas y por lo tanto teníamos que seguir empujando. Ahora bien, también confiábamos en que las fuerzas progresistas y de izquierdas fueran a desarrollar políticas en otra dirección, por lo que al acto de okupación, le siguió una apuesta por el dialogo con las instituciones para acordar una cesión del espacio.

Mientras duraba el proceso de dialogo, donde poco a poco nos fuimos dando cuenta de cuan cínica puede llegar a ser la clase política, llenamos de vida el nuevo espacio: decenas y decenas de actividades llenaban los días de la semana, charlas, conciertos, talleres, infinitud de asambleas, decenas de colectivos que pasaban a hacer uso del Gaztetxe, etc. En pocos meses conseguimos empezar a vertebrar un proyecto de contrapoder popular cuya meta era (y sigue siendo) profundizar en el cambio político y social que Iruñea se merece, más allá de las instituciones. Y fue toda esa vida que brotó de un edificio muerto la que hizo saltar las alarmas de las fuerzas del régimen (y las de no tan régimen). Empezó la ofensiva de la derecha, el Capital y el Estado contra el proyecto del Gaztetxe. Resultado: Geroa Bai inicia un procedimiento para desalojarnos del espacio.

Bajo amenaza de desalojo (16 personas fueron identificadas) y con una vía de dialogo abierta con el Ayuntamiento de Iruñea, la Asamblea del Gaztetxe toma una importante decisión que marcará para siempre el devenir del proyecto: aceptamos una de las propuestas de espacio que nos ofrece el Ayuntamiento. Decidimos aceptar la propuesta por dos motivos principalmente: por un lado, porque el nuevo espacio que se nos ofrecía reunía mejores características físicas para desarrollar el proyecto del Gaztetxe, y por otro lado, porque entendíamos que debíamos jugar con responsabilidad y no generar tensiones que pudieran perjudicar al cambio. 

Una vez aceptada la propuesta nos ponemos manos a la obra y empezamos a realizar una serie de reuniones con el Ayuntamiento de Iruñea para acordar la gestión del espacio, las obras que eran necesarias realizar en su interior así como los detalles y aspectos del contrato de cesión. Tras varios meses de largas reuniones y tras ver como muchas de las propuestas que lanzábamos al Ayuntamiento eran rechazadas (contratos, propuestas de obras, etc) nos fuimos dando cuenta de cuan pantanoso era el terreno de las instituciones. Viendo el panorama, la demora de plazos, el cansancio que produce la burocracia y temiendo por la estabilidad del proyecto del Gaztetxe, pusimos un ultimátum: el 18 de Junio, entraremos al nuevo edificio. Nuevamente, la presión ejercida consiguió resultados y el 17 de Junio se nos facilitan las llaves, no sin antes firmar un contrato que en ningún caso era de nuestro agrado. La disyuntiva que se nos presentaba en ese instante era la de firmar para posteriormente mejorarlo o cambiarlo, o directamente okupar el edificio del Ayuntamiento. La decisión fue clara: apostamos una vez más por el diálogo.

Durante los días posteriores inauguramos el Gaztetxe por todo lo alto, ya que considerábamos que era una victoria popular el haber arrancado un espacio autogestionado a las instituciones y por lo tanto merecedora de una buena celebración. Los días que siguieron, centenares de jóvenes del barrio y de Iruñerria entera se acercaron para participar en los auzolanes, en las asambleas o en las actividades que organizamos. Y ante tanto movimiento, riqueza y rebeldía, una vez más la derecha puso el grito al cielo. Pero esta vez no estaban solos. La derecha vasca (donde coinciden muchas veces en su partidas de padel con la española) se sumaba al carro de la criminalización. Es así como  con la excusa de unas obras sin permiso realizadas en el interior del Gaztetxe, el bloque del cambio se fisura y se decreta el desalojo del Gaztetxe, destrozando un proyecto de contrapoder popular que empezaba a enraizar en el tejido social del barrio y que, debido al corto tiempo de vida, no tuvo tiempo a decir y hacer todo lo que pudo. El proyecto y sobretodo los ánimos de la asamblea del espacio quedaron completamente mermados, ya que el mensaje que se nos trasladó, más allá del desalojo físico del Gaztetxe era claro: fuera de los cauces del sistema no hay vía posible. Lección demoledora.

Todos estos acontecimientos no hicieron sino confirmar nuestras tesis iniciales: la incapacidad de las instituciones para superar los estrechos margenes de la ley impuesta y la necesidad de desbordarlas a nivel popular. O dicho de otra manera: la necesidad de desobedecer a las instituciones y al estatus quo como forma de superar situaciones de injusticia. Como no podía ser de otra manera, las clases dominantes han configurado una arquitectura institucional, judicial, económica e ideológica a su alrededor para asegurar y perpetuar sus intereses, que no son otros que la explotación de la clase trabajadora y el sometimiento de la voluntad de Euskal Herria. Y es precisamente esa arquitectura la que impide, en determinadas circunstancias, que la vía legal pueda ser usada como herramienta para construir espacios autogestionados cuyo uno de sus principales objetivos es precisamente impugnar el régimen y subvertirlo. Y es que, al fin y al cabo, no se puede desmontar la casa del amo con las herramientas del amo.

Es por ello que desde la Asamblea por un Gaztetxe en Alde Zaharra hemos llegado a la conclusión de que la actual vía legal abierta con el Ayuntamiento no nos sirve para construir un espacio autogestionado, sino al contrario, tan solo constriñe las ansias autogestionarias y de rebeldía que solo un espacio liberado puede ofrecer. No solo es cuestión de la demora de plazos (donde han sido meses los que hemos estado sin recibir noticia alguna), no solo es cuestión de que hayan faltado a la palabra una y otra vez, que no haya ninguna propuesta de gestión, ni de obras ni de plazos. Sino a que a todo ello debemos sumarle la incapacidad demostrada de ofrecer a este proyecto una solución acorde a los valores que defiende.

Ante esta situación, desde la Asamblea por un Gaztetxe en Alde Zaharra hemos tomado la decisión de dar por finalizada la vía institucional con el Ayuntamiento de Iruñea como herramienta para conseguir un espacio, no si antes agradecer a todas aquellas personas que a lo largo de este camino nos han ayudado y alentado a seguir adelante. Agradecer a todos aquellos colectivos que gracias a su esfuerzo han logrado mantener viva la asamblea durante estos oscuros meses de no-vida. Gracias también a aquellos concejales del Ayuntamiento que de verdad han creído en el proyecto y han hecho todo lo que estaba en su mano para que se materializara. Y es que queremos dejar una cosa muy clara: esto no se trata de un conflicto entre Gaztetxe-Ayuntamiento, sino de un conflicto entre Autogestión-Capitalismo. Y en ese conflicto solo cabe la movilización y la desobediencia a lo establecido como forma de superar las injusticias. Es por eso, que hemos optado por la vía de la insumisión y la desobediencia para conquistar un Gaztetxe para el barrio, donde sea el propio Movimiento Juvenil y Popular el que marque los ritmos y limites de esta lucha.

Autogestioaz Herri boterea eraiki!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fI51

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal