lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN8M

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

17/05/2019 :: Nafarroa

[Eusk/Cast] Manifiesto Nafarroa Bizirik Nahi Dugu 2019: propuestas para grupos políticos

x Sustrai Erakuntza
Hemos presentado una nueva versión del manifiesto “Nafarroa Bizirik Nahi Dugu“ que recoge los problemas mas graves existentes en el medio ambiente y territorio de Navarra

2019ko Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua: talde politikoendako proposamenak

es 17 maiatza 2019 - Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua

Nafarroa Bizirik Nahi Dugu” leloa duen manifestua aurkeztu dugu. Testuak Nafarroako ingurumenean eta lurraldean arazo larrien berri ematen du, eta talde politikoekbere gobernu programan sartzea nahi dugu. Manifestua hogeiren bat eragile ezberdinak sinatuta dago, bai ekologistak eta bai sindikatuak. Ondoren manifestuaren testu osoa (PDF formatuan ere) eta orain arte sinatu dutenen zerrenda. Manifesturen bertsio laburtuta ere jaitsi dezakezu PDF formatuan.

Nafarroa Bizirik Nahi Dugu

Duela 8 urte, 2011. urtean, hainbat erakundek dokumentu bat sinatu genuen aldarrikatzeko hainbat oinarri eta ardatz ingurumena, lurralde antolaketa eta garapen ekonomikoari heltzeko orduan. Bertan azaldutakoa abiapuntua zen egoeraren azterketa kritikoa egiteko, eta horrekin batera, etorkizunerako aldaketaren beharra aldarrikatzeko.

Geroxeago, 2017ko ekainean, berriz ere kalera atera ginen Nafarroako Gobernuak hartua zuen norabidea salatu, ingurumen-politikaren eta garapen sozioekonomikoaren aldaketa eskatu, eta premiazko alternatibak eta egiteko molde berriak galdegiteko, 2011an egin bezalaxe.

Gizadiak ezagutu duen krisialdi ekologikorik larrienaren aurrean gaude. Horrekin batera, krisi ekonomiko eta sozial gogorra jasaten ari gara. Lurrak ez ditu inoiz gaur egun pairatzen dituen presio negatiboak jaso izan: klima-aldaketa, natur-baliabideen agorpena, biodibertsitatearen galera, lurraren eta itsasoaren kutsatze larria. Are gehiago, zantzu guztien arabera, presio hauek gora egingo dute datozen urteetan, kudeaketa kapitalistaren eskutik. Etekinen harrapaketa itsuak natura suntsitu, bizi-baldintzak okerragotu, desberdintasunak areagotu eta zaintza-beharrak alboratu egiten ditu. Egia da kontzientzia ekologista indartu egin dela eta neurri batzuk hartzen hasiak direla. Hala ere, esfortzu hauek ez dira nahikoak gertatzen ari den hondamen sozioekologikoa geldiarazteko.

Nafarroa ez dago errealitate honetatik at. Azken urteotan, gurean ere bilakaera oso kezkagarria izan da. Abaguneari lotutako datu sozioekonomikoak gora-behera, bere horretan darrai ingurumenaren eta lurraldean egon eta bizitzeko moduen degradazioak:

Egitasmo urbanistikoen espekulazioa.Azpiegitura handien negozioa.Produkzio eta kontsumo-eredu konpultsiboa, multinazionalen onerako.Lurraldeen arteko desoreka. Landa eremuetako herrien txirotze eta despopulatze larria.Trantsizio ekologikoaren erabilkeria aberastasun soziala lapurtu eta enpresa handien eta multinazionalen poltsikoetan sartzeko, betiere, oinarrizko zerbitzu publikoen kaltetan.PSIS edo Udalen gaineko Plan Sektorialaren erabilera inposizio tresna gisa, gure udalerrien erabakitzeko gaitasuna ezereztatuz.Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun errealari etengabeko mespretxua, ingurumeneko plan eta proiektuetan genero-eraginaren txostenak baztertuz.

Herritarren argudio ekologiko eta sozialen arrazionaltasunaren aurrean, azken 8 urteotan, Nafarroako Gobernuek (Erregimenarena eta Aldaketa ordezten duenarena) eta Madrilgoak, kapitala, desarrollismo eta heteropatriarkatuaren logika jarraitu dute, ondoko proiektuak bultzatuz eta jarraituz:

Prestazio handiko Trena (AHT), Etxabakoizko PSISarekin batera.Castejongo zentral termikoak eta Goi Tentsioko Lineen egitasmoak (Itsaso eta Frantzia aldera Pirinioak zeharkatuz).Baztango Aroztegiako egitasmo urbanistiko-espekulatzailea.Nafarroako ubidea eta Itoizko urtegia, Esako urtegiaren handitzea, erreka kutsatuen egoera (esate baterako, Arga Iruñeatik Aragoi ibaiarekin bat egin arte) edo Lokizko akuiferoa eta Valdegako gehiegizko ur erauzketaBardeetako tiro poligonoaMeategi proiektuak: Geoalcali (potasa ustiatzeko), Magna edo harrobiak (Urdazubi, Aldatz,…).Imarkoaingo Hondakinen Makroplanta edo El Culebrete plantaren egoera.Aire-kutsadura eta kutsadura elektromagnetikoa.Transgenikoak eta agroindustria.

Gobernuen eta botere ekonomikoen babesa duten proiektu guzti hauen aurrean, goraipatu nahi dugu Nafarroan zehar, herri eta eskualde ezberdinetan, sortu den indarra proiektu guzti hauek zalantzan jarri eta erantzunak antolatzeko, beste eredu ekologiko eta sozialaren alde, egungo eredu ekonomiko harrapakaria gainditze bidean. Herri mugimenduak eta herritarrak gai izan dira azterketa kritikoak egin eta aldaketa errealetarako proposamenak aurkezteko. Halaber, erantzun soziala bultzatu dute, jakitun oraindik ez dela nahikoa aldaketa errotik gauzatzeko. Eta zorionez, hainbat proiektu geldiarazi dira, boterearen izaera inposatzaile, injustu eta antidemokratikoa agerian utziz. Esate baterako:

Hainbat alternatiba jorratu eta zabaldu egin dira: Tren Publiko eta Soziala, hondakinen tratamendurako eredu berria, uraren erabilera eta arrazoizko kudeaketarako proposamena.Herritarren iraunkortasuna eta nekaezintasuna Urdazubiko Alkerdi, Aurizberriko Mendiaundi eta Zilbetiko harrobien proiektuak gelditzeko, edo Esa haunditzearen kontra aritzeko.Milaka lagunek egungo sistemaren aldaketa eskatu dute hitzaldiak eta mobilizazioetan parte hartuz, desobedientzia ekintzak eginez, alegazioak aurkeztuz, edo burujabetza proiektuetan inplikatuz (elikagaiak, energia) edo produkzio eta kontsumo sostenagarriak bultzatuz,…Mugimendu sindikalak eta ekologistak bat egin dute hausnartu eta elkarrekin aritzeko kapitalismoaren esplotazioa eta naturaren suntsipenari aurre egite aldera.Mugimendu feministaren aldarria berdintasuna erreala, zehatza, transbertsala eta egiturazkoa izan dadin alor ezberdinetan: erabaki ekonomikoetan, aberastasunaren banaketan, lurralde antolaketan, baita ingurumen kontuetan ere.

Ikusiak ikusi, uste dugu 2011ko manifestuan aurkeztutako 12 lan ildoen hauen beharra bizi-bizirik dagoela beste molde batez natur-baliabideak kudeatu, arrazoizko lurralde antolaketa taxutu eta ingumenarekiko errespetua gauzatzeko, baita herritarren ongizatea, berdintasuna eta erabakitzeko eskubidea bermatzeko ere:

1. Ingurumenari dagozkion gai guztietan, informazio zehatza eta zorrotza egon behar du: jarduera programa guztiak eskuragarriak izan behar dira (industriala, erresidentziala, energetikoa…), baita haiei dagozkien ingurumen eraginaren azterketak ere. Beharrezkoa da ere gizartea trebatzea sakonki ezagut ditzan aurrean dituen erronka larriak.

2. Eztabaida sozialerako parte-hartze markoak sortu behar dira, informazio osoa eskura jarriz eta alternatiba ezberdinen artean hautatu ahal izateko. Ingurumenean eragin handia duten proiektuek gizartearen gehiengoaren babesa izatea ezinbestekoa izan behar lukete. Herritarrek iritzia adierazteko baliabideak jarri behar dira, gizartearen erabakia loteslea izan dadin. Horrela, nahitaezkoa da Gobernuko organoen demokratizazioa.

3. Espekulazio inmobiliarioa errotik moztu, beharrezko diren neurri legalak indarrean jarriz, lurraren okupazio erresidentzial estentsiboari mugak paratuz eta errehabilitazio prozesuak lehenetsiz edo alokairua bultzatuz.

4. Energia kontsumoa murrizteko planifikazio argia behar da, ekoizpen eta kudeaketa sistema demokratikoa indarrean jarriz. Konpromiso zorrotza behar da kutsadura murrizteko eta energia aurrezteko. Proiektu eolikoak neurrian garatu, publikoak, kooperatiboak eta sozialak bultzatuz pribatuen ordez.

5. Inolako onura sozialik ez dakarten eta kostu ekonomiko eta ekologiko izugarria duten makro-azpiegiturak gelditu.

6. Hondakinen kudeaketa arduratsua egin behar da, sorreratik hondakinak murriztuz eta, erakunde publiko zein gizartearen inplikazioaz, berrerabilera eraginkorra eta konpostajea bermatzeko tratamenduak bultzatuz. Horretarako, sortutako hondakinen kopuruaren araberako ordainketa ezarriko da, eta hondakinak botatzeagatik ordaindu beharreko kanona handituko da.

7. Gizartearen beharretatik urrun dagoen neurrigabeko kontsumo mailari mugak jarri. Kontsumo maila honek gizartearen portaerari eta baliabide naturalak esplotatzeko moduari zuzenki eragiten die. Publizitate gehiegikeriaren, elikagaien manipulazioaren edo osasunaren aurkako erasoen aurrean herritarren defentsarako sarea osatu behar da.

8. Uraren kultura berria bultzatu, ura baliabide mugatutzat jo eta ondare kontserbatzeko diren printzipioak jarraituz. Uraren kudeaketa eskaeraren kontrol politika batean oinarritu behar da, eskaintzaren handitzea alboratuta.

9. Ondare kulturalak, materialak zein immaterialak, aniztasun kulturala islatzeaz gain, aurreko belaunaldiekiko lotura eta jarraipena bermatu behar du. Azken urte hauek oso txarrak izan dira haren iraupen eta babesaren ikuspegitik. Gure ondarearen defentsarako ezinbestekoa da berau kontserbatzea, ikerketa-, babes- eta hedatze- programekin.

10. Nekazaritza eta abeltzaintza estentsiboa defendatu eta bultzatu: lurrari lotua, tokian tokiko ekoizpen eta kontsumo markoak sortuz eta nekazariei errenta duinak emanez. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa behar dugu, elikadura burujabetzaren oinarriekin bat egingo dutena, eta jarduera produktibista, industrial eta transgenikoaren eragin kaltegarriei aurka egingo dietena. Nekazaritza eta abeltzaintza industrialek herriak hustutzen dituzte, ondare familiarra eta arkitektonikoa galduarazi dituzte eta landa eremuaren oreka eza eragiten dute.

11. Komunalen defentsa egin, ez bere kontzepzio fisiko eta territorialean soilik, lurraldearen kudeaketan tokian tokiko komunitatearen parte hartze zuzena sustatzeko eta bere erabilera balioa lehenetsiz. Landa eremuaren defentsan, beren udalerri eta kontzejuen eskumenak eta finantziazioa bermatu behar dira, hainbat joera zentralizatzaile eta zerbitzu publikoen pribatizazioaren aurrean.

12. Babestutako espezie eta espazioak defendatzeko konpromiso irmoa, berauek defendatzeko legeen etengabeko urratzeari bukaera emanez.

Planifikazio demokratikoa, arrazional eta humanoa behar da proposamen guzti hauek bildu, lurraldearen oreka gorde eta “oinatz ekologiko” positiboa bilatzeko, azken urteotako lurralde antolaketa politikak sorturiko txikizioari buelta emateko helburuarekin.

Agiri hau sinatzen dugunok azaldu nahi dugu gure borondatea gorago aipatutako lan ildoak aurrera eramateko, elkar lagunduz, praktika kolektiboen bidez. Jarraituko dugu proposamenak, erantzunak eta mobilizazioak artikulatzen, kalean zein ideien eztabaiden eremuan. Aurka eginen diegu eskubide sozialak eta ingurumenekoak ezbaian jartzen dituzten proiektu antiekologikoei, mugagabeko hazkundea eskatu eta haien mesedea soilik nahi duen elite ekonomiko, enpresariala eta politikoari.

Manifestuari atxikimenduak

Acción Clima
AHT Gelditu Elkarlana Nafarroa
Alde Zaharreko Gazte Mugimendu eta Maravillas Gaztetxea
Compañía de las 3 Erres
Ekologistak Martxan Iruñea – Ecologistas en Acción
Greenpeace
Hiru Mugak Batera
Kalaxka, Larraungo talde ekologista
Larragako Gardatxo Taldea
Monte Alduide Koordinakundea
Mugarik Gabe Nafarroa
Orkoien-Ezkabarte tentsio altuko linearen kontrako plataforma
Pensionistak Martxan
Sakana Trenaren Alde AHTrik EZ plataforma
Sustrai Erakuntza Fundazioa
Urbizi Red en defensa de los ríos – Ibaien aldeko nafar plataforma

CGT-LKN Nafarroa sindikatua
ELA Nafarroa sindikatua
ESK Nafarroa sindikatua
LAB Nafarroa sindikatua
STEILAS Nafarroa sindikatua

_____________

[Castellano] Manifiesto Nafarroa Bizirik Nahi Dugu 2019: propuestas para grupos políticos

Hemos presentado una nueva versión del manifiesto “Nafarroa Bizirik Nahi Dugu“. Recoge los problemas mas graves existentes en el medio ambiente y territorio de Navarra, y pretende servir a los grupos políticos para que lo incluyan en su programa de gobierno. Está firmado por una veintena de organizaciones ecologistas y sindicales. A continuación el texto completo del manifiesto (también en formato PDF) y la lista de los firmanteshasta el momento. Una versión resumida del manifiesto puede descargarse en formato PDF.

Nafarroa Bizirik Nahi Dugu

Han pasado 8 años, desde que en 2011, una serie de colectivos populares suscribimos un documento en el que reflejábamos las bases desde las que debía procederse en los ámbitos del medio ambiente, la ordenación del territorio y el desarrollo socio-económico. Estas bases eran el producto tanto del análisis crítico de la situación como de las necesidades de cambio hacia el futuro.

Posteriormente, en junio del 2017, volvimos a salir públicamente para denunciar la dirección que estaba adoptando el Gobierno de Navarra, para volver a reclamar el cambio en el modelo socio-económico y ambiental en Navarra y para refrendar la demanda urgente de alternativas y nuevas formas de hacer, tal y como se recogían en el manifiesto de 2011.

El contexto sigue marcado por una crisis global, con la mayor crisis medioambiental de la historia de la Humanidad unida a una severa crisis económica y social. Nunca antes como ahora el planeta había estado sometido a presiones negativas como lo está en estos momentos: cambio climático, agotamiento de recursos naturales, pérdida de biodiversidad y grave contaminación de la tierra y los mares. Y peor aún: estas presiones negativas van en aumento, con una gestión capitalista que, en la búsqueda ciega de beneficio, arrasa con la naturaleza, incrementa las desigualdades, precariza las condiciones de vida de las poblaciones y da la espalda a los cuidados. Es cierto que se extiende la conciencia ecologista y que se están adoptando algunas medidas, pero la realidad es que esos esfuerzos son claramente insuficientes para frenar el desastre socio-ecológico que se está produciendo.

Navarra no vive al margen de estas circunstancias y su evolución en estos últimos años es altamente preocupante. Más allá de datos coyunturales socio-económicos, se siguen manteniendo los elementos que impulsan la degradación del medio ambiente y nuestras formas de ocupar y vivir en el territorio:

La especulación inmobiliaria.El negocio de las grandes infraestructuras.Un modelo de producción y consumo compulsivo al servicio de las multinacionales.El desequilibrio territorial. Grave despoblamiento y empobrecimiento de los pueblos del mundo rural.La utilización de la transición ecológica como un sistema de bombeo de la riqueza social a los bolsillos de las grandes empresas, en detrimento de los servicios públicos básicos.El uso del PSIS como instrumento de imposición, que reduce al mínimo la capacidad de decisión de nuestros municipios.El desprecio a la igualdad real entre mujeres y hombres, ignorando la realización de informes sobre impacto de género en los distintos planes y proyectos socioambientales.

Frente a la racionalidad de los argumentos ecológicos y sociales de las personas, en estos últimos 8 años, los gobiernos de Navarra, el del Régimen y el que representa el Cambio, en línea con los de Madrid, han mantenido la lógica del capital, del desarrollismo y del heteropatriarcado, impulsando y manteniendo los siguientes proyectos:

El proyecto de Tren de Altas Prestaciones (TAV), con su PSIS de Etxabakoitz incluído.Las térmicas de Castejón y los proyectos de autopistas eléctricas (hacia Itsaso y hacia Francia por Pirineos).El proyecto urbanístico-especulativo de Aroztegia,El Canal de Navarra y pantano de Itoiz, el recrecimiento de Yesa, la situación de los ríos contaminados como el Arga desde Iruñea hasta su desembocadura en el Aragón, acuíferos como el de Lóquiz y la excesiva extración de agua en Valdega,El polígono de tiro en Bardenas,Proyectos mineros como el de potasas de Geoalcali, o los de Magna o de canteras (Urdazubi, Aldatz).La macroplanta de residuos urbanos en Imarcoain y la situación de la planta del Culebrete,La contaminación del aire y electromagnética,Los cultivos transgénicos y la agroindustria.

Todos estos proyectos han contado con el apoyo gubernamental y los poderes económicos. Queremos poner en valor la capacidad de iniciativa y cuestionamiento de quienes a lo largo de barrios, pueblos y comarcas de Navarra han expresado su voluntad en favor de un nuevo modelo de gestión ecológico y social, que supere la depredación del sistema económico que sufrimos. Los movimientos sociales y la población en Navarra han sido y son capaces de realizar análisis críticos y proponer propuestas de cambio real. Igualmente han articulado la respuesta social, conscientes de la necesidad de ampliarla para forzar esos cambios; sin olvidar tampoco que también ha habido victorias como la paralización de proyectos inútiles que han puesto en evidencia el carácter impositivo, injusto y antidemocrático del poder. A modo de ejemplo:

La elaboración de alternativas como la del Tren Público y Social frente al TAV, o la defensa de nuevos modelos de gestión de los residuos o la elaboración de estudios para un uso y gestión más racional del agua.La tenacidad de quienes han paralizado la cantera de Alkerdi en Urdazubi, o la de Mendiaundi en Aurizberri, o la de Zilbeti, o de quienes de manera incansable han mostrado su oposición al recrecimiento de Yesa.Las miles de personas que con sus alegaciones, participación en charlas y movilizaciones, acciones desobedientes,… han mostrado y siguen mostrando su compromiso con la demanda y la urgencia de alternativa real al actual sistema o se implican directamente en multitud de proyectos relacionados con la soberanía alimentaria y energética, o con formas más sostenibles de producción y consumo.Las iniciativas emprendidas por el movimiento sindical y ecologista para reflexionar y actuar conjuntamente frente a la lógica capitalista de explotación y destrucción de la naturaleza.La reclamación del movimiento feminista de que la igualdad de trato y de acceso a todos los recursos sea real, concreta, transversal y estructural, y donde los proyectos socio-ambientales no aumenten la brecha existente entre mujeres y hombres, con medidas concretas en lo económico, en el reparto de la riqueza o en el modelo territorial, en la gestión medioambiental,….

Dadas estas circunstancias, creemos que siguen vigentes los 12 ejes que se planteaban en 2011 para poder abordar de una forma distinta la gestión de los recursos naturales, el diseño de una política territorial racional y respetuosa con el medioambiente, las decisiones democráticas, así como el bienestar y la igualdad a la hora de responder a las necesidades de las personas:

1. En todos los temas que afectan al medioambiente debe existir un nivel de información riguroso, con acceso a todos los programas de actuación (industrial, residencial, energética…) y a los análisis de impacto ambiental que puedan generar. Es necesario también formar a la sociedad, permitiendo que conozca en profundidad los graves retos a los que nos enfrentamos.

2. También deben constituirse marcos de participación mediante procesos de debate social, a partir de la información facilitada, con posibilidad de contraste de opciones alternativas. En proyectos de envergadura y con alta incidencia ambiental será imprescindible contar con el apoyo mayoritario de la sociedad facilitando para ello los cauces que hagan posible la expresión popular y siendo vinculante la decisión tomada por la sociedad.

3. Cortar de raíz la especulación inmobiliaria mediante cuantas medidas legislativas sean precisas, frenando la ocupación residencial extensiva de suelo, priorizando la rehabilitación o potenciando el alquiler.

4. Programación clara para la reducción de los consumos de energía, aplicando un sistema democrático en la producción y la gestión de la misma. Compromiso estricto con las políticas de ahorro energético y de reducción drástica de la contaminación. Que se racionalice el desarrollo de proyectos eólicos, potenciando los proyectos públicos, cooperativos y sociales frente a los privados.

5. Paralización de la construcción de macro-infraestructuras de nulo beneficio social y que, sin embargo, suponen un altísimo coste económico y medioambiental.

6. Gestión responsable de los residuos, que empieza por una reducción de su generación y continúa con una implicación conjunta de sociedad y administraciones públicas para un tratamiento que garantice una alta reutilización y un buen compostaje, eliminando la alternativa de la incineración. Para ello se implantará el pago en función de la cantidad de residuos generados, y se aumentará el canon a pagar por vertido de residuos.

7. Poner freno a un nivel de consumo que se sitúa muchas veces fuera de las necesidades habituales y mucho más cerca de lo compulsivo, afectando al comportamiento social general o a los recursos naturales y su forma de explotación y/o producción. Además, resulta importante articular una red de defensa ciudadana ante los abusos publicitarios, la manipulación alimenticia y los daños contra la salud.

8. Asumir una nueva cultura del agua, basada fundamentalmente en principios como el de la gestión del agua como recurso limitado y conservarla como patrimonio o el de gestionar el agua con políticas de control de la demanda y no de aumento de la oferta.

9. El patrimonio cultural, material e inmaterial, es la expresión de la diversidad cultural y proporciona sentido y continuidad en relación con las generaciones precedentes. Los últimos años han sido nefastos para su protección y mantenimiento. Siendo como es muy vulnerable, es necesario velar por defender y conservar nuestro patrimonio cultural mediante su estudio, su protección y su difusión.

10. Impulsar y defender una agricultura campesina y una ganadería extensiva, unida a la tierra, que permita marcos directos y cercanos de producción y consumo de alimentos, y que garantice rentas dignas a los agricultores. Una agricultura y ganadería que haga vivir los pueblos, que sirva de transmisor de la cultura y los saberes populares. Un modelo agrícola y ganadero ecológico que entronque con los principios de la soberanía alimentaria, que permita luchar contra todos los efectos nocivos y negativos que genera la agricultura y ganadería productivista, industrial y transgénica. La agricultura y la ganadería industrial es la causa del despoblamiento rural y como consecuencia, la pérdida de patrimonio familiar y arquitectónico y una desestructuración del medio rural

11. La defensa de los comunales, no solo en su concepción física y territorial, sino como un modo de relación y gestión del territorio basado en la participación de la comunidad local de forma directa, y en base al valor de uso. Y la defensa del mundo rural mediante la financiación y competencias de municipios y concejos, frente a los impulsos y políticas centralizadoras y privatizadoras de servicios públicos.

12. Adopción de un compromiso inequívoco en la defensa de las especies y espacios protegidos, poniendo fin a la vulneración sistemática de las leyes en defensa de las mismas.

En definitiva, es urgente una planificación democrática, racional y humana que recoja todas estas propuestas y que pivote su actuación sobre la base del equilibrio territorial, buscando entre otros una huella ecológica positiva, entendida esta última con el objetivo de recuperar la destrucción provocada por años de una nefasta política de ordenación del territorio.

Quienes suscribimos este manifiesto expresamos nuestra convicción y voluntad de seguir construyendo, en base a los ejes mencionados, una práctica colectiva y de apoyo mutuo, independiente de su dimensión local, comarcal o general. Seguiremos articulando la respuesta y la movilización, tanto en la calle como en el ámbito de las ideas y las alternativas, frente a todos los proyectos antiecológicos que supediten los derechos sociales y medioambientales a una sociedad basada en el crecimiento y el desarrollo ininterrumpido, y subordinada a las élites económicas, empresariales y políticas que les amparan.

Adhesiones al manifiesto

Acción Clima
AHT Gelditu Elkarlana Nafarroa
Alde Zaharreko Gazte Mugimendu eta Maravillas Gaztetxea
Compañía de las 3 Erres
Coordinadora Monte Alduide
Ekologistak Martxan Iruñea – Ecologistas en Acción
Fundación Sustrai Erakuntza
Greenpeace
Grupo Gardatxo de Larraga
Hiru Mugak Batera
Kalaxka, Larraungo talde ekologista
Mugarik Gabe Nafarroa
Pensionistak Martxan
Plataforma contra la línea de alta tensión Orkoien-Ezkabarte
Plataforma Sakana Trenaren Alde AHTrik EZ
Urbizi Red en defensa de los ríos – Ibaien aldeko nafar plataforma

Sindicato CGT-LKN Nafarroa
Sindicato ELA Nafarroa
Sindicato ESK Nafarroa
Sindicato LAB Nafarroa
Sindicato STEILAS Nafarroa

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN8M

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal