lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 19/06/2023

[Eusk/Cast] Más de 200 personas se movilizan contra la especulación urbanística en Berango

Berango Lurraren Defentsan
Otxantegi Herri Lurra kolektiboak Uribe Kostako lur emankorreko metro karratu bakoitza defendatzeko deia egin du

[Euskara] 200 pertsona baino gehiago mobilizatu dira Berangoko hirigintza-espekulazioaren aurka
Otxantegi Herri Lurra kolektiboak Uribe Kostako lur emankorreko metro karratu bakoitza defendatzeko deia egin du

«Uribe Kostako lur emankorrak defendatzen jarraituko dugu, Otxantegin edo beste nonbait», adierazi zuen indarrez Otxantegi Herri Lurra kolektiboak, ekainaren 17ko arratsaldean Berangoko kaleak zeharkatu zituen manifestazioaren amaieran. 200 pertsona baino gehiago batu ziren martxara udalerriko espekulazio urbanistikoa salatzeko eta bi urte lanean daramatzan ortu komunala husteko agindua jaso duen taldeari elkartasuna adierazteko.

Ibilbidean zehar lau ideia aldarrikatu ziren ekintza ezberdinen bidez: elikadura burujabetza, etxebizitza eskubidea, herri bizia eta ingurumenaren babesa. «Erronka handiei aurre egin behar diegu, horregatik, komunitate indartsu bat sortu behar dugu. Komunitatetik eratortzen dira zaintza eta borroka», antolatzaileek defendatu zutenez. Ikaza jauregiaren aurrean, pankarta batek «Kaleetan elkartuko gara! Herri bizia» zioen. Handik igarotzean, bertaratuek pankarta interaktibo batzuetan idatzi zituzten komunitateari buruzko haien ideiak eta proposamenak.

Berangoko egungo HAPOak 2.300 etxebizitza baino gehiago eraikitzea aurreikusten du, horietako bat ere ez alokairu sozialeko erregimenean. «Arazoa ez da etxebizitzarik ez egotea, eskuragarritasun falta baizik», adierazi zuten deitzaileek. Esan zutenez, Berangoko merkataritza-guneko kate multinazionalen soldata baxuak ez dira nahikoa herrian bizitzeko. «Espekulazioak alokairuaren eta etxebizitzaren prezioak garestitu besterik ez du egin. Etxebizitza ez da negozio bat», adierazi zuten manifestazioa itxi zuen manifestuan.

Simon de Otxandategi etorbidean, manifestariek hazi-bonbak bota zituzten Aguirre-Lipperheidde familiak duen jauregitxoko lorategira; familia horrek du, hain zuzen, Otxantegi Herri Lurrak lantzen duen lurren jabetza. Pankarta bat zegoen sarreraren aurrean: «Beharrezkoa bada beste nonbait loratuko da».

«Ez dugu amore emango, badakigu zer den taldean lan egiteak ematen duen indarra, eta errepresio estrategia edozein dela ere, Uribe Kostako lur emankorrak defendatzen jarraituko dugu», adierazi zuten kolektiboko militanteek. Amaierako hitzaldia ekainaren 20rako deitutako batzar ireki batean parte hartzeko gonbidapenarekin amaitu zen.

[Castellano]

Más de 200 personas se movilizan contra la especulación urbanística en Berango
El colectivo Otxantegi Herri Lurra protesta contra el desalojo del espacio y llama a defender “cada metro cuadrado de tierra fértil” de Uribe Kosta

“Seguiremos defendiendo las tierras fértiles de Uribe Kosta, ya sea en Otxantegi o en otro lugar”, afirmó con fuerza el colectivo Otxantegi Herri Lurra al terminar la manifestación que recorrió las calles de Berango la tarde del sábado 17 de junio. Más de 200 personas se unieron a la marcha para denunciar la especulación urbanística en el municipio y solidarizarse con el colectivo, que ha recibido la orden de desalojo del huerto comunitario que lleva trabajando dos años.

Durante el recorrido se reivindicaron cuatro ideas mediante diferentes acciones: soberanía alimentaria, derecho a la vivienda, un pueblo vivo y la protección del medio ambiente. “Nos enfrentamos a grandes retos, por eso, necesitamos crear una comunidad fuerte. Desde la comunidad nacen los cuidados y la lucha”, defendieron las organizadoras. Frente al palacio de Ikaza, en una pancarta se leía “Kaleetan elkartuko gara! Herri bizia” (¡Nos encontraremos en las calles! Un pueblo vivo). Los asistentes al pasar rellenaron unas pancartas interactivas con sus ideas sobre la comunidad.

El actual PGOU de Berango contempla la construcción de más de 2.300 viviendas, ninguna de ellas en régimen de alquiler social. “El problema no es la falta de viviendas, sino la falta de accesibilidad”, señalaron las convocantes. Apuntaron que los salarios bajos de las cadenas multinacionales del centro comercial de Berango no son suficiente para vivir en el pueblo. “La especulación no ha hecho más que encarecer los precios del alquiler y la vivienda. La vivienda no es un negocio”, sentenciaron en el manifiesto que cerró la marcha.

En la avenida Simón de Otxandategi, los manifestantes arrojaron “bombas de semillas” al jardín del palacete que ostenta la familia Aguirre-Lipperheidde, propietaria también de los terrenos donde Otxantegi Herri Lurra cultiva el huerto urbano. Una pancarta rezaba frente a la entrada: “Beharrezkoa bada beste nonbait loratuko da” (Si hace falta, florecerá en otro lugar).

“No vamos a rendirnos. Conocemos el poder de lo colectivo, sea cual sea su estrategia de represión, seguiremos defendiendo las tierras fértiles de Uribe Kosta”, afirmaron las militantes del colectivo. El discurso final terminó con una invitación a participar en una asamblea abierta convocada para el día 20 de junio.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal