lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/04/2024

Glovo-k 32 langile kaleratu ditu Iruñean eta Bilbon

La Haine - Euskal Herria
Enpresak Euskal Herrian dituen bi etxez etxeko supermerkatuak itxi ditu, irabaziek behera egin dutela argudiatuta.

Azken urtetan ezaguna egin da Glovo enpresa langilei inposatzen dizkien baldintza prekarioengatik eta haien kontrako praktika ileganlegatik. Hasiera batetik enpresak langileak kontratatu ordez autonomoak izatera behartzen zituen gastuak aurrezteko, besteak beste, gizarte-segurantza. Honen aurrean, langileen antolakuntza eta borrokari esker 2021eko abuztuan "Rider legea" onartu zen, ondorioz, atez ate produktuak banatzen dituzten enpresek bere langileak kontratatzera behartuta daude. Lege honen onarpenak langileentzat aurrerapausoak suposatu baditu ere, praktikan Glovo-k ez du legea errespetatzen, izan ere, SER hedabidearen datuen arabera plantillaren % 95 "autonomo faltsu" dira. Praktika honetatik eratorritako santzioen zenbatekoa 205 milioi eurotik gorakoa da eta oraindik hainbat auzi irekita ditu.

Era berean, Glovo-ko langileen prekarietatea islatzen duen beste arazo bat etorkinen egoera da, izan ere, paperik gabeko etorkin asko Glovo-ko kontuak alokatzen dituzte lan egin ahal izateko. Horrela, paperik gabeko pertsonek beste pertsona baten izenean egiten dute lan, kotratuaren titularrari beren soldataren parte bat emanez. Praktika hauen ondorioz hainbat pertsonek etekina atera diote etorkinen egoera irregularrari eta etorkinek lan-istripuak izaten dituztenean, sarritan gertatu dena, enpresak, pertsona hori ez dela bere langilea argudiatuta, ez du ardurarik hartu.

Urte hasieran Glovo-k jakinarazi zuen hainbat etxez etxeko supermekatuak ixteko erabakia hartu zuela, horien artean Iruñeakoa eta Bilbokoa, Euskal Herriko 32 langileen kaleratzea suposatu duena. Kaleratze hauen atzean irabazien beherakada dago Glovo-ren hitzetan, baina aipatzekoa da lan-kontratuak dituzten pertsonak direla kaleratutako guztiak, ez, ordea, banaketak egiten dituztenak. Honen aurrean JARKI antolakunde iraultzaileak honako agiri hau zabaldu du "Glovo langileon miseriaren erantzunle" lelopean:

Berriki jakin ahal izan dugu Glovok Euskal Herrian dituen bi etxez etxeko supermerkatuak ¡txi eta osotara 32 langile kaleratu dituela Iruñean eta Bilbon.

Ezagunak dira enpresa honek langileei ezartzen dizkien baldintza prekarioak: epe motzean jakinarazitako ordutegi aldakorrak, eguraldi bortitzarekin lan egiteko inposizioak, soldata minimoak, eta abar. Hori gutxi balitz, oraingoan Glovok 32 langile kalean uztea erabaki du. Horrela, langileon esplotazioaren bitartez irabaziak biderkatzen jarraitzen duen bitartean, 32 behargin miseriara kondenatzen ditu.

Sistema kapitalistan, ekoizpena irabaziak pilatzera bideratua da, gizartearen beharrak modu arrazionalean asetzera bideratua izan ordez. Hori horrela, enpresa batentzat langileak mantentzea errentagarria ez denean, ez du hauek kaleratzeko zalantza izpirik izaten.

Horren aurrean, langileok babes gabe gaude. Geure burua mehatxu konstante baten pean aurkitzen dugu. Izan ere, oinarrizko bizi-baliabideetarakosarbidea izateko soldataren menpe bizi gara, esplotazioa pairatzera kondenatuta. Modu honetan, soldatapeko lanak koertzio mekanismo gisa
funtzionatzen du, bizi ahal izateko langileok ez baitugu gure lan-indarra saltzea beste aukerarik. Horretaz jakitun, enpresarientzat merkantzia bat besterik ez gara, erabilgarria ¡zateari uzten dionean baztertua izan daitekeena.

Eraso hauek guztiak, kasu isolatuak izatetik urrun, indarrean egoten jarraitzen duen klase-gatazkaren adierazle argia dira. Hortaz, ezinbesteko bilakatzen da problematika hauen guztien aterabidea klase gizartearen gaindipenean kokatzea eta, era berean, gizartearen ongizate orokorra bermatzera bideratutako ekoizpen modu baten eraikuntzaren alde borrokatzea. Nahitaezkoa da langile klasearen aurkako eraso hauek guztiak salatzea eta Euskal Herri Langilearen kontzientziazioa, aktibazioa zein antolakuntza sustatzen jarraitzea.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal