lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 15/12/2024

Herrialde Katalanetako iparraldeko udaletan katalana erabiltzea debekatu du Frantziako justiziak

Agentziak/La Haine
Epaileak adierazi duenez, Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren arabera, “Frantziako hizkuntza frantsesa da” eta hortik eratortzen da debekua.

Auzia 2022tik dator, urte hartako apirilean Elnako Udalak erabaki zuen udal arautegia aldatzea katalanaren erabilera ahalbidetzeko, beti ere ondoren frantsesera itzultzeko beharrarekin. Banys i Palaldá, Elna, Sant Andreu de Sureda eta Tarerac udalek bat egin zuten erabakiarekin.

Ekialdeko Pirinioetako prefeta Rodrigue Furcy-k, ordea, helegitea jarri zien aldaketei eta auzitegiek arrazoia eman zioten. Montpelierreko Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi zuen udal arauen aldaketa eta magistratuak zera gogorarazi zuen, “Errepublikako hizkuntza frantsesa” dela eta frantsesa itzuli beharrak egoera okerragoan uzten zuela hura.

Udalek ebazpen horri helegitea jarri zioten eta orain, Tolosako Apelazio Auzitegiak antzerako argudioekin berretsi du katalanaren debekua. Zehaztu du Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren arabera, Frantziako hizkuntza frantsesa dela eta hortik eratortzen dela udaletako lehen hizkuntza frantsesa izan behar dela. Auzitegiaren arabera, halaber, konstituzioaren 75.1 artikuluaren ustez, erregioetako hizkuntzak ere “Frantziako ondarea dira”, baina frantsesaren erabilera derrigorrezkoa da zuzenbide publikoko pertsona juridikoentzat”, eta horregatik, “agiri administratiboak frantsesez idatzi behar dira”. Erabaki honen aurrean Herrialde Katalaneko iparraldeko hiru udalek desobedentzia iragarri dute.

Joan den azaroaren 19an, Marseillako administrazio auzitegiak antzeko erabakia hartu zuen eta korsikera debekatu zuen korsikar Asanbladan. Debeku honen aurrean ehunka korsikar ikaslek kaleak hartu zituzten eta Korsikako 12 kolegio eta lizeo blokatu ondoren, prefeturaren aurka jo zuten Ajaccion, non indar errepresiboak ikasleen aurka gogor oldartu ziren.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal