lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/06/2024

Hurrengo hamarkadetan euskaldunen kopurua %5,2 apalduko da Nafarroa Beherean eta Zuberoan

La Haine - Euskal Herria
2018tik 2022ra, 566 euskaldun gutxiago zenbatu ziren lurralde horietan eta EEP-ren azterketak iragarri duenez tendentzia hori mantenduko litzateke.

‘Perspektiba soziolinguistikoak: euskara 2050eko epemugan’ izenburupean Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) aurkeztu berri duen txostenean Ipar Euskal Herrian ematen diren dinamika demografikoen eragina eta euskararen garapena aztertu dute.

Erakunde honen aurreikuspenaren arabera, Nafarroa Behera eta Zuberoan, euskaldunen kopurua 5,2 puntu apalduko litzateke lurralde hauetan. Hau da, 14.492 euskaldun izango lirateke 2050ean, egun baino 1.175 gutxiago. Populazio tasarik apalena dituzte lurralde hauek, 39.325 herritar bizi dira bertan, populazioaren %12,2, eta populazioa zaharragoa denez, eta eraberritze tasa ez denez bermatzen, denborak aurrera egin ahala euskaldunen tasa apalduko litzateke, izan ere, euskara gaitasun handiena duten adinekoak desagertzen direnean ez da aurreikusten euskaldunen arraberritze prozesu bat. Honek azken urteetako bilakaera mantentzea suposatuko luke, izan ere, 2018tik 2022ra 566 euskaldun gutxiago zenbatu ziren denbora tarte horretan.

Hala ere, Lapurdin kontrako joera eman da, eta 2018tik 2022ra 1.167 euskaldun gehiago zenbatu ziren. Biztanleriaren metaketa azkarrena Lapurdin gertatzen da –Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %87,8 bertan plantatua da– eta honi esker 602 euskaldun gehiago zenbatu ziren Ipar Euskal Herrian 2018-2022 epean. Egungo dinamika mantentzen bada, 2050an, 12.826 euskaldun gehiago biziko litzateke, kalkulu horien arabera, Lapurdin. Era berean, aurreikuspen horren arabera, 51.421 biztanle euskaldun egongo lirateke 2050an Ipar Euskal Herrian, egun baino 27.318 gehiago, izan ere, Lapurdiren dinamika demografiko bereziak aginduta, batezbestekoak aintzat hartuz gero, emendatzea %2,1 litzateke.

Esan beharra dago, populazio dinamika orokorrarekin alderatuz gero, euskaldun kopuruaren aitzineratzea oso mugatua litzatekeela. 2010-2021 epean 32.883 herritar gehiago neurtu ziren urtero 2.989 biztanle irabazten duen lurraldean. Jakin behar da populazio hazkunde hori nagusiki Frantziako migrazio saldoak eragindakoa dela. Izan ere, saldo naturala –jaiotza eta heriotzen arteko diferentzia– gero eta defizitarioagoa da Ipar Euskal Herrian. Orotara, Ipar Euskal Herrian, 16 urte eta gehiagoko herritarren artean %20,1 euskaldunak dira gaur egun.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal