lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/09/2023

JARKI antolakunde iraultzailea Gudari Eguna ospatu du Oreretan

La Haine - Euskal Herria
“Ez dira ilunean eroriko, borrokan bizi dira” lemapean antolakunde iraultzailea Euskal Herriaren askatasunarengatik eroritakoak oroitu ditu eta borrokaren gaurkotasuna aldarrikatu du.

Atzo, irailak 23 JARKI antolakunde iraultzaileak deituta hainbat pertsona elkartu ziren Oreretan Gudari Egunaren harira. Ekitaldiari hasiera hemateko txalaparta jo zuten bi txalapartariek eta segidan Kolonbiatik ELNk bidalitako elkartasun komunikatua irakurri zuten. Komunikatua honela hasten zen “…la hermandad entre pueblos esta por encima de distancias…” eta honi jarraituz borrokaren gaurkotasuna aldarrikatu dute “han intentado hacernos creer que la lucha por la liberación nacional terminó, que hemos fracasado en el empeño por alcanzar la auto determinación y la emancipación” beren borrokari tinko eutsiko dutela adieraziz “seguimos alzados y empuñando las armas, luchando por nuestra libertad”. Hau eta gero ELNk estatu kolonbiarrarekin dauden negozizioetaz hitz egin du “ha sido el propio régimen el que ha saboteado una y otra vez las posibilidades alcanzar una sociedad en paz, ellos le declararon al pueblo una guerra perpetua, y se han encargado de frenar cualquier posibilidad de cambio” adieraziz. Ondoren Euskal Herriko iraultzaileak agurtu ditu “Desde el Ejercito de Liberación Nacional de Colombia -ELN-, en ocasión del Gudari Eguna presentamos honores a la memoria de todos los heroicos combatientes que han ofrendado su vida por una Euskal Herria libre, independiente y socialista. A cada uno de los caídos a lo largo de tantos años de lucha, así como todos los presos políticos y exiliados de este pueblo les reconocemos como hermanos y hermanas” haien komunikatua bukatzeko. Hemen komunikatu osoa ELN-k JARKI-k antolatutako Gudari Egunean bidalitako elkartasun mezua - Jardun Koordinadora

                    (Eskualdeko eusko gudariak oroitzen dituen pankarta)

Komunikatu internazionalista irakurri eta txalotu ondoren bertsoak egon ziren gudariei erreferentziak eginez:

“Garaipenaren atean argi askorik sartu ez arren, biharko eguna ikusiko ez zutenaren jakitun, biharko garaipenaren alde borrokatu zirenena baita argitasuna. Ez baitira oinazearen orbainak, Euskal Herriaren etorkizuneko izarrak baizik. Eta horregatik ez dira ilunetan eroriko, euren argitasunetik etorriko baita askatasuna.”

              (Amnistiaren aldarria ere egon zen presente ekitaldian)

Honi jarripena emanez ikuskizun musikal egon zen, eusko gudarie lore eskaintza egiten zieten bitartean. Momentu batzuk geroago JARKI antolakunde itaultzailea bere Gudari Egunaren irakurketa egiten zuen, honela hasten zena “Gudari Eguna iraganeko kontua bilakatu da batzuentzat. Estatua bere errelatoaren inposizioaren gudan sakontzen doan heinean, jada ez da nahikoa gudarien borrokalehenik alde batera utzi, gero arbuiatu eta, bukatzeko, iraganeko kontua bailitzan hau ahanzturara kondenatzearekin. Baina gauza da Euskal Herri Langilearen historia borrokaz idatzia dela, borrokan erdietsitako lorpen eta porroten bitartez idatzia, alegia” eta iraganeko kontu bat izatetik hurrun eusko gudarien eramandako borrrokaren gaurkotasuna seinalatu dute “…atxiloketen, torturen, erailketen erantzule diren txakurrak, oraindik ere Euskal Herriko kaleetan lasai asko dabiltzala, euren jarduera jazarlearekin jarraituz. Sistema kapitalistan poliziaren funtzioa, izatea eta papera egiturazkoa izanda argia bada ere, ukaezina baita Euskal Herria jazartzeari begira euren jardueraren motibazio politiko eta ideologikoa. Euskal Herriaren ukazioa oinarri, espainiar eta frantziar estatuek herri hau asimilatzeko helburuarekin aurrera eramandako estrategiari jarraitzen dion papera jokatzen baitute txakurrek”. Era berean oraindik “Euskal Herri Langilea bizirauteko lan egitera behartuta egonda, miseria eta azpirazioa besterik eskaintzen ez dion etorkizunera…” espero zaiola gogoratu dute eta “ez dela adiskidetzaren saioa” adierazi dute “Euskal Herriak pairatzen duen gatazkak bere horretan irauten baitu”. Egoera honen aurrean borrokarako deia luzatu dute “Horregatik, jazarpenaren aurrean, injustiziaren aurrean jarkitzea zilegi da beti. Eta zapalkuntzak diraun bitartean, Euskal Herri Langileari ez zaio borroka ez den beste biderik geratuko”. Bukatzeko adierazi dute “Euskal Herriko langileok nazio zein klase izaera kontzientzia dugun bitartean, gudarien borroka ez da ilunetan eroriko” eta “Gure aurretik borrokan aritutakoen lekukoa hartu, borrokaren zilegitasunean berretsi eta garaipenera arte Euskal Herriaren historia idazten jarraitzea dagokigu”-la. Hemen irakurketa osoa JARKI-ren 2023ko Gudari Eguneko irakurketa - Jardun Koordinadora .Irakurketa lekuko zuen bitartean pankarta erraldoi bat atera zuten eraildako hainbat eusko gudarien aurpeguiekin eta “Agur eta ohore, eusko gudariak!” ohikatu zuten han bildutako jendea. Ekitaldiari bukaera, Intenaziolana eta Eusko Gudariak, abestuz heman zioten.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal