lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/10/2024

Kaleratze masiboak ematen ari dira Nafarroako zenbait enpresetan

Agentziak/La Haine
Etxarri Aranazko Azkenga enpresak 38 langile kaleratu ditu. Bestalde, Orkoiengo Antolin enpresak 108 langile kaleratuko ditu eta Lizarrako Tenerias Omegan 79 langilek galduko dute euren lanpostua.

Azkenga enpresak metal-arozgintzan dihardu, Etxarri Aranatzen eta Olaztin ditu lantegiak eta bere 38 langileei joan den astean lan kontratuak eten zizkien, Sunsundegik azken lanak ez dizkionez ordaindu bere jarduera bideraezina dela argudiatuz; izan ere, Sunsundegi da Azkengaren bezero nagusi eta bakarra. Altsasuko Sunsundegi karrozeria egilea egoera ekonomiko larrian dago, eta bere 300 langileentzako hiru hileko aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea tramitatu du. Epe horretan inbertsore bat topatzeko itxaropenarekin. Sunsundegik 8,9 milioi euro zor dizkie hornitzaileei, guztira 20 enpresa inguru dira, haien erdiak Sakanan daude, eta guztien etorkizuna kolokan egon liteke. Hornitzaileez landara, Sunsundegik 40 milioi euroko zorra du bankuekin eta Sodena elkarte publikoarekin. Sindikatuek Sunsundegi bideragarri eta egonkor bihurtuko duten neurriak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari, Sakanan langile kaleratze lurrikara gerta ez dadin.

Orkoiengo Antolin enpresako zuzendaritzak irailean abiatu zuen enplegu-erregulazioko espediente bat 108 langile kaleratzeko, 2025ean. Antolin enpresa Volkswagenen hornitzaileetako bat da eta Volkswagen auto elektrikoak egitera mugatuko denez ez du Antolinen hornidura gehiago beharko.

Lizarrako Tenerias Omega enpresak irailaren 2an jakinarazi zuen enplegu-erregulazioko espediente bat ezarriko zuela, plantilla osoari eragingo diona. Langileek kritikatu dutenez, negoziazio-prozesu osoari uko egin dio enpresako zuzendaritzak.

Bestalde, kaleratzeak eta lan baldintzen okerragotzea salatu dute EROM enpresako langileek. Joan den irailaren 27an, kaleratzea ala soldata jaistea proposatu ondoren Acciona Energía-EROMeko Zuzendaritzak beste langile bat kaleratu zuen Nafarroan. Kasu berri honekin, kezka areagotu da plantillan,9 Acciona Energía-EROMeko langileen murrizketa geldiezina dela eta. “Kaleratze berri honekin eta duela gutxi bi lankidek jasandako subrogazioarekin, Nafarroako plantillaren gaineko presioak jarraitzen du, azken lau urteetan % 35 baino gehiago murriztu dena, 2020an 225 langile izatetik gaur egun 140 pasatxo izatera igaro delarik”, informatu dute sindikatuek.EROM Acciona Energian integratzeko prozesua Zuzendaritzak sustatu zuen bere garaian, EROMen egonkortasunaren eta etorkizunaren berme gisa salduz, eta horren ordez 2020ko irailaz geroztik, hamasei subrogazio eta hamalau kaleratze eragin ditu Nafarroan. Kopuru horri lan-baldintzak galtzearen ondorioz enpresa utzi duten berrogei teknikari baino gehiago gehitu behar zaizkio.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal