lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ3a

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

01/10/2021 :: Nacionales E.Herria

Sustrai Erakuntzaren prentsa-oharra / Nota de prensa de Sustrai Erakuntza

x Sustrai Erakuntza
Deskalabru berriak energia berriztagarrien garapenean Nafarroan / Nuevos desastres en el despliegue de las energías renovables en Navarra

Sustrai Erakuntzaren prentsa-oharra

Deskalabru berriak energia berriztagarrien garapenean Nafarroan

Eguzki-plakez estalitako 1.000 futbol-zelai dagokien azalera jarri nahi dituzte Iruñerriko nekazaritza-lurretan

Goi Tentsioko bi lineak elkarren ondoan eta oso gertu Nafarroa zeharkatu nahi dute

Makroproiektu eolikoen eta eguzki-proiektuen zerrenda luzean, 65 otsailetik, mahai gainean dauden bi nabarmendu nahi ditugu. Bi proiektu horiek erakusten dute Nafarroan berriztagarriak garatzeari dagokionez zentzugabekeria eta desgobernua dagoela, eta horrek lurraldea benetan suntsitzea ekarriko du, garaiz konpontzen ez bada.

Gaur egun, Iruñerrian hainbat eguzki-poligono fotovoltaikoen proiektu daude jendaurrean ikusgai. Proiektu horien eguzki-plakek 847 hektarea nekazaritza-lur estaliko lituzkete, azalerako 1.000 futbol-zelairen baliokidea. Gehienak gari-soroak dira, eta Iberiar Penintsulako handienetakoa dute zereal-produktibitatea. Proiektu horiei Erreniegako hegoaldeko magalean aurkeztutakoak gehitu behar zaizkie, baita Galar Zendean tamaina berarekin mehatxatzen dutenak ere, oraindik zehaztu gabe daudenak.

Gaur egun, honako proiektu fotovoltaiko hauek ezagutzen ditugu Iruñerrian: • Amaya Solar 1 eguzki-poligono fotovoltaikoa, 83 hektareakoa, Itzako Zendean, eta Aldaba, Orderiz, Aldaz eta Ariz kontzejuei eragiten diena. • Campos de Zuloaga eguzki-poligono fotovoltaikoa, 193 hektareakoa Oltza eta Zizur Zendean, eta Ibero (Oltza) eta Paternain, Larraya eta Erieta (Zizur) kontzejuei eragiten diena. • Amaya Solar 2 eguzki-poligono fotovoltaikoa, 186 hektareakoa, Zizur Zendean, eta Larraia, Undio eta Muru Astrain kontzejuei eragiten diena. • Amaya Solar 3 eguzki-poligono fotovoltaikoa, 227 hektareakoa, Zizur Zendean, eta Undio, Muru Astrain eta Astrain kontzejuei eragiten diena. • El Soto eguzki-poligono fotovoltaikoa, 158 hektareakoa, Zizur Zendean, eta Undio, Astrain eta Zarikiegi kontzejuei eragiten diena.

Ikusteko noraino iristen den instituzioen plangintzaren ezaren eragina, nahikoa da esatea lur batzuetan hiru proiektu desberdin aldi berean borrokan daudela nork berea eramateko. Zehazki, Amaya Solar 2 eta El Soto proiektuek alor bera bereganatu nahi dute, eta Amaya Solar 3 eta El Soto proiektuek beste lau alor disputan dituzte. Egoera esperpentiko horiek etengabeak dira Espainiako estatuan, eta ederki asko erakusten dute nola garatzen ari diren berriztagarriak.

Bestalde, lurraldearen erabateko hondamena agerian jartzen duen kasu latz bat dugu. Undio-Undiano kontzejua, gehien kaltetutako herrietako bat izango da, Amaya Solar 2 eta 3 proiektuek erabat inguratua geratuko baita. Horrek herri honetako nekazaritza lurren %90 desagertzea ekarriko du.

Eta aurrekoari deskalabru berri bat gehitu behar diogu. Forestalian bildutako enpresa-talde batek elektrizitatea eramateko goi-tentsioko makro-linea bat altxatzeko asmoa azaldu du: Ejea de los Caballeros inguruan (Zaragoza) kokatutako hainbat eguzki eta eoliko poligonoetatik Gasteizeraino (179 kilometroko linea), eta Gatikaraino, Bizkaian (267 kilometroko linea), Nafarroa osoa zeharkatuz. Proiektuaren tentsio nominala 400 kV-koa da ibilbidearen zati handienean. Aldi berean Red Eléctrica Españolak Nafarroako Muruarte eta Gipuzkoako Itsasoren artean egin nahi du goi-tentsioko linea bat (Autopista Elektrikoa). Horrela, Red Eléctrica Españolak Dicastillo-Itxaso izeneko proiektu bat berpiztu nahi du, historikoki herritarren oposizioak behin baino gehiagotan geldiarazi duena. Une honetan, proiektu berria jendaurrean ikusgai dago alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Beraz, bi tentsio altuko linea izango genituzke, ia ibilbide osoan parez liratekeenak, bata bestearengandik 150 bat metrora, Forestaliako aurreproiektuaren planoetan egiaztatu ahal izan dugunez.

Horrela, energia berriztagarriak eskala handian garraiatzeko Forestaliaren proiektu berri honek Nafarroako eskualde hauei eragingo lieke:

• Aragoi Beherea: Carcastillo eta Murillo el Fruto udalerrietatik gertu egongo litzateke.

• Erdialdea: Beire, Olite eta Tafalla igaro.

• Valdorba: Añorbetik, Eneriz) (eremu horretatik, REEren proiektuaren parean joango litzateke)

• Valdizarbe: Adios, Muruzabal, Uterga, Legarda)

• Iruñerria: Undio, Astrain, Paternain, Ororbia, Aldaba, Otxobi

• Sakana; ekialdetik mendebaldera zeharkatuko luke, eta ia herri guztietan du eragina: Errotz, Satrustegi, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Altsasu, Olazti... Altsasun bi lerro bereizten lirateke, bata Gipuzkoarantz, Red Eléctrica Españolaren linearen parean Itxasoraino, eta bestea Gasteizeraino.

Bada zer azpimarratu proiektu berri honetan. Orain arte Red Eléctrica Españolak elektrizitatea distantzia handitara garraiatzeko betetzen zuen funtzioa, hemendik aurrera enpresa pribatuek ere egingo dute. Eta hori guztia inolako plangintzarik gabe, eta are gutxiago modu demokratikoan. Guztiz irrazionala da Zaragozan ekoitzitako elektrizitatea ebakuatzeko puntuak ehunka kilometrotara dauden Araba eta Bizkaian jartzea.

Argi dago hau guztia ezin dela trantsizio energetikotzat jo, eta are gutxiago hori planifikatuta dagoela esan. Hau, berriztagarrien "kasinoa eta Monopolya" bezala kalifikatu beharko litzateke. Horrelako hondamendi bat ezin da onartu, ezta behar handiagoei dei eginez ere, hala nola Klima Aldaketaren aurkako borrokari. Horrek biodibertsitatearekin, lurraldearekin eta planetako baliabide naturalekin amaitzen du. Berriro errepikatzen dugu. Beharrezkoa da proiektu hauek guztien tramitazioa bertan behera uztea, arrazionalizatu, ordenatu eta behar bezala planifikatu ahal izateko.

Web orrialdeak: www.sustraierakuntza.org eta www.fundacionsustrai.org

Nota de prensa de Sustrai Erakuntza

Nuevos desastres en el despliegue de las energías renovables en Navarra

Pretenden instalar el equivalente a 1.000 campos de futbol cubiertos de placas solares en terrenos agrícolas de la Cuenca de Pamplona

Dos líneas de Muy Alta Tensión pretenden atravesar Navarra de forma paralela y a muy poca distancia entre ellas

En la larga lista de macroproyectos eólicos y solares, 65 desde febrero, queremos llamar la atención sobre dos proyectos que están sobre la mesa. Ambos son una muestra del sinsentido y desgobierno en materia de desarrollo de las renovables en Navarra, y que va a provocar una auténtica devastación del territorio en el caso de que no se remedie.

Actualmente se encuentra en exposición pública proyectos de polígonos solares fotovoltaicos en la Cuenca de Pamplona que cubrirían con sus placas 847 hectáreas de terrenos agrícolas, el equivalente a 1.000 campos de futbol de superficie. Se trata de secanos cuya productividad cerealista es de las mayores de la península ibérica. A estos proyectos habría que añadir los presentados en la falda sur de El Perdón, y los que amenazan con el mismo tamaño en la Cendea de Galar, aún sin concretar.

A día de hoy conocemos los siguientes proyectos fotovoltaicos en la Comarca de Pamplona: • Polígono solar fotovoltaico Amaya Solar 1, de 83 hectáreas en la Cendea de Itza, afectando a los concejos de Aldaba, Orderiz, Aldaz y Ariz. • Polígono solar fotovoltaico Campos de Zuloaga, de 193 hectáreas en las Cendeas de Oltza y Zizur, afectando a los concejos de Ibero en Oltza, y Paternain, Larraya y Erieta en Zizur. • Polígono solar fotovoltaico Amaya Solar 2, de 186 hectáreas en la Cendea de Zizur, afectando a los concejos de Larraya, Undiano y Muru Astrain. • Polígono solar fotovoltaico Amaya Solar 3, de 227 hectáreas en la Cendea de Zizur, afectando a los concejos de Undiano, Muru Astrain y Astrain. • Polígono solar fotovoltaico El Soto, de 158 hectáreas en la Cendea de Zizur, afectando a los concejos de Undiano, Astrain y Zarikiegi.

Para comprobar el disparate y el desatino que supone la absoluta falta de planificación por parte de ninguna institución, ni pública ni privada, basta decir que hay terrenos en los que se superponen y se disputan tres proyectos diferentes. En concreto, los proyectos Amaya Solar 2 y El Soto se disputan la misma finca, y Amaya Solar 3 y El Soto disputan por otras cuatro. Esta situaciones esperpénticas son una constante del modo en que se están desarrollando las renovables en el Estado Español.

Por otro lado, nos encontramos con un caso de estrago máximo del territorio. El concejo de Undio-Undiano sería uno de los pueblos más afectados al quedar completamente rodeado por los proyectos Amaya Solar 2 y 3. Ello acarreará la desaparición del 90% de las tierras de labor de este pueblo.

Y si todo lo anterior pareciera poco, un grupo de empresas perteneciente a Forestalia pone el listón aún más alto con la intención de levantar una macro-línea de alta tensión para llevar electricidad, supuestamente renovable, desde diferentes macroproyectos solares y eólicos distribuidos en la zona de Ejea de los Caballeros en Zaragoza, hasta Vitoria-Gasteiz (179 km de línea), y Gatika en Bizkaia (267 km de linea), atravesando toda Navarra. La tensión nominal del proyecto en su mayor parte del recorrido es de 400 kV.

Las características de este nuevo proyecto de Forestalia son similares a la línea de alta tensión (comúnmente llamada Autopista Eléctrica) que REE pretende realizar entre las inmediaciones de la subestación de Muruarte y la de Itxaso, en Gipuzkoa. De esta forma REE pretende revivir un proyecto, anteriormente denominado Dicastillo-Itxaso, y que históricamente ha sido paralizado por la oposición popular en múltiples ocasiones. El nuevo proyecto de REE se encuentra en la actualidad a exposición pública.

Nos encontraríamos prácticamente con dos líneas de alta tensión, que transcurrirían de forma paralela en casi todo el trayecto, y a unos 150 metros de distancia una de otra, según hemos podido comprobar en los planos del anteproyecto de Forestalia.

De este modo, este nuevo proyecto de evacuación de energías renovables a gran escala afectaría a las siguientes comarcas de Navarra:

• Bajo Aragón: donde pasaría cercana a los municipios de Carcastillo y Murillo el Fruto.

• Zona Media: pasando por Beire, Olite, Tafalla…

• Valdorba: por Añorbe, Eneriz… (desde esta zona iría ya paralela al proyecto de REE)

• Valdizarbe: Adios, Muruzabal, Uterga, Legarda…

• Cuenca de Pamplona: Undiano, Astrain, Paternain, Ororbia, Aldaba, Otxobi…

• Sakana; la recorre completa de este a oeste, afectando a prácticamente todos los pueblos, entre ellos: Errotz, Satrustegi, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Altsasu, Olazti... Desde Altsasu se separan dos líneas, una hacia Gipuzkoa continuando paralela a la línea de REE hacia Itxaso, y la otra hacía Vitoria.

Estamos ante un elemento novedoso. La función que realizaba REE de transporte de electricidad a grandes distancias, ahora también quiere ser llevada a cabo por empresas privadas. Y todo ello sin ningún tipo de planificación, y menos aún de forma democrática. Resulta del todo irracional dar como punto de destino de la electricidad producida en Zaragoza, puntos de enganche para evacuarla en las provincias de Alava y Bizkaia, a cientos de kilómetros de distancia.

Es evidente que esto ya no se puede calificar de transición, y mucho menos pretender que ésta se encuentra planificada. Esto habría que calificarlo como el “Casino y el Monopoly” de las renovables. Un desastre así no se puede permitir, ni siquiera invocando a beneficios mayores como es la lucha contra el Cambio Climático. Esto acaba con la biodiversidad, el territorio y con los recursos naturales del planeta. Una vez más lo repetimos. Es necesaria una moratoria a todos estos proyectos, para poder racionalizarlos, ordenarlos y planificarlos en condiciones.

Páginas Web: www.fundacionsustrai.org y www.sustraierakuntza.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ3a

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal