lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/10/2025

Itxialdia egin dute Maderas de Llodioko langileek Laudioko Udaletxean

Aiaraldea
Gogor kritikatu dute erakundeen "jarrera pasiboa" eta eskualdera "kea saltzera" etorri izana leporatu diete instituzio publikoei.

Itxialdia abiatu zuten Maderas de Llodioko langileek Laudioko Udaletxean, atzo arratsaldean eginiko eskualdeko mobilizazioaren ostean. Jende andana bildu da Garnica taldeak egikaritutako kaleratzeak salatzeko protestara. Herritarrek Eroskiko biribilgunean egin diete harrera fabrikako ataritik jaitsi diren grebalariei, txalo eta bengala artean.

Ikasleen eta beste lantegietako beharginen elkartasun mezuak jaso dituzte ibilbidean zehar, eta ezezagun talde batek zerrautsez bete du Aldundiaren bulegoa bertatik pasatzerakoan.

Hain zuzen, bulego horretan atzo Ramiro Gonzalezek eginiko prentsaurrekoari egin diote aipamena langileek. “Atzo, Ramiro izan zen aldarrikapen hutsalen bozeramaile, non eta gure herrian bertan. Non eta duela astebete Maderaseko langileek okupatu genituen bulegoetan”, aipatu dute udaletxeko balkoitik beharginek.

Herriko plazara iristean langile talde bat sartu da udaletxera, eta hitzartzea eskaini dute balkoitik. Gogor kritikatu dute erakundeen "jarrera pasiboa" eta eskualdearen etorkizunaren defentsan "aurpegirik eman ez izana". Kontrara eskualdera "kea saltzera" etorri ziana leporatu diete instituzio publikoei

Horregatik sartu dira, hain zuzen ere, gaur udaletxera gaua pasatzera: "Gaurko ekintza sinbolikoaren bidez gure ahotsari eta eskakizunei entzungor egin nahi dietenengana iristea espero dugu. Ekintza sinboliko horiek gure esku ditugun espazio guztietan planteatzera behartuta gaude, kaleak, lantokiak, institutuak edo erakundeak izan".

Azaldu dutenez, gaur goizeko bederatzietan amaituko dute itxiladia, Herriko plazan egingo duten agerraldi batekin. Herritar orori luzatu diote biharko prentsaurrekora batzeko deia.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal