lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 31/07/2026

Iruñeko Udaltzaingoa Arrotxapea auzoko Muskerra gimnasio komunala desalojatu du

La Haine - Euskal Herria
Joan den otsailaren amaieran ireki zuten, eta ordutik doako kirol-jarduerak eskaintzen aritu dira. Desalojoa salatzeko manifestazioa deitu dute biharko.

Atzo goizean bertaratu ziren Iruñeko udaltzainek Muskerra gimnasio komunala hustera, El Hadji gune autogestionatuak jakinarazi zuenez. Abenduaren 13an zortzi urtez hutsik egon zen lokal bat okupatu zuten Muskerra herri gimnasioa sortzeko, eta otsailaren amaieran ireki zuten. Ordutik doako kirol-jarduerak eta entrenamenduak eskaintzen aritu dira. “Kirola egiteaz gain, uste dugu gune honek gizartearekiko helburu eraldatzailea izan behar duela”, azaldu zuen Muskerra herri gimnasioko kide batek. Batzar bidez eta auzolanean funtzionatzen dute, eta zenbait ardatz nagusi izan dituzte. Besteak beste, “kirolaren merkantilizazioaren” kontra borrokatu, eta kirola modu “autogestionatuan” eta “kolektiboan” landu dute.

Jendetza bildu zen ostegun arratsaldean Muskerra gimnasio komunala desalojoa salatzeko, eta mobilizazio gehiago izango dira: Larunbatean manifestazioa deitu dute Arrotxapean, Muskerra aurrera! lelopean; 19:30etan abiatuko da Maiteminduen parketik.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal