lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/09/2026

Txomin Olhagarairen omenezko muralari babesa erakutsi diote Itsasun

La Haine - Euskal Herria
500 lagun baino gehiago bildu ziren Itsasun, eta, murala ezabatzen badute, beste ehunka lekutan zabaltzera deitu zuten.

Iragan abuztuaren 25ean Itsasuko Sanoki aretoaren aurrealdean Iparretarrak taldeko (IK) militante izan zen Txomin Olhagarairen omenezko horma-irudia inauguratu eta bi egunera, auzitegietara jotzea erabaki zuen Pirinio Atlantikoetako prest berriak, Simon Fetetek, eta herriko alkateari eskatu zion irudia ezaba zezala. Horrek herriaren haserrea eragin zuen, eta, erantzun gisa, 500 pertsona baino gehiago elkartu ziren larunbat arratsaldean Itsasuko kaleetan Iparretarrak taldeko militante ohiaren memoria defendatzeko borondatearekin.

Manifestazioaren bukaeran, Gabi Mouesca IK Iparretarrak erakundeko militante ohiak hitza hartu zuen Prefetaren jarrera gaitzetsiz: “Margolan hau arte obra bat da, prefeta jauna. Zein izanen da ondoko urratsa, gure herriaren historia kontatzen duten liburuak erretzea?”. Prefetak beste lehentasunik izan beharko lukeela adierazi zuen, besteak beste, euskara, kultura, lurraldea eta etxebizitza, laborarien “egoera zaila”, hezkuntza eta erakundeen inguruko auziak. Hala ere, haren iritziz, Euskal Herrira iritsi bezain pronto egindako lehen ekintza ez da gai horietako bati erantzutea izan, baizik eta arte-lan bati eraso egitea. “Herri honek pilatu duen sufrimendua oroitzen duen arte obra bat”, zehaztu zuen. Ondoren, Olhagarairen memoriari irain egitea leporatu zion. Hitz gogorrak izan zituen ere Mouescak Max Brisson senatariaren kontra. Brissonek erran baitu aste honetan ezin dela goretsi goretsi “Frantziako ordezkari baten emaztearen erailtzeko bonba maneiatu zuen” militante bat. Gezurtaria eta errebisionista dela leporatu dio Max Brissoni Gabi Mouescak. Bukatzeko, IK-ko militante zirela hildako guziak ekarri zituen gogora: Maddi Hegi, Ramuntxo Arruiz, Didier Lafite eta Popo Larre. Bertaratutakoek txalo zaparrada batekin erantzun zioten.

Afixa banaketarekin hasi ziren hitzaldia amaitzean eta dei hau egin zuten: Toxmin Olhagarairen omenezko murala Itsasutik ezabatzen badute, beste ehunka lekutan agertu dadila.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal