lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/07/2026

Munduko futbol txapelketako finalean jazotako gertakarien harira 50 persona ikertzen ari dira EAEn

La Haine - Euskal Herria
Bingen Zupiriak adierazi du ikertuetako batzuk epailearen aurretik pasako direla. Era berean, Guardia Zibila egun horretan Berriozarren eman zen erantzun antifaxista ikertzen ari da.

Euskadi Irratian elkarrizketa egin diote Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari, eta datu hauek eman ditu: 50 pertsona baino gehiago ditu ikerketapean Ertzaintzak Munduko Kopako finalean izandako konfrontazioei lotuta. Pasa den uztailaren 19an, Espainiaren eta Argentinaren arteko Munduko Txapelketako finalaren atarian, milaka herritar atera ziren kalera Hego Euskal Herriko hiriburuetan Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko. Bertan, hainbat konfrontazio izan ziren kaleetan, eta horiek zirela eta Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu jada. Gasteizen, kalez jantzitako poliziak espainiar ikurrak erabili zituen Euskal Selekzioaren alde mobilizatu zirenak probokatzeko eta mehatxatzeko, eta, karga baten ostean, lau gazte atxilotu zituzten. Bilbon ere goia jo zuen kontuak: Gazte batzuk Doña Casilda parkean sartu eta PPk Espainia eta Argentina arteko Munduko Futbol Txapelketako finala jarraitzeko jarrita zuen pantaila erraldoiaren emisioa saboteatzen saiatu ziren. Tentsioak gora egin zuen une horretan, eta Ertzaintza oldartu egin zitzaien gazte euskaldunei. Gertaera berak errepikatu ziren Donostian, espainolisten probokazioei erantzuteagatik Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuenean. Gainera, zipaioak karmengo jaietako jaigunean sartu ziren bertan zeudenen aurka oldartuz, eta hainbat pertsona ospitaleratuak izan ziren.

Zupiriak egun hartako jazoerak gaitzetsi ditu egin dioten elkarrizketan: "Ikertuak izateko hainbat material dago, tartean bideoak. Isunak izango dituzte eta batek baino gehiagok epaiketan deklaratu beharko du, egin diren arau hausteak larriak direlakoan gaudelako”. Baina sailburua harago joan da. Bere hitzetan, gizartean "gutxiengoa" badira ere, "zenbaitzuek batzuetan indarkeriaren erabileraren askatasuna" sartu nahi dute. "Egun batean dira faxistak, beste egun batean Israelen alde daudenak eta beste batean inperialismoaren alde omen daudenak. Eta orain espainolismoaren aurkako bandera hau hartu dute. Jarrera horiek onartezinak dira”, adierazi du. Indarkeria "sustatu" nahi duten taldeak ote dauden galdetzean, zera erantzun du: "Talde jakin batzuk daude. Gutxiengoa diren ezker muturreko mugimenduekin identifikatzen ditut".

Guardia Zibila Munduko futbol txapelketako finalean Berriozarren eman zen erantzun antifaxista ikertzen ari da

Futboleko Munduko Koparen finala baliatu zuten hainbat sektorek espainolismoa goraipatzeko eta aldarri faxistak inpunitate osoz zabaltzeko. Berriozar (Nafarroa) izan zen horren adibide: Núcleo Nacional talde faxistaren kamiseta soinean zeraman gizonezko bat taberna batera joan zen finala ikustera. Hori ikusita, hainbat pertsonak erantzun egin zuten, kamiseta hori zeraman gizonezkoaren aurka joz. Hainbat hedabide jakinarazi dutenez, Guardia Zibila gertaera horiek ikertzen ari da eta ez du baztertu atxiloketak egitea.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal