Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herrian Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko

Espainiaren eta Argentinaren arteko Munduko Txapelketako finalaren atarian, mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Bazterrak nahastu ditu Hego Euskal Herriko udalerri askotan partida ikusteko pantaila erraldoiak jartzeko hartu duten erabakiak, izan ere, Donostian, Gasteizen, Iruñean,Lizarran, Tuteran, Eibarren, Ermuan, Irunen, Barakaldon eta Portugaleten jarri dituzte pantailak. Hori dela-eta, “Puta España" edo "Espainolismoa borrokatu" zioten pintadak eta pankartak agertu ziren partidaren aurretik horietako toki batzuetan, eta arratsaldeko 19:00etarako, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean mobilizazio bana antolatu zuten. “Euskal Herria, ofizialtasuna askatu","Puta España, puta selección", “Hau ez da Espainia, Euskal Herria da” , "Borroka da bide bakarra" eta independentziaren aldeko oihuak entzun ziren martxa guztietan. Era berean, burua estalita zuten zenbait lagunek Espainiako bandera erre dute Eibarren.
Donostian adierazi dute Euskal Herrian Munduko Kopako finala ikusteko pantailak jartzea “inposizioaren eta zapalkuntzaren normalizazioari bidea erraztea” dela. Uste dute futbola aitzakia dela “espainiar nazionalismoa indartzeko, nazionalismo erabat baztertzailea eta inposatzailea dena”. Uste dute ikur batzuk, Espainiako bandera esaterako, estatu egituren ikur direla, eta horiek “herrien autodeterminazioa” ukatzen dutela.
![]()
Iruñeko irakurketan argi utzi dute mundiala ez dela “kirol lehiaketa soil bat”. Eta “burgesiarentzako funtzio ekonomiko, politiko eta kultural argia” duela. “Espainiar Selekzioak Euskal Herria nazio gisa ukatzen du eta gure lurretan espainolismoaren eta erreakzioaren sinbolo gisa jokatzen du”, gehitu dute antolatzaileek. Amaitzeko Euskal herriko hainbat txokotan partidua ikusteko pantaila erraldoiak jartzeko erabakia salatu dute “españolismoaren gorazarrerako guneak” izango direlakoan.
![]()
Bilbon, antolatzaileek salatu dute "asimilazio nazionalaren prozesu geldiezina" garatzen ari dela, eta ordezkariek adierazi dute partida ikusteko jarritako pantaila erraldoiak horren froga direla. “Euren inposizioaren" aurrean, "olatu berdea" defendatu dute, eta "epaileak partidaren amaiera erabakitzen duenean, Munduko Kopa amaituko da, baina Euskal Herriak askoz partida garrantzitsuagoa jokatuko du", ohartarazi dute.
![]()
Mobilizazioak jazartzen jardun zuten indar errepresiboek
Poliziaren presentziak nabarmena izan da mobilizazioetan, eta Bilbon goia jo zuen kontuak: Gazte batzuk Doña Casilda parkean sartu eta PPk Espainia eta Argentina arteko Munduko Futbol Txapelketako finala jarraitzeko jarrita zuen pantaila erraldoiaren emisioa saboteatzen saiatu zen. Tentsioak gora egin zuen une horretan, eta Ertzaintza oldartu egin zitzaien gazte euskaldunei. Bestalde, pertsona bat atxilotzeaz gain besete bi identifikatu dituzte Gasteizen, Espainiar futbol taldeko jarraitzaile batekin edukitako eztabaida baten harira.







