Gaurko egunez, duela 6 urte, Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoa hilik aurkitu zuten Martuten

2020ko irailaren 4ean hilik topatu zuten Igor Gonzalez Sola Bilboko euskal preso politikoa Martuteneko kartzelan. Hamabost urteko espetxealdiaren ondotik, berriki lekualdatu zuten Euskal Herrira eta kondenaren hiru laurdenak beterik zituen.
2005eko martxoan atxilotu zuten Donostiako Antigua auzoko etxebizitza batean, ETAri laguntzea, dokumentuak faltsutzea eta armak gordetzea egotzita. Inkomunikazio aldian torturak jasan zituela salatu zuen. Hainbat espetxetan igaro zuen bere zigorraldia, besteak beste Puerto de Santa Marian, Badajozen, Valdemoron, Sorian eta Martutenen. 2009an jada bere buruaz beste egiteko bi saiakera egin zituen Igor Gonzalezek, Granada eta Badajozeko presondegietan. Bestalde, 2004an bere amak Badajozeko presondegian kolpe bat jaso zuela salatu izan zen bisitan zihoala eta anbulantzia ukatu zioten.
Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren erailketa salatzeko manifestazioak egin ziren Euskal Herrian. Bertan, Igorren heriotza eta Espainiako zein Frantziako espetxeetan hildako gainerako 17 euskal preso politikoen heriotzak salatu zituzten. Azaldu zutenez, heriotza horiek ez dira "halabeharrezko gertaerak", baizik eta preso politikoak "makurtzeko espresuki diseinatutako espetxe politika krudel eta militante baten" ondorio.







