lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/09/2026

Prostituitzera behartu dute 18 urteko emakume bat Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Sexu-explotazio egoera hasi zenean biktima oraindik adingabea zen.

Sexu-esplotazioari lotutako beste kasu baten berri eman dute Euskal Herrian. Oraingoan, Gasteizen (Araba) izan da: bi pertsona atxilotu dituzte, neska gazte bat prostituziora bortxatzea leporatuta. 54 urteko gizonezko bat eta 33 urteko emakumezko bat dira atxilotutakoak. Bortxazko prostituzioa eta genero indarkeria leporatu diete atxilotuei. Gaur geratu dira epailearen esku.

Biktima gizonezkoaren bikotekidea da eta egoera hasi zen unean oraindik adingabea zen. Poliziaren arabera, atxilotuek zenbaitetan atxiki dute neska haren borondatearen aurka. Behartutako neskak 18 urte ditu orain, eta Ertzaintzak haren familiaren deia jaso zuen herenegun, desagertua zegoela erranez. Gaur, Ertzaintzak baieztatu du bikotekidearen etxean zegoela neska, inkomunikatuta eta handik atera ezinik.

Jakin ahal izan denez, gaztea joan den urtean iritsi zen Gasteizera Hego Amerikako herrialde batetik. Emakume batek, hiri horretako pisu batera eraman eta prostituzioan aritzera behartu zuen, berarekin zuen zorra kitatze aldera.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal