lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN8N

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

17/05/2019 :: Nacionales E.Herria

13 oreretarren auzipetzearen aurrean

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Ciudadanos alderdi faxista Oreretan emandako mitinaren aurka protesta egin zuten ehunka herritarrek, eta gutxienez 13ren aurka ekinbide judizialak abiatu ditu epaileak

Apirilak 14ean Ciudadanos alderdi faxista espainiarrak Oreretan emandako mitinaren aurka protesta egin zuten ehunka herritarrek, eta haietatik gutxienez 13ren aurka ekinbide judizialak abiatu ditu epaileak.

Lehenik eta behin gure elkartasuna helarazi nahi diegu ikertuak diren herritarrei. Jakin bezate ez daudela bakarrik, faxismoaren aurrean protesta eta borroka molde oro zilegi eta beharrezkoak direla uste dugu. Euskal herriko kaleetan ez dago jarrera faxista eta xenofoboentzat lekurik .

Bigarrenik salatu, egunean bertan, Faxistek Oreretan beren zaborra lasai zabal zezaten alfonbra gorria jartzen saiatu zen polizia baskongadoaren jokaera. Faxistei bidea zabaltzen saiatu, eta aldi berean adin eta baldintza ezberdineko ehunka herritarren aurka bortizkeria osoz amorraturiko matoi txukunen gisa oldartu zen. Horrekin aski ez eta orain alderdi faxistaren eskariz, morroi zintzoen moduan herritarrak identifikatu, eta epaibidean jarri ditu, haiek jaso ditzaketen zigorren arduradun bakarra Ertzaintza da.

Beste behin ere ozen salatu beharra dago, herri honetan adierazpen askatasunak etsairik badu, hori ertzaintza dela, protesta eta bilera eskubideak beti bezeaa biolentziaz zapalduz, okupatzailearen kolaboratzaile izanik, herri honek jasaten duen okupazio militarra eta ukazioaren ezinbesteko zati da.

Amaitzeko esan errepresioa eta faxismoaren aurka, antolakuntza eta borroka direla bide bakarrak, beraz, Lotu borrokari!!! Elkartasun osoa 13ekin!!! Faxismoaren aurka borroka da bide bakarra!!!

Euskal Herria, 2019ko maiatzaren 17a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN8N

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal