lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL5r

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

27/09/2018 :: Nacionales E.Herria

2018ko Gudari Eguna

x Aurrerantz
El recuerdo del 27-S, de aquellos gudaris revolucionarios, nos golpea con miles de preguntas que debemos responder en el presente y para el futuro que hemos vuelto a abrir

[Euskara]

Ohean hiltzeko bi hilabete baino gutxiago falta zirenean, Franco diktadoreak ETAko bi militante eta hiru espainol erailtzea agindu zuen egunsentian egindako fusilamentuen bidez, 1975eko irailaren 27an, baina faxismoa ez da hil eta are gutxiago nazionalismo inperialista espainola. Alderantziz, talde frankistak Katalunian harrotzen dira seiehun militar espainolek diktadorea birgaitzea galdegiten duten eta samalda atzerakoiak bere momia omentzera joaten diren bitartean, komunikabideen kanpaina mediatikoak bultzatuta eta PPk kaleak mugiaraziko dituelako abisuaren eraginez.

Baina hau kapitalismo mundiala zeharkatzen duen eta Trump Administrazioan -garaian EH Bilduk zoriondutakoa- arrapala-neofaxistaren olatuaren adierazgarri arriskutsuena duen sakoneko mugimendua da, beste adierazle hurbilago bat Maravillas gaztetxearen kontrako erasoan adierazitako Nafarroako Gobernuaren autoritarismo gorakorra den bitartean. Joera berberaren bi forma ezberdin dira, beste asko gehiagorekin batera jar genitzakeenak: gerbarako eskubideen murrizketa Alemanian, Estatu frantseseko inboluzio militarista, neofaxismoa Polonian, Hungarian, Italian...

Zerikusi duen honek I-27ko fusilamentuekin? Dena. Sarritan hobe da orokortasunetik hastea singularra argitzeko. Izan ere, I-27ko erailketak bere zentzu osoan soilik ulertzen dira inperialismoaren krisi aurre-iraultzaile baten barneko frankismoaren agonia-egoerako testuinguru batean: eta tartean, ETA eta FRAP. Zehazkiago, erdian Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka armatua kokatzen zen. Frankismoak eta NATOk FRAPi aurre egin ahal zioten gutxi gorabehera, baina ez euskal iraultzari. ETAk 42 urtez eutsi zuen klase borroka nazionalak logika propioa zeukalako Euskal Herrian, espainolarekiko ezberdina, baina azkenean ETAk armak entregatu zizkion zapaltzaileari eta haiekin batera modu heroikoan bildutako koherentzia eta duintasunaren altxorra ere.

Azken lau hamarkadetan kapitalismoak aldaketa garrantzitsua sartu du bere esplotazio moduan, nahiz eta berbera izaten jarraitzen duen: kapitalaren botere finantzario-espekulatiboa. Euskal Herrian finantziarizazioak burgesia autonomista eta erregionalistak itxuraldatu ditu, eta kontrainsurgentzia estrategia berriekin aurreko langile klase industriala eta bere autoantolakuntza formak ahuldu ditu, preso, erbesteratuta edota ihesean dagoen militantzia bere patura abandonatu zituen ETAren errendizioa behartu zuten indar erreformistei zuzendaritzara igotzea erraztuz .

EH Bilduk eta Sortuk PNVren aurrean etsitzeak hotsandiko «Estatutu Berria» sina zezan, boteretsuen barreak besterik eragiten ez dituen erdiranzko beste bira itsuetako bat izatea frogatu du, EH Bilduk Kongresu espainolean PP, PSOE, C's, Podemos eta abarrekin batera jarritako sinadura aberrantearekin gertatu bezala.

EH Bilduren pasibitatea edo kolaborazioa Geroa Bairen presioarekin Iruñerriko gazteria langilearen aurka, kasu gertatu berri bat aipatzearren, estrategikotzat hartutako jarrera erreformistaren beste adibide bat da. Bitartean, gobernu psoezialista berriak konponbiderako edozein keinu egiteari uko egiten dio, sikiera presoekin, PNV eta EH Bilduren hil ala biziko bozak behar arren: egungo Gobernu espainola indartsu sentitzen da, primeran daki EH Bildu eta Sorturen lur-jotzeaz eta PNVren morroitza berekoi eternalaz. Zertarako eman ezer garrantzitsua eserleku otzan horien aurrean?

Gainera, seinale guztien arabera, 2010etik herriak txirotu dituen eta burgesiari bere osotasunean on egin dien oparoaldi ekonomikoa 2015etik ahultzen ari da. Hego Euskal Herrian, gazteria eta emakume langilea, eta pentsiodunak dira zelan berrantolatu bilatzen duen herri langilearen aitzindari dira. Baina erreformismo abertzalearen gainbeherak borrokalari ugari nahasmenean murgildu ditu eta beste batzuk politikoki konorterik gabe utzi ditu. Segidako kontrainsurgentziek eta 2009tik ezkerrak erakutsitako pasibitateak I-27aren presentzia herri langilearen egunerokotasunean asko ahuldu dute.

ETAren errendizioak eta erreformismo abertzaleak, mende erdiko borrokaren ondorio diren memoria nazionala, klasekoa, politikoa, militarra eta abarrenekiko jarraikortasun ildo ezinbestekoak hautsi dituzte. Iragan hori desagertu egin da erreformismo abertzalearen pasibitate eta axolagabekeriagatik desagertu da, torturatzaileari barkamena eskatzearekin eta ENAMen (termino honetaz damutzen delarik) historiaren eduki iraultzailea hustearekin obsesionatuta. Ezin da askatasunik egon ez orainaldian ez etorkizunean ere legalitate zapaltzailea onartu denean.

Alta, 2008tik 2018ra iragan hurbila ezagutu ez zuten eta baldintza okerragotan ozta-ozta bizi diren gazte belaunaldi berriak sortu dira, eta batez ere, eguneroko esperientzia mingotsari esker dakitenak dagoeneko beraien gurasoen eskubide eta askatasun apurrak ez dituztela izango. Eta baita ere, pixkanaka, euren militantzia maila jaitsi edo gelditua zuten sektoreak hasi dira mugitzen. Askok «estrategia berriaren» promesak sinetsi zituzten eta haren huts egite umiliagarria ikustean euren buruei galderak egiten hasi zaizkio. Zuzendari erreformista mediatikoek paradisua hitzeman diete berriz, baldin eta babesten badute Estatutu Berria, edukiz hutsik PNVk hala galdegiten duelako.

Aurretik ditugun lanak ikaragarriak dira, baina itxaropen-konstante bat daukate: gaur duela hiruzpalau urte baino klase askapen mugimendu nazional handiagoa dago, sortu berri diren indar militanteek jada ez dituzte makurtuen demagogia eta aitzakiak sinesten, sektore hauetan eta beste batzuetan panazea itxurako legalismo parlamentarista eta instituzionalaren mitoa hondoratu egin da, beti beharrezkoa den autoantolakuntza berreskuratzen eta eguneratzen hasi da.. I-27aren oroitzapenak, gudari iraultzaile haienak, berrireki dugun orainean eta etorkizunerako erantzun behar ditugun milaka galderarekin kolpatzen gaitu.

Beharrezkoa da XXI. mende honetan gaurko euskal herri langilea klase, genero eta zapalkuntza nazionalaren aurkako borrokan egituratuko duen prozesu berria eraiki eta antolatzea, azken hirurogei urteetan askatzea lortu dugun korapilo gordiarra. Estrategia iraultzaile berri baten sorketa da datozen garaietan garatu beharreko lan nagusia. Erakunde eta mugimendu iraultzaileak eraikitzen ditugun neurrian itotzen gaituen korapilo hau askatzeko aurrera egingo dugu. Matxinada beharrezkoa da herri zapalduentzat. Antolatzeko ordua da.

Sozialismoa eta independentzia!

Aurrerantz

2018ko irailaren 26an

__________________

[Castellano]

Menos de dos meses antes de su muerte en la cama, el dictador Franco mandó asesinar el 27 de septiembre de 1975, mediante fusilamiento al alba, a dos militantes de ETA y a tres españoles, pero el fascismo no ha muerto y menos aún lo ha hecho el nacionalismo imperialista español. Al contrario, las bandas franquistas se han envalentonado en Catalunya mientras que seiscientos militares españoles exigen rehabilitar al dictador y las manadas reaccionarias acuden a rendir homenaje a su momia, incitadas por una fanática campaña mediática y por el aviso del PP de que las movilizará en la calle.

Pero esto es la forma externa de un movimiento de fondo que recorre al capitalismo mundial y que tiene en la Administración Trump –felicitada por EH Bildu en su tiempo– el exponente más peligroso de la ola de neofascismo rampante, mientras que otro exponente más cercano a nosotras es el autoritarismo creciente del Gobierno de Nafarroa expresado en su ataque al gaztetxe Maravillas. Son dos formas diferentes de la misma tendencia que podríamos acompañar con otras muchas más: la limitación de derechos de huelga en Alemania, la involución militarista en el Estado francés, el neofascismo en Polonia, Hungría, Italia…

¿Qué tiene que ver todo esto con los fusilamientos del 27-S? Todo. Frecuentemente es mejor empezar por lo general para iluminar lo singular. De hecho, los asesinatos del 27-S solo se comprenden en su pleno sentido en el contexto de crisis agónica del franquismo dentro de una crisis prerrevolucionaria del imperialismo: y en medio, ETA y el FRAP. Más exactamente, en medio se encontraba la lucha armada por la independencia socialista de Euskal Herria. El franquismo y la OTAN podían aguantar mal que bien al FRAP pero no a la revolución vasca. ETA resistió cuarenta y dos años porque la lucha nacional de clase en Euskal Herria tenía y tiene una lógica propia, diferente a la española, pero al final ETA entregó las armas al opresor y con ellas todo el tesoro de coherencia y dignidad heroicamente acumulado.

En las últimas cuatro décadas el capitalismo ha introducido un cambio importante en su forma de explotación, aunque sigue siendo el mismo: el poder del capital financiero-especulativo. En Euskal Herria la financiarización ha transformado a las burguesías autonomistas y regionalistas, y junto a las nuevas estrategias de contrainsurgencia ha debilitado a la clase obrera industrial anterior y sus formas de autoorganización, facilitando el ascenso a la dirección de fuerzas reformistas que han forzado la rendición de ETA que abandonó a su suerte a la militancia prisionera, exiliada o huida.

La claudicación de EH Bildu y Sortu ante el PNV para lograr que este firmase el pomposo «Nuevo Estatuto» ha demostrado ser uno de tantos giros ciegos hacia el centro que solo concitan las risotadas del poder, al igual que sucedió con esa aberrante firma de EH Bildu de la declaración oficial del Congreso español, junto al PP, PSOE, C's, Podemos, etc. La pasividad o la colaboración de EH Bildu con las presiones de Geroa Bai contra la juventud trabajadora en Iruñerria, por citar un caso reciente, son otro ejemplo del posicionamiento reformista asumido como estratégico. Mientras, el nuevo gobierno psoecialista se niega a cualquier gesto de solución siquiera con las prisioneras y prisioneros políticos vascos, aunque necesite vitalmente los votos de PNV y EH Bildu: el actual gobierno español se sabe con fuerza, conoce al dedillo el desmoronamiento interno de EH Bildu y de Sortu y la eterna mansedumbre egoísta del PNV ¿Para qué va a ceder algo importante frente a esos dóciles escaños?

Todo indica, además, que se está debilitando la bonanza económica que ha beneficiado a la burguesía en su conjunto desde 2015 y que ha empobrecido a los pueblos desde 2010. En Hego Euskal Herria la juventud, la mujer trabajadora y el pensionado son la punta de lanza de un pueblo obrero que busca cómo reorganizarse. Pero el desplome del reformismo abertzale ha sumido a muchos luchadores en el desconcierto y a otros les ha noqueado políticamente. Las sucesivas contrainsurgencias y la pasividad de la izquierda desde 2009 han hecho que se debilite mucho la presencia del 27-S en la cotidianeidad del pueblo trabajador.

La rendición de ETA y el reformismo abertzale han roto los vitales canales de continuidad de la memoria nacional, de clase, política, militar, etc., fruto de medio siglo de lucha constructiva y plantea un presente sin pasado y sin futuro de libertad. Ese pasado se ha esfumado por la pasividad e indiferencia del reformismo abertzale, obsesionado en pedir perdón al torturador y en vaciar el contenido revolucionario de la historia del MLNV, término del que se arrepiente, No puede haber libertad en el presente ni en el futuro cuando se ha aceptado la legalidad opresora.

Sin embargo, de 2008 a 2018 han surgido nuevas levas de jóvenes que no conocieron el pasado reciente pero que malviven en peores condiciones que entonces y que, sobre todo, saben por amarga experiencia diaria que ya no tendrán los pocos derechos y libertades de sus padres. Y también, poco a poco, empiezan a moverse sectores que habían bajado o parado su militancia. Muchos creyeron las promesas de la «nueva estrategia» y al ver su humillante fracaso empiezan a hacerse preguntas. Mediáticos dirigentes reformistas les han vuelto a prometer el paraíso si apoyan el Nuevo Estatuto, vacío de contenido porque así lo exige el PNV.

Las tareas que se nos presentan son abrumadoras, pero tienen una constante de esperanza: ahora hay más movimiento de liberación nacional de clase que hace tres o cuatro años, las nuevas fuerzas militantes que irrumpen ya no se creen la demagogia de los genuflexos ni sus excusas, en estos y en otros sectores se ha hundido el mito del legalismo parlamentarista e institucional como la panacea de todas las soluciones, se empieza a recuperar y actualizar la siempre necesaria autoorganización…

El recuerdo del 27-S, de aquellos gudaris revolucionarios, nos golpea con miles de preguntas que debemos responder en el presente y para el futuro que hemos vuelto a abrir.

Es necesario construir y organizar un nuevo proceso que vertebre, en este siglo XXI, al pueblo trabajador vasco actual en la lucha contra la opresión de clase, nacional y de género, nudo gordiano que no se ha conseguido desatar en los últimos sesenta años. La creación de una nueva estrategia revolucionaria es la principal tarea a desarrollar en los próximos tiempos. En la medida que construyamos organizaciones y movimientos revolucionarios avanzaremos para desatar ese nudo que nos ahoga. La rebelión es necesaria para los pueblos que oprimidos. Es hora de organizarse.

¡Socialismo e independencia!

Aurrerantz

26 de septiembre de 2018

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL5r

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal