lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/01/2025

2025 urtea hastearekin batera, elikagaiak, energiak eta telekomunikazioak garestitu egin dira

Agentziak/La Haine
Bestalde, erretiroa hartzeko adina 66 urte eta 8 hilera igo da

Urtearen hasierarekin, ohiko gastu gehienak igo dira: alde batetik, elikadura eta elektrizitatea, BEZaren beherapena bertan behera geldituko delako; bestetik, baita gas naturalaren eta telekomunikazio konpainia nagusien tarifak ere igo egin dira.

Elikagaien prezioek gora egin zuten atzo. Alde batetik, izan ere, oliba-olioaren, ogiaren, esnearen, arrautzen, gaztaren, frutaren, barazkien, lekaleen eta zerealen BEZa % 2tik % 4ra igo da. Bestetik, pastaren eta hazietatik eratorritako olioen kasuan, tasa % 7,5etik % 10era igaro da. Izan ere, urtea hastearekin batera, BEZaren beherapena bertan behera gelditu da.

Elektrizitatearen fakturaren igoerak ere nabarituko da langileen poltsikoetan. Kasu honetan, BEZa %21era itzuli da, krisi garaian egindako beherapenen ondoren. Hala ere, argindarraren fakturaren zati finkoan, Gobernuak erabakitzen dituen karguak %39 igoko dira 2024rekin alderatuta.

Gas naturalaren fakturari dagokionean, banakako azken baliabideko tarifak (TUR) % 10 garestitu da joan den urriaren 1ean ezarritako prezioarekin alderatuta. Auzo-komunitateentzako tarifa, berriz, % 13,5 eta % 18,3 artean garestitu da.

Telekomunikazioen eta telefoniaren sektoreko hiru operadore nagusiek ere prezioak igoko dituzte. Movistarrek %5 inguru jasoko ditu tarifak urtarrilaren 13tik aurrera. Vodafone eta Orangen kasuan igoera %3 ingurukoa izango da. Vodafonek atzo aplikatu zituen tarifa berriak; Orangek, berriz, urtarrilaren 27tik aurrera egingo du.

Familiek nabarituko duten beste gastu bat udal-zergenaeta tarifena izango da. Hondakin bilketaren zergak nabarmen garestituko da 2025ean udalerri eta mankomunitate askotan, Europar Batasunaren eta Espainiako Gobernuaren araudien ondorioz. Hala, Gasteizen tasa hori % 100 igoko da, % 26,54 Donostian, % 5 Bilbon eta % 4 Iruñeko mankomunitatean.

Erretiroa hartzeko adina 66 urte eta 8 hilera igo da 2025ean Hego Euskal Herria

2025etik aurrera, pentsioaren % 100a jaso nahi duten langileek 66 urte eta 8 hilabete izan beharko dituzte, eta, erretiroa 65 urterekin hartu nahi izatera, Gizarte Segurantzan 38 urte eta 3 hilabetez kotizatu dutela egiaztatu beharko dute.

2011n Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak patronalarekin eta sindikatuekin hitzartu zuen pentsio sistemaren erreformaren arabera, erretiroa hartzeko ohiko adina 65 urtetik 67 urtera igoko da. Progresio horren arabera, honela joango dira datozen urteak: 66 urte eta 10 hilabete 2026an eta 67 urte 2027an.

Ipar Euskal Herrian, erretiratzeko adinaren atzerapen progresiboak 1963an jaiotakoei eragingo die: 62 urte eta 9 hilabete izan beharko dituzte.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal