lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/11/2025

Etxegabe bat hil da Biarritzen

La Haine - Euskal Herria
Merkatu kalean hilik topatu dute 46 urteko gizonezkoa. Hirugarrena da aurten Biarritzen.

Etxegabe bat hilik aurkitu zuten larunbatetik (hilak 22) iganderako (hilak 23) gauean Biarritzeko(Lapurdi) Merkatu kalean. 46 urteko gizon bat zen. Azaldu dutenez, goizeko 01:00ak aldera oinezko batzuek aurkitu zuten, eta suspertzen saiatu baldin baziren ere, ez zuten lortu. Larrialdi zerbitzuek deia jaso bezain pronto bidali zituzten laguntza unitateak, baina laguntza medikuak haren heriotza berretsi besterik ezin izan zuen egin. Azken egunetan eguraldia azkarki hoztu baldin bada ere, oraindik ez dago heriotza arrazoiak jakiterik. Hori dela eta, autopsia bat eginen diote kalean zendutako pertsona horri.

BAB Solidaire elkarteak jakinarazi duenez, Bixente deitzen zen gizona, eta aterpeetara joateari uko egiten zion. Hain justu, horrelako tokietan “segurtasun falta” dela iruditzen zitzaion. Urtea hasi zenetik, Biarritzen, gutxienez hiru etxegabek galdu dute bizia.

Les morts de la rue kolektiboak adierazi du 912 etxegabe hil zirela 2024an frantziar Estatuan. Gainera, pertsona horiek era goiztiarrean hiltzen direla azaldu du, batez bestean 47,7 urterekin hiltzen baitira, hau da, biztanleria orokorrarekiko 32 urteko bizi esperantza apalagoa dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal