lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/01/2024

Adimen gaitasun handia antzemateko probak bakarrik gaztelaniaz egin ahal dituzte ikasle euskaldunek

Argia/La Haine
Adimen gaitasun handia duten ikasleak antzemateko probak asko ugaritu dira EAEko ikastetxeetan, baina bai Lehen Hezkuntzako bai DBHko probak gaztelaniaz egin behar dituzte ikasleek, ez daudelako euskaraz.

Zenbait guraso salatu dutenez bere semeak proba horietan hartu duela parte, eta gaztelaniaz direla ikusi duenean euskaraz egitea eskatu duela, baina ukatu egin diotela halakorik, ez baitute euskarazko bertsiorik. Azaldu dutenez irakaslea izaten dute ondoan, gaztelaniarekin dituzten zalantzak euskaratzen laguntzeko. Gurasoak adierazi dutenez, ez da proba bat egiteko modurik egokiena, eta are gehiago, eragina izan dezake emaitzetan, euskaldunak izanik eta ikasketak euskaraz egitera, idaztera, irakurtzera… ohituta dauden gazteak izanik.

Argia hedabideak Berritzeguneko ordezkariarekin izandako elkarrizketan azaldu dutenez iaztik buru-belarri ari direla probak euskaratzeko bidea egiten, baina prozesu konplexua dela. Ikasleek pasa behar duten proba nagusietakoa, Wisc programa delakoa, euskaratzeari ekin diote jada: lehenengo, programaren enpresa jabea konbentzitu behar izan dute euskaratu ahal izateko (Berritzegunetik diote ez dela batere erraza izan); ondoren, edukiak euskaratu eta EHUko lantalde bat frogatzen ari da oso profil ezberdinak barnebiltzen dituen ikasle euskaldunen lagin batekin, ikusteko ea itzulpena egokia den eta emaitza parekideak ematen dituen hizkuntza batean edo bestean egiteak. Dena den, Wisc euskaratuta ere, erabiltzen diren beste hainbat proba gaztelaniaz egiten jarraitu beharko dute ikasleek, beste testetako enpresa-jabeei ez baitzaie euskarara itzultzea interesatzen, diote Berritzegunetik.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal