lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/09/2025

Corellako eskolan D eredua jartzea ukatu diete

Irati Urdalleta Lete
11 familiak eskatu dute seme-alabek euskaraz ikasteko aukera edukitzea, baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskaera ezetsi du.

Corellako (Nafarroa) 11 familiak zera eskatu diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari: beren seme-alabek herrian bertan euskaraz ikastea nahi dutela, eta, horrenbestez, D eredua ere ezartzeko herriko Ciudad de Corella ikastetxe publikoan. Alta, Hezkuntza Departamentuak eskaera ukatu die, eta aurten ere ez dute D eredua aukeran izango.

Familiek eskola mapa aldatzea galdegin zioten administrazioari, eskolan D eredua ere eskain dezaten. Nabarmendu dute horrela soilik berma dakiekeela beren seme-alabei euskara ikasteko aukera eta hizkuntza aukeratzeko eskubidea izatea, «Nafarroako beste edozein ikaslek bezala».

Alabaina, Hezkuntza Departamentuak ukatu egin die eskaera. Azaldu dutenez, badute protokolo bat ikastetxeak, lerroak eta hezkuntza unitateak sortzeko, eraldatzeko, fusionatzeko, kentzeko eta integratzeko, eta gogorarazi dute Hezkuntza Departamentuak duela erabakimena. Ordea, ez dute ezezkoaren arrazoirik eman: irailaren 30a baino lehen datorren ikasturterako eskaera egiteko esan diete.

Corellako eskolan D eredua jartzea ukatu diete

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal