lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fH0L

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/06/2017 :: Nacionales E.Herria

Amnistiaren aldeko manifestazioa atzo Bilbon

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

         Gaurko lehenengo hitzak Puerto de Santa Marian dagoen pertsona bati zuzendu nahi dizkiogu: Iñaki Bilbao, Txikito, eskerrik asko hemen gauden guztiontzat duintasuna, konpromisoa eta borrokaren eredu bihurtzeagatik. Jo ta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!!! Gora Txikito!!!         

Puerto III-ko kartzela 2007. urtean ireki zuten eta hasieratik markatu zioten zeregin nagusi bat: euskal preso politikoekin errepresio forma berriak esperimentatzea. Puerto III-ko kartzelak 10 urte daramatza preso politikoei era guztietako torturak aplikatzen, batez ere psikologikoak baina kasu batzuetan baita fisikoak ere. Puerto III-ko kartzelaz hitz egiten dugunean, ezin dugu Arkaitz Bellon zenaren izena aipatu gabe utzi, bertan eman baitzioten txakur urdinek kartzelan hil aurretik jaso zuen hiru jipoietatik bat. Herriak ez du barkatuko!!!         

10 urte daramatza Txikitok Puerto III-ko infernu horretan sarturik, eta 10 urte daramatza Puerto III-ko kartzelak Txikito makurrarazi ezinik. Azkenaldian oraindik gehiago estutu nahi izan dute Txikito, eta horretarako lehenengo graduaren lehenengo fase hiltzailea aplikatu diote. Independentzia eta sozialismoaren aldeko bere militantzia zigortu nahi izan dute, eta horren aurrean dagoeneko 27 egunez luzatu den independentzia eta sozialismoaren aldeko gose greba mugagabeari eta itxialdiari ekin die Iñakik. Gaur hemen batu garen guztiok gara Txikito. Gu ere ez gaituzue inoiz makurtuko! ¡No nos vamos a arrodillar ante quienes expolian a nuestro pueblo y explotan a su clase trabajadora!         

También es de obligación tener una mención especial para aquellos represaliados políticos que nos han mostrado su apoyo en una situación como la que vivimos, en la que dar la cara por lo que piensas pude ser motivo de estigmatización y marginación. Mila esker Emilio Marigorta, Jon Kepa Preciado, Ibai Aginaga, Dani Pastor, Asier Guridi, Oskar Barreras, Igor Gonzalez Sola, Saioa Sanchez, Mikel San Sebastian eta Patxi Ruiz. Besarkada handi-handia ere Oier Gomezi. Maite zaituztegu!         

Urteak daramatza Estatu espainolak, eta bere eskutik frantsesak ere, errepresaliatu politikoen arteko batasuna apurtu eta haien damutze deklarazioak lortu nahian.

L'État espagnol a utilisé la sale guerre et le terrorisme pour assassiner les personnes réfugiées qui n'ont pas accepté les «voies de la réinsertion». L'État espagnol a utilisé la complicité de l'État français pour que la police espagnole puisse être présente au nord du Pays basque et agir sans être gênée. L'État espagnol a obtenu que les personnes réfugiées au nord du Pays basque soient détenues, remises à la police espagnole et torturées. Il ne faut pas oublier que l'État français est aussi partie intégrante du conflit qui oppose le peuple basque aux deux États qui l'oppriment, par conséquent nous nous battons aussi contre lui.        

 Hoy, siguen aplicando en las cárceles el sistema de grados, por el cual pretenden crear diferencias en las condiciones de unos y otras, provocando que cada quien vaya a los suyo sin importar lo que le pase al de al lado. Por otra parte, esa es también la apuesta de Jonan Fernández y del gobierno vascongado del PNV: arrepentimiento o cárcel. Porque para el PNV la paz nunca ha sido un objetivo. Su único objetivo ha sido, y es, seguir manteniendo su estatus de gestor del negocio autonomista y anular todo aquello que lo ponga en duda. Y por eso, también ellos, quieren a los presos y presas arrodilladas, porque estas personas son el exponente del “darlo todo a cambio de nada” frente al “quedárselo todo sin dar nunca nada” del PNV.         

Askoz ere gordinagoa gaixorik dauden preso politikoei eskaintzen dieten aukera: damutzea ala heriotza. Horixe da Aitzol Gogorza, Ibon Iparragirre, Txus Martin eta beste hainbati egiten ari zaizkien xantaia, aterabide indibidualek indartuko duten xantaia alegia, estatuen eskakizunak betetzeak ekartzen duelako, ezinbestean, betetzen ez dituztenen kontrako presioaren areagotzea, are larriagoa izanik preso gaixoen kasuan.         

Honen guztiaren aurrean, gure mugimenduak begi honez ikusten duen alternatiba bakarra amnistia da, amnistia delako preso, iheslari eta deportatuen askatasunaz gain, etorkizunean errepresaliatu politiko gehiagorik ez sortzea bermatuko duen aukera bakarra. Amnistia da justizian oinarritutako bakea eskuratzeko tresnarik garrantzitsuena, borrokara milaka pertsona bultzatu zituzten arrazoiak konpontzea dakarrelako, zapalkuntza nazional eta sozialaren bukaera barnebiltzen duelako.

         Ez da helburu makala, eta horregatik gaur, beste behin ere, hemen bildu zareten guztioi zein etorri ezinda bihotzez egon zaretenoi mezu zuzena helarazi nahi dizuegu: guztion indarra behar dugu borroka honetan, guztion parte hartzea, bakoitzak ahal duen neurrian eta ahal duen konpromiso mailarekin. Antolakuntzaren bitartez egin beharreko borroka da gurea, etxetik aterata egin beharrekoa. Horregatik amnistiaren aldeko borrokan antolatzeko deia egiten dizuegu. Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Gora Euskal Herria askatuta!
























compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fH0L

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal