lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ9p

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

01/02/2018 :: Nacionales E.Herria, Nafarroa

Análisis crítico de los presupuestos 2018 de Hego EuskalHerria en el apartado prestaciones sociales

x Elkartzen
[Eusk/Cast]Capitalismo es polarización, es un proceso de acumulación de la riqueza generada entre todas en cada vez menos manos, y cuyo reverso es la extensión de la pobreza

[Euskara] 

2018ko Hego Euskal Herriko aurrekontuen irakurketa kritiko bat prestazio sozialen arloan

POBREZIA: EREDU EKONOMIKO KAPITALISTAREN EMAITZA

Kapitalismoa polarizazioa da, guztion artean sortutako aberastasuna gero eta esku gutxiagotan pilatzen duen prozesua eta bere infrentzua berriz, gero eta herritar sektore gehiagotara eta bizi eremu ezberdinetara iristen den pobreziaren hedapena. 2015 ondotik munduko biztanleen %1 aberatsenak gainerako %99ak baino aberastasun gehiago pilatzen du1, eta 42 lagunek 3.700 milioi pertsonek adina aberastasun pilatzen dutela, alegia, munduko biztanleria osoaren erdiak adina2, 2010 urtean kopuru hori bereganatzen zutenak 388 pertsona ziren bitartean. 1990eko hamarkadan, orduko erritmoan jarraituz gero, 2050-2075 tarterako munduko biztanleriaren erdia erabateko pobrezia egoeran egongo zela aurreikusten zen3, baina aurreikuspen horien azkartzea meteorikoa izan da: 2010 urtetik jada munduko biztanleriaren erdiak planetako aberastasunaren %2arekin biziraun behar du. Eta kapitalismoak klaseen arteko aberastasunaren banaketa polarizatzen badu, gauza bera esan genezake generoari dagokionean: munduan existitzen diren milamiliodunetatik hamarretik bederatzi gizonezkoak dira; bitartean emakumeontzako latzagoak dira sistema honen ondorioak (patrimonio txikiagoa eta berau lortzeko zailtasun handiagoak, prekarizazio handiagoa lan munduan, soldata baxuagoa lan berdinagatik...).

Europako instituzio publikoek erabilitako metodo eta terminologiaren arabera, 2015 urtean Europar Batasunean 122,3 milioi ziren “pobrezian eta bazterketa arriskuan” zeuden pertsonak (AROPE adierazleen arabera4) eta horietatik 13 milioi Espainiako estatuan (alegia, Espainiako estatuko biztanleria osoaren ia %28, 2008an %23 zenean). Eta egoera larri hori ez da neutroa generoa ikuspegitik, orokorrean Europar Batasunean eta gizonekin alderatuta, 12 milioi gehiago dira pobrezian dauden emakumeak. Bitartean, pasa den urtean mila milioi dolarreko aberastasuna gainditzen duten pertsonen hazkundea historiako handiena izan zen; bi egunero milamiliodun berri bat alegia5 (342 europan).

Administrazio publikoek ezkutatu ezin eta Hego Euskal Herrian ere islatzen den egoera: “Pobrezia eta bazterketa sozialaren” tasa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (ABG) %22,9koa da (2008an %13,9koa zen) eta Nafarroa Garaian berriz %18,1ekoa (2008an %8,6koa zen). Alegia, 2008 urtetik hona pobrezia eta bazterketa sozialaren tasa %65 hazi da ABGn eta %110 Nafarroa Garaian.6 Datu hauek agerian uzten dute "krisiak" bereziki pertsona hauei egin diela kalte. Babes gutxien duten pertsonek pairatu duten diru-sarreren galerak eta aberatsenek izan duten hobekuntzak, biztanleriaren zati garrantzitsu batengan beheranzko mugikortasun soziala eragin du, parean zati oso txiki batengan beste muturrera, erabateko ongizate sozialera, iristeko aukera ekarri duen bitartean. ABGn biztanleriaren %1,67ak aberastasun osoaren %44,78 bereganatzen du, biztanleriaren %8ak hilean 500 euro baino gutxiagorekin bizirauten duen bitartean.

 

Lan baldintzen prekarizazio orokorra eta pobreziaren hedapena

Pobrezia areagotzen ari den testuinguru honetan enplegua izateak ez gaitu pobreziatik babesten: lan harremanen desregulazioa eta indibidualizazioa, negoziazio kolektiboaren erreformaren eskutik datorren enpresarien diskrezionalitatea, kaleratzeen merkatzeak eta azken lan-erreformen ondorioz 2012tik7 hona kaleratze horien gaineko babes juridikoaren ahultzeak, zeintzuen emaitza nagusia enplegu-egonkorra, babes gutxiago duen eta okerrago ordaindua dagoen enpleguaz ordezkatzea izan den.

Hego Euskal Herrian datuak oso kezkagarriak dira: langabezia-tasa altuak (163.514, 2007an 95.200 zirenean, zeintzuetatik 63.146 lagunek soilik, %38,6a, jasotzen dute nolabaiteko prestazioren bat 2007an %73,2 zirenean8),  kontratuen prekarizazioa (2017an %90etik gora aldi baterako izan dira eta %40etik gora lanaldi partzialekoak, eta  lanaldi partzial guztien %80 emakumeek egiten dituzte eta orokorrean beren soldata gizonena baino %30 txikiagoa da) eta soldaten prekarizazioa.

Murrizketak eskubide zein prestazio sozialetan eta pobreziaren hedapena

Sistema hau, sistemaren politiko-kudeatzaileak eta hauen zerbitzura ari diren hedabideak laguntzak jasotzen dituzten milaka pertsona estigmatizatzen ari dira behi eta berriz iruzurgileak balira bezala aurkeztuz, honela, benetako iruzurgileen gaineko arreta desbideratuz, enpresa eta errenta handien iruzurra ezkutatuz (13.560 milioi urtean ABGn). Honekin guztiarekin benetako arduraduna zein den ahazten dugu, kapitalismoa, eta horrela laguntza sozialak jasotzen dituzten eta etxebizitzak elkar banatzen dituzten horiek behar gorrian daudelako egiten dutela ahazten dugu, ez hautu hori egin dutelako.

 

POBREZIA ETA BERARI AURRE EGITEKO LAGUNTZA SOZIALEN EZINTASUNA

Errealitate honen ondorioz gero eta gehiago dira laguntzak eskatu beharrean aurkitzen diren pertsonak. 2008 urtean ABGn Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI delakoa) prestazioa jasotzen zutenak 29.585 lagun baziren, 2017ko martxoan jada 60.594 dira (alegia, kopurua bikoiztu egin da!). Egun laguntza hori jasotzen dutenen %57 emakumeak dira (etengabe hazten doan ehunekoa), %62,7ak espainiar NANa du (honek erabat gezurtatzen du migrarien aurkako diskurtso xenofobo eta arrazisten oinarria), eta %45,5ak soldatapeko lana dauka (7.877 emakume eta 4.178 gizon, emakumeok ia gizonen bikoitza) edo pentsionista da (15.546). Nafarroa Garaian 2016an (ez daude 2017rako datuak) 31.889 lagun (%51,1 emakumeak) izan ziren Bermatutako Errenta jaso zutenak (RG deitutakoa eta lehen RIS zena), 2008 urtean 3.162 besterik izan ez zirenean (alegia, kopurua hamar bider handitu da!). Beste hiru herrialdeetan bezala, nagusiki espainiar NANa dutenak dira (%71,9). %35,9a adin txikikoa da eta 18 eta 24 urte arteko eta 65 urtetik gorako adin tarteetan hazkunde berezia eman da. Datu hauek, argi eta garbi, bi gobernuetatik martxan jarritako politiken porrota islatzen dute. Era berean, azpimarratu beharrekoa da lagun askok ez dutela laguntza hauek eskuratzeko aukerarik nahiz eta "pobrezia eta bazterketa sozialerako arriskuan" egon: 2016an RGI jaso behar zuten 134.563 pertsonen (2008an baino %62,1 gehiago)9.

2008 urtean ABGn laguntza jasotzen zuen pertsona batek urtean jasotako batez besteko kopurua 7.510,56 eurotakoa zen 2008ko prezio arruntetan (eta aurrekontua 222,2 milioi eurokoa zen). Kopuru hori 2018ko erosketa ahalmenarekin edota moneta balioarekin parekatu ahal izateko urte hauetan pilatutako inflazioa gehitu beharko genioke (%11,7) eta orduan 2008ko kopuru hura egun 8.389,29 eurokoa litzateke. Bada, egun, 2018 urtean pertsona bakoitzak urtean batez beste jasotzen duena 6.871,97 euro dira. 2008ko babes maila bera mantendu ahal izateko 2018ko aurrekontuak 508.340.638,26 milioikoa izan beharko zukeen eta 416.400.000koa baino ez da. Beraz, RGI laguntzari dagokionean, inflazioa eta laguntza jasotzen dutenen kopuruaren bilakaera kontuan hartuz, 2008 urtetik 2018ra aurrekontua %23a murriztu da. Nafarroa Garaian, 2015arekin alderatuta igoera nabarmena eman den arren, 2008 urtean laguntza jasotzen zuen pertsona batek batez beste urtean 6.306,13 euro jasotzen zituen 2008ko prezio arruntetan (eta 19,94 milioi euroko aurrekontua zuen partida horrek). Kopuru horri (egungo moneta balioan jartzeko) urte hauetan metatutako inflazioa gehitzen badiogu (%9,4) egun pertsona bakoitzari urtean batez beste 6.898,91 euro ordainduko litzaizkioke laguntza 2008ko mailan kokatu nahiko balitz. Baina errealitatean, gaur eta hemen, 2018. urtean batez beste 2.948,81 euro baino ez zaizkie ematen. 2008ko babes maila bera mantendu ahal izateko 2018ko aurrekontuak 219.999.341 milioikoa izan beharko zukeen eta 94.034.649koa baino ez da. Beraz, RG laguntzari dagokionean, inflazioa eta laguntza jasotzen dutenen kopuruaren bilakaera kontuan hartuz, 2008 urtetik 2018ra aurrekontua %57a murriztu da.

Baina errealitatea are latzagoa da. Pertsonako batez besteko diru kopurua gutxitzeak ez du esan nahi prestazioa jasotzen dutenek zehaztutakoa baino gutxiago kobratuko dutenik, baizik eta pertsona askok ez dutela prestazioa jasotzeko aukerarik izango eskari osoa bete baino lehen aurrekontua bukatuko delako (aipatu dugun bezala, hazten besterik ez den kopurua).

PREKARIZAZIOARI AURRE EGITEKO ANTOLATU ETA BORROKATZEA BESTE AUKERARIK EZ DUGU

Gure herrietan gero eta ageriagoa da pobrezia "bere forma anitzetan", esaterako "pobrezia energetikoa" deitutakoa. Baina "elikadura pobreziaz" ere hitz egin genezake edota "zaintza pobreziaz" edo "pobrezia kulturalaz"... azken finean osotasun bat dena zatika irudikatu eta izenda liteke, baina azkenean pobrezia bat eta bakarra da: era anitzetan azaleratzen den pobrezia ekonomikoa. Emakumeen egoera okerragoa izateaz gain, gizonena baino azkarrago trakesten da, izan ere, prekarietate sozialaren ondorioz emakumeek pairatu duten bizi-baldintzen okertzea askoz ere ikusgarriagoa da. Emakumeena da pobrezia forma berriak pairatzeko arrisku gehien duen sektore soziala: gizon bakoitzeko 5 emakume daude egoera horretan.

Egoera honen aurrean, behingoan pobreziaren muga definitu eta erabakitzeko irizpide homogeneo bat ezarri behar dela defendatzen dugu. Gure proposamena soldata sozialak BPG per capitaren bilakaerari lotzean datza:
- LGSk ez luke inoiz BPG per capitaren %50a baino txikiagoa izan behar
- Laguntza bakar batek ere ez luke BPG per capitaren %37,5aren azpitik kokatu behar, kopuru horretan ezarriko bailitzateke pobreziaren muga

Aurreko azterketan oinarrituz, argi esan behar dugu: aurtengoak ere ez dira aurrekontu parte-hartzaileak. Lehenik eztabaida edota zuzenketak aurrekontuaren zati baten gainean soilik egin daitezkeelako, alegia, gastuen atalean. Eta ondoren, herritarrek zein eragile sozialek ezin dugulako aurrekontuen dokumentuaren lanketan edota eztabaidan  parte hartu. Hego Euskal Herrirako 2017 urteko aurrekontuek ez dute aberastasuna era orekatuagoan banatu behar, aurrekontu hauek ez dituzte kalitatezko zerbitzu publikoak garantizatu behar eta ez dituzte oinarrizko eskubide sozialak bermatu behar. Eta are gutxiago pertsona orok gutxieneko diru-sarrera izateko duen eskubidea. Beste era batean esanda, 2017ko aurrekontu hauek, aurrekoek bezala, ez dituzte Elkartzenetik defendatzen dugun pobreziaren muga gaindituko duten diru-sarrerak bermatuko. Ondorioz, hauek aurrekontu antisozialak eta ez parte-hartzaileak dira.

 

BORROKATU ZURE ESKUBIDE SOZIALEN ALDE!
EGIN AURRE PREKARITATEARI!
JENDARTEA ERALDATU!

Euskal Herrian 2018-01-30

 

AurrekontuakHEH2018PrestazioSozialak

________________

Un análisis crítico de los presupuestos 2018 de Hego Euskal Herria en el apartado de prestaciones sociales

 

LA POBREZA: RESULTADO DEL MODELO ECONÓMICO CAPITALISTA

Capitalismo es polarización, es un proceso de acumulación de la riqueza generada entre todas en cada vez menos manos, y cuyo reverso es la extensión de la pobreza en cada vez más sectores populares y en cada vez más aspectos vitales. Desde el 2015 el 1% más rico de la población mundial acumula más riqueza que el 99% restante1, y 42 personas poseen la misma riqueza que 3.700 millones de personas (la mitad de la humanidad)2, cuando en 2010 eran 388 personas. En la década de los años 1990 se afirmaba que de seguir la tendencia actual, la mitad de la humanidad estaría en situación de pobreza absoluta entre 2050 y 2075.3 Pero el adelanto a estas previsiones ha sido meteórico, desde 2010 ya la mitad de la humanidad malvive con solo el 2% de la riqueza del planeta. Y si el capitalismo polariza el reparto de la riqueza entre clases sociales, lo mismo podemos decir del patriarcado entre géneros: de todos los milmillonarios que existen en el mundo nueve de cada diez son hombres, mientras las mujeres sufrimos con más intensidad las consecuencias de este sistema (menor patrimonio y menos posibilidades de acceso a él, mayor precariedad laboral, menor sueldo por el mismo trabajo...).

Según el método y la terminología utilizada por las instituciones públicas europeas en 2015 en la UE, 122,3 millones de personas estaban en “pobreza y riesgo de exclusión” (indicadores AROPE4), de las cuales 13 millones pertenecen al Estado español  (casi  un  28%  del  total  de  la  población, cuando en 2008 eran el 23%). Y esta situación no es neutral en materia de género, en total, hay 12 millones de mujeres más que hombres que viven en la pobreza en la UE. Mientras el año pasado se produjo el mayor aumento de la historia en el número de personas cuyas fortunas superan los mil millones de dólares, con un nuevo milmillonario cada dos días5 (342 en europa).

Situación que por supuesto tiene su reflejo en Hego Euskal Herria y que ni siquiera las administraciones públicas pueden ocultar: la “tasa de pobreza y exclusión social” es del 22,9% en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa (ABG) (13,9% en 2008) y del 18,1% en Nafarroa Garaia (8,6% en 2008). Desde 2008 ha aumentado un 65% en ABG y un 110% en Nafarroa Garaia.6 Los datos ponen de manifiesto que la “crisis” ha perjudicado de especial manera a estas personas. La pérdida de ingresos por parte de las personas más desfavorecidas y la mejoría de las más ricas, ha generado un proceso de movilidad descendente de una parte importante de la población y el avance de otra hacia el polo definido por el completo bienestar. En ABG, el 1,67% de la población controla el 44,78% de la riqueza, mientras que el 8% sobrevive con ingresos inferiores a 500€ al mes.

 

Precarización general de las condiciones laborales y extensión de la pobreza

En un contexto de empobrecimiento creciente, tener empleo ya no es una salvaguarda de protección ante las situaciones de pobreza: desregulación e individualización de las relaciones laborales, incremento de la discrecionalidad empresarial a través de la reforma de la negociación colectiva, abaratamiento del despido y la menor tutela jurídica de éste que se derivan de las sucesivas reformas laborales aprobadas desde 20127 cuyo resultado ha sido el de destruir empleo estable y sustituirlo por otro más vulnerable y peor remunerado.

En Hego Euskal Herria los datos son alarmantes: altas tasas de desempleo (163.514,  frente a las 95.200 del año 2007, de las cuales solo 63.146, el 38,6%, cobran alguna prestación frente al 73,2% del año 20078), precarización de contratos (en 2017 más del 90% han sido temporales y más del 40% a tiempo parcial y más del 80% de las jornadas parciales las realizan mujeres, además de tener salarios un 30% más bajos) y precarización salarial.

Recortes en derechos sociales y prestaciones y extensión de la pobreza


Este sistema, sus políticos gestores y sus medios de comunicación tratan de estigmatizar a las miles de personas perceptoras tratándolas como sospechosas de fraude para desviar la atención sobre el verdadero fraude, el que realizan las empresas y las grandes fortunas (13.560 millones de euros anuales en ABG). Con todo ello nos olvidamos del verdadero responsable de la situación, el capitalismo, y con ello olvidamos que las personas que reciben prestaciones sociales y comparten vivienda, lo hacen por necesidad económica no por elección libre.

 

LA POBREZA Y LA INSUFICIENCIA DE LAS PRESTACIONES SOCIALES PARA PALIARLA

Ante esta realidad cada vez son más las personas que necesitan acceder a las prestaciones sociales. Mientras que en 2008 el número de personas perceptoras de la Renta de Garantía de Ingresos (RGI) en ABG era de 29.585, a marzo de 2017 el número ha ascendido a 60.594 personas (¡se ha duplicado!). De éstas el 57% son mujeres; el 62,7% tienen DNI español, desmintiendo esos discursos xenófobos y racistas que culpabilizan de la situación a las personas migradas; y el 45,5% son personas con empleo (7.877 mujeres y 4.178 hombres, casi el doble de mujeres) o pensionistas (15,546). En Nafarroa Garaia 31.889 personas (51,1% mujeres) percibieron en el 2016 (no hay datos de 2017) la Renta Garantizada (RG), antes Renta de Inclusión Social (RIS), cuando en 2008 eran 3.162 (¡se ha multiplicado por diez!). Al igual que en las otras tres provincias, en Nafarroa Garaia también es muy mayoritario el porcentaje de perceptores con DNI español, el 71,9%. El 35,9% es menor de edad, y ha habido un crecimiento especial en las solicitudes de los grupos de edad entre 18 y 24 años y entre las personas mayores de 65. Estos datos reflejan claramente el fracaso de las políticas implementadas desde ambos gobiernos. Cabe destacar que muchas personas ni siquiera tienen acceso a estas prestaciones aun estando en “riesgo de pobreza y exclusión social”: en 2016 de las 134.563 personas que deberían haber accedido a la RGI (un 62,1% más que en 2008), casi la mitad no lo hicieron (un 25% más que en 2008)9.

En ABG en 2008 el importe medio por persona perceptora era de 7.510,56 euros anuales en precios corrientes de 2008 (222,2 millones de euros presupuestados), que para ser equiparables en poder de compra a valores monetarios de 2018, habría que aplicarles la inflación acumulada (11,7%), y esto nos daría 8.389,29 euros por persona perceptora. En 2018 el importe medio por persona perceptora ha descendido hasta los 6.871,97 euros anuales. Solo para mantener el mismo nivel de protección de 2008, el presupuesto de 2018 debería de ser de 508.340.638,26 euros (frente a los 489.191.500 euros presupuestados), con lo que el presupuesto de RGI de 2018 respecto al de 2008, teniendo en cuenta la inflación y el número de personas perceptoras, ha disminuido un 23%. En Nafarroa Garaia, aunque el aumento de esta partida respecto de 2015 es considerable, en 2008 el importe medio por persona perceptora era de 6.306,13 euros anuales en precios corrientes de 2008 (19,94 millones de euros presupuestados), que para ser equiparables en poder de compra a valores monetarios de 2018, habría que aplicarles la inflación acumulada (9,4%), y esto nos daría 6.898,91 euros por persona perceptora. En 2018 el importe medio por persona perceptora ha descendido hasta los 2.948,81 euros anuales. Solo para mantener el mismo nivel de protección de 2008, el presupuesto de 2018 debería de ser de 219.999.341 euros (frente a los 94.034.649 euros presupuestados), con lo que el presupuesto de RG de 2018 respecto al de 2008, teniendo en cuenta la inflación y el número de personas perceptoras, ha disminuido un 57%.

Pero la realidad es aún más demoledora. Que el importe medio por persona haya disminuido no significa que las personas que accedan a las prestaciones vayan a cobrar menos de lo estipulado, sino que muchas personas no podrán acceder a las prestaciones por haberse terminado el presupuesto antes de cubrir toda la demanda (número que como ya hemos indicado no hace más que crecer).

PARA HACER FRENTE A LA PRECARIZACIÓN SOLO NOS QUEDA LA ORGANIZACIÓN Y LA LUCHA

En nuestros pueblos se va haciendo visible la pobreza “en sus múltiples formas”, como la llamada “pobreza energética”. Pero podríamos hablar de “pobreza nutricional”, “pobreza de cuidados”, “pobreza cultural”… en definitiva mostrar de forma parcial o dividir en segmentos lo que es un todo: la pobreza económica manifestada en múltiples partes. La situación de las mujeres no solo es peor sino que se degrada mucho más  rápidamente que la de los hombres, ya que el empeoramiento de las condiciones de vida por culpa de la precariedad social es mucho más evidente. Las mujeres constituyen el sector social con mayor riesgo de padecer nuevas formas de pobreza (existen 5 mujeres por cada hombre en dicha situación).

Ante esta situación, defendemos que ha de establecerse un criterio homogéneo para definir y determinar el umbral de la pobreza. Nuestra propuesta pasa por indexar los salarios al PIB per cápita:
- El SMI no debería nunca de ser inferior al 50% del PIB per cápita
- Ninguna  prestación debería  ser  inferior  al  37,5%  del  PIB  per  cápita,  que pasaría a ser considerado el umbral de la pobreza

En base al análisis anterior podemos afirmar que no se han realizado unos presupuestos participativos, primero porque el debate y las posibles enmiendas se hacen solamente en una parte del presupuesto: el presupuesto de gastos. Y luego porque tanto la población como los diferentes agentes sociales no podemos participar ni en la elaboración ni en la discusión del documento presupuestario. Los presupuestos de 2018 para Hego Euskal Herria no van a repartir la riqueza de una manera más equilibrada, no se van a garantizar unos servicios sociales públicos y de calidad y no se van a garantizar los derechos sociales básicos. Especialmente el derecho de toda persona a percibir unos ingresos mínimos. Los presupuestos de 2018, al igual que los anteriores, no van a garantizar unos ingresos superiores al umbral de la pobreza que defendemos. Son pues unos presupuestos antisociales y no participativos.


¡LUCHA POR TUS DERECHOS SOCIALES!
¡HAZ FRENTE A LA PRECARIEDAD!
¡TRANSFORMA LA SOCIEDAD!



en Euskal Herria, 30-01-2018

 

PresupuestosHEH2018PrestacionesSociales

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ9p

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal